Kim Il-sung
Kim Il-sung edo Kim Il Sung (Mangyongdae, Piongiang, Japoniar Korea, 1912ko apirilaren 15a - Piongiang, 1994ko uztailaren 8a) Ipar Koreako buruzagi komunista izan zen. Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren lehendakaria izan zen 1948tik 1994 arte.
- Hau korear izena da, abizena Kim du.
Kim Il-sung | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1972ko abenduaren 28a - 1994ko uztailaren 8a - baliorik ez →
1950eko uztailaren 4a - 1991ko abenduaren 24a ← Choe Yong-gon (en) - Kim Jong-il →
1949ko ekainaren 30a - 1994ko uztailaren 8a - Kim Jong-il →
1948ko irailaren 9a - 1994ko uztailaren 8a ← baliorik ez - Kim Jong-il →
1948ko irailaren 9a - 1972ko abenduaren 28a - Kim Il (en) →
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | 김성주 | ||||||||||||
Jaiotza | Mangyongdae District (en) , 1912ko apirilaren 15a | ||||||||||||
Herrialdea | Ipar Korea Koreako japoniar okupazioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||||||||||
Bizilekua | Kumsusan Palace of the Sun (en) | ||||||||||||
Talde etnikoa | korearra | ||||||||||||
Heriotza | Piongiang, 1994ko uztailaren 8a (82 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Kumsusan Palace of the Sun (en) | ||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Kim Hyŏng-jik | ||||||||||||
Ama | Kang Pan-sŏk | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | Kim Song-ae (en) Kim Jong-suk (1941 - 1949) | ||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||
Leinua | Kim dinastia | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Jilin Yuwen High School (en) Mangyongdae Revolutionary School (en) | ||||||||||||
Hizkuntzak | koreera txinera errusiera | ||||||||||||
Irakaslea(k) | Shang Yue (en) | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria, idazlea, partisanoa eta oroitzapen-idazlea | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Influentziak | Iosif Stalin, Kim Hyŏng-jik (en) , Shin Chaeho (en) eta Shang Yue (en) | ||||||||||||
Mugimendua | Korean independence movement (en) | ||||||||||||
Musika instrumentua | organoa | ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Adar militarra | Koreako Herri Armada Armada Gorria Northeast Anti-Japanese United Army (en) | ||||||||||||
Gradua | Taewŏnsu (en) kapitain | ||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Txina-Japonia Gerra Soviet–Japanese War (en) Koreako Gerra Gerra Hotza | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | erlijiorik eza ateismoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa | Koreako Langileen Alderdia Txinako Alderdi Komunista | ||||||||||||
Hil zen arte, Ipar Korea estalinismoaren azken gotorlekua izan zen. Programa nuklear bat antolatu zuen isilpean, beste zenbait neurri hartzeaz gainera, Hego Korea mehatxatzeko eta hango gobernua kolokoan jartzeko asmoz. Haren agintaldian, Ipar Koreako gizartea, arautua, doktrinatua eta kontrolatua egon zen. Ekonomia, erabat planifikatua, krisian sartu zen bera hil baino pixka bat lehenago. Hil aurretik bere semea, Kim Jong-il, izendatu zuten oinordeko.[1] Aitzindari Handia izena ematen zaio egungo Ipar Korean eta, konstituzioaren arabera, Betirako Presidentea da. Haren urtebetetze eta heriotzaren egunak jaiegun ofizialak dira. Halaber, herrialdean jutxe egutegia erabiltzen da, haren jaiotzarekin hasten dena. Izan ere, hark sortu zuen Jutxe ideia, Ipar Koreako doktrina politiko ofiziala.
