Kilomikroi

Kilomikroiak (VLDL)[1][2] lipoproteinak dira, dietatik datozen lipidoak gibelera eta beste ehun batzuetara eramaten dituztenak. Heste-hormako zeluletan (enterozitoak) sintetizatzen dira, eta handik odol-plasmara pasatzen dira. Lipoproteina mota handiena da, 70 nm-tik gorakoa eta 0,95 g/ml-tik beherako dentsitatearekin. %90 triglizeridoak dira, %7 fosfolipidoak, %1 kolesterola eta %2 apolipoproteina izeneko proteina bereziak. Egoera normaletan, 12 orduko baraualdiaren ondoren odolean ez dago kilomikroirik.[3]

Kilomikroi baten egitura.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2021]
  2. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]
  3. Lípidos y lipoproteínas. Características, fisiología y acciones biológicas. FEPREVA. (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.