Kilmichaelgo segada

Kilmichaelgo segada (irlanderaz: Luíochán Chill Mhichíl; ingelesez: Kilmichael Ambush) 1920ko azaroaren 28an, Irlandako Independentzia Gerran, IRAk Cork konderriko Kilmichael udalerritik hurbil burututako segada bat izan zen. Segada honetan, Tom Barry buru zuten bertako 36 herritarrez osatutako IRAren talde batek Irlandar Errege Poliziaren auxiliar dibisio bateko 17 paramilitar hil zituen. Ekintza honetan IRAko 3 boluntario ere hil ziren.

Monumentua segada jazo zen lekuan.

Kilmichaeleko segadak bai politikoki nahiz militarki garrantzi handia izan zuen. Igande Odoltsua gertatu eta aste betera jazo zen, IRAren britainiar indar okupatzaileen aurkako kanpainaren areagotzea adieraziz.

Kanpo estekak

51.8123°N 9.0568°W / 51.8123; -9.0568
Historia
Irlanda
Artikulu hau Irlandako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.