Bizitza
Kim Il-sung 1912ko apirilaren 15ean jaio zen Mangyongdae herrian, Piongiangetik hamabi kilometrora, familia txiro baten barruan. Bertze bi anaia zituen. Japoniaren kolonialismo aroa zen. Biografia ofizialaren arabera, haren familia okupatzailearen aurkako borrokan inplikatuta zegoen eta, horren ondorioz, 1925ean Txinako ipar-ekialdera alde egin zuten. Han hasi zen Kim Il-sungen militantzia komunista. 1930eko hamarkadan Japoniaren hatzaparra Txinaraino ailegatu zen, ordea, eta Kim Il-sung okupatzailearen aurkako gerrilla mugimenduetan sartu zen. Haren prestigioa 1937an hazi zen, haren agindupeko gerrillariek Korea iparraldeko Pochonbo hiria askatu zutenean. Hurrengo hamarkada hasieran Siberian erbesteratu zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren babespean eta, uste denez, datu ofizialik ez baitago, han jaio zen Kim Jong-il semea eta ondorengoa.[2]
Bigarren Mundu Gerra amaituta, Koreara itzuli zen, askapenaren heroi bihurtuta. 1945ean, alderdi komunistako buruzagitza hartu zuen, eta 1948an Koreako Herri Errepublika Demokratikoko presidente bilakatu zen SESBek askatutako eremuan, hain zuzen, Koreako penintsularen iparraldean. Hor sortu zen egungo Ipar Korea, lau faktoretan oinarrituta: Koreako Gerran, agintariaren gurtzan, eta Jutxe eta Songun ideologietan.[2]
Japoniaren kolonialismoaren ondoren, Kim Il-sungentzat alderdi komunistaren, gero Langileen Alderdia, inguruan sortutako estatua zen egiazko Korea independentea, eta hegoaldea AEBek okupatutako kolonia baino ez zen. Horregatik, 1948an Batzar Gorenaren lehenbiziko saioan egindako hitzaldian Ipar Koreako “erreforma demokratikoak” Korea osora hedatzeko “borroka” iragarri zuen. 1950-1953 arteko gerrak, baina, penintsularen banaketa egonkortu baino ez zuen egin.[2]
Aginteko lehenbiziko urteetan, SESBeko buruzagi Iosif Stalin zen Kim Il-sungen ispilua. Haren metodoei jarraituz, Langileen Alderdian itzal egin ziezaioketen liderrak garbitu zituen, eta agintariarenganako gurtza ezarri zuen. Ez da harritzekoa, beraz, 1955an Nikita Khrustxev SESBeko buruak desestalinizazioa iragarri zuenean, Kim Il-sung Moskurengandik aldentzea, bertzeak bertze, agintariaren gurtza kritikatu baitzuen Khrustxevek.[2]
Hain zuzen, desestalinizazioaren aroan aldarrikatu zuen Kim Il-sungek Jutxe ideologia, finean, autarkismoa dena. Potentzia handiekiko independentziari eusteko herrialde bakoitzak ekonomikoki buruaskia izan behar zuela zioen Ipar Koreako buruzagiak. Horren harira sustatu zuen industria astuna eta nekazaritza garatzeko kanpaina, Chollima deitua. Bi hamarkadatan hazkunde ekonomiko handia lortu zuen Ipar Koreak, baina 1990eko hamarkadako goseteek agerian utzi zituzten jutxearen muga ekonomikoak, Piongiangek bloke sozialistaren babesa galdu zuenean. Herritarrek pairatzen zuten eskasiak Songun politikarekin ere zuen zerikusia, hau da, ekonomian armadari lehentasuna ematearekin. 22 milioi biztanle izan arren, munduko armada handienetakoa zuen Ipar Koreak, milioitik goiti kiderekin. Songunen adibide izan zen programa nuklearra, Kim Il-sungek abiarazi zuena, Gerra Hotzaren amaieran AEBen eta Hego Korearen balizko esku hartzea uxatzeko asmoz.[2]
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Rodriguez, Mikel. Sortzaile, eta presidente betiko. Berria egunkaria, berria.eus, CC BY-SA 4.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-3-25).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Il-sung |
Aurrekoa Kargu berria |
Ipar Koreako Buruzagi Nagusia 1948 – 1994 |
Ondorengoa Kim Jong-il |