Kim Peek

Kim Peek (Salt Lake City, Utah, 1951ko azaroaren 11 2009ko abenduaren 19a) ospe handiko savant bat zen (52 bat savant daude bizirik, guk dakigunez), Dustin Hoffmanen pertsonaia inspiratu baitzuen Rain Man filman. Kimputer ezizenez ere ezaguna da.

Kim Peek

Bizitza
JaiotzaSalt Lake City, 1951ko azaroaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMurray, 2009ko abenduaren 19a (58 urte)
Hobiratze lekuaHolladay Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaFran Peek
Jarduerak
JarduerakMnemonista

IMDB: nm1652900 Find a Grave: 45693276 Edit the value on Wikidata
Kim Peek

Makrozefalia zuen jaiotzez, garuntxoaren gaitz egonkorra eta gorputz kailukararen agenesia. Ez dakigu bere oroimen harrigarriaren arrazoia hau izan daitekeen.

Kimen markak izugarriak dira:

  • Irakurri dituen 12.000 liburuetatik % 98 gogoratzen zuen.
  • Bi orrialde irakurtzen zituen 8 segundoan, begi bakoitzak orrialde bat hartzen baitzuen.
  • Ordubetean liburu bat buruan izateko gai zen, datu historikoak, geografia, literatura eta abar barneraturik.
  • 10.000 urteko egutegi zehatza zeukan buruan eta jaiotze data esanez gero, asteko eguna bazekien esaten.
  • Kalkulu matematiko harrigarriak egiten zituen oso azkar.

Beste savant batzuek ez bezala, Kimek aurrerapen soziologiko galanta erakutsi zuen, ezezagunekin harremanetan jarriz eta bere frogaketak erakutsiz. Barry Morrow izan zen, Kim ezagutu ondoren, Rain Man filmaren gidoia idatzi zuena eta Barry Levinsonek eraman zuen pantailara: arrakasta ikusita, Kimek elkarrizketa bat egin zuen telebistako programa batean.

Wisconsingo Mediku Elkarteak hainbat ikerketa egin zizkion. Bere kabuz bizitzeko gaitasun eskasa zuen: ezin zituen alkandorako botoiak bere kasa lotu, gordetzen zituen datuak ez omen zituen benetan ulertzen, ez zezakeen poemarik interpreta edo libururik labur; hala ere, buruz zekizkien. Ez zen iaioa musikan, baina kanta bat entzun orduko, pianoz jotzeko edo segundo gutxi batzuen buruan autorea asmatzeko gai zen. Gehienok baino adimen-koziente baxuagoa zuen, baina datuak gordetzeko gaitasun berezia zuen era berean.

2004an NASAk ere ikertu zuen Kimen kasua, tomografiak eta erresonantzia magnetikoak eginez, ea bere burmuinaren egituran zerbait berezia aurkitzen zioten.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Peek Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.