Kilmarnock
Kilmarnock (Eskoziako gaeleraz: Cill Mheàrnaig eta eskozieraz: Killie) Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Ekialdeko Ayrshire eskualdeko hiriburua eta Ayrshire guztiko bigarren herririk handiena da. 2011ko erroldaren arabera 46.159 biztanle ditu[1], honek Eskoziako 15. herria bihurtzen du.
Kilmarnock Cill Mheàrnaig Killie | ||
---|---|---|
Eskozia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
Eskoziako kontseilu gunea | Ekialdeko Ayrshire | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°36′42″N 4°29′40″W | |
Demografia | ||
Biztanleria | 46.350 (2011) 46.770 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 01563 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Kulmbach (en) , Santa Coloma de Gramenet, Alès, Herstal eta Joué-lès-Tours | |
east-ayrshire.gov.uk |
Etimologia
Gaelerazko Cill Mheàrnaig izenak "Meàrnag-en eliza" esan nahi du.
Geografia
Glasgow eta Ayr artean kokatuta dago[2]. Ekialdetik Irvine ibaiak eta erdigunetik Kilmarnock errekak zeharkatzen dute herria[3].
Historia
Kondairