Kilmichael (Cork konderria)
Kilmichael (irlanderaz Cill Mhíchil) Irlandako hego-mendebaldeko Cork konderriaren mendebaldean dagoen herria da. West Cork eskualdean eta Cooldorragha bidegurutzean dago. Berez udalerria ez izan arren, herrixka ugariz osatua dago.
Kilmichael | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlanda Munster Corkeko konderria |
Posta kodea | C |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°51′N 9°02′W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Kilmichael GAA izeneko joko gaelikoetako taldea du. Bertako Dromleigh Eskola Nazionala Irlanda osoko eskola nazional zaharrena da eta oraindik jatorrizko eraikin berdinean dirau.
1920an udalerri honetatik hurbil Kilmichaeleko segada ospetsua jazo zen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.