Kim Campbell

Avril Phaedra Douglas Campbell, ezaguna Kim Campbell gisa (Port Alberni, Columbia Britainiarra; 1947ko martxoaren 10a - ), Kanadako abokatu eta politikaria da. 1993ko ekainaren 25etik azaroaren 3ra Kanadako lehen ministro gisa aritu zen lehen emakumea izan zen.

Kim Campbell


19. Kanadako Lehen Ministro

1993ko ekainaren 25a - 1993ko azaroaren 3a
Brian Mulroney - Jean Chrétien
Kanadako Komunen Ganberako Kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAvril Phædra Douglas Campbell
JaiotzaPort Alberni (en) Itzuli, 1947ko martxoaren 10a (77 urte)
Herrialdea Kanada
Familia
Ezkontidea(k)Nathan Divinsky (en) Itzuli  (1972 -  1983)
Hershey Felder  (1997 -
Hezkuntza
HeziketaPeter A. Allard School of Law (en) Itzuli
Prince of Wales Secondary School (en) Itzuli
Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
London School of Economics
The Royal Conservatory of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, diplomazialaria, autobiografialaria eta politologoa
Lantokia(k)Ottawa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAnglican Church of Canada (en) Itzuli
Alderdi politikoaBritish Columbia Social Credit Party (en) Itzuli
Progressive Conservative Party of Canada (en) Itzuli

kimcampbell.com
IMDB: nm1757541 Twitter: akimcampbell Edit the value on Wikidata

Biografia

Campbell Port Albernin jaio zen, Columbia Britainiarrean, Phyllis "Lissa" Margareten (ezkongabe agizena, Cook; 1923–2013) eta George Thomas Campbell-en (1920–2002) gurasoengandik. Bere aita Kanadako Armadarekin aritu zen Italian. Aita Montrealgoa zen, Glasgow hiritik etorri ziren etorkinen familia bateik.[1][2] Amak familia utzi zuen hamabi urte zituela, eta Kim txikia eta Alix ahizpa aitaren zaintzapean utzi zituen. Nerabe zela, Kim izengoitia erabiltzen hasi zen etengabe.

Aurrenerabezaroan, Campbell CBCko haurrentzako programa bateko erreportaria eta gidaria izan zen, Junior Television Club izenekoa.

Campbell eta familia Vancouverrera joan ziren, Prince of Wales Secondary Schoolera, eta ikasle bikaina izan zen. 1964an graduatu zen.

Ibilbide politikoa

Britainiar Columbiako Unibertsitatean zientzia politikoak eman zituen eta zuzenbide-karrera egin zuen politikan hasi baino bi urte lehenago. 1988an, parlamentu federalerako hautatu zuten.

Kanadako Lehen Ministroa

Brian Mulroney lehen ministroaren kargupean, Gai Indigenen ministro (1989), Justizia ministro eta fiskal nagusi (1990) eta Defentsa ministro (1993) izan zen. 1993ko ekainean Mulroneyk erretiroa hartu ondoren, Kanadako lehen ministro postua betetzen zuen lehen emakumea izan zen.

Liberalen porrota

Agintaldi laburra izan zuen; azaroaren 3an bere alderdiak inoiz izan duen porrotik handiena jasan zuen eta berak uko egin zion.[3]

Erreferentziak

  1. «Lissa VROOM Obituary (2014) - Victoria, BC - The Times Colonist» Legacy.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  2. (Ingelesez) McDonell, James K.; Campbell, Robert Bennett. (1997). Lords of the North. GeneralStore PublishingHouse ISBN 978-1-896182-71-1. (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  3. «Uncovering the Coverage: Gender Biases in Canadian Political Reporting - Handout» web.archive.org 2010-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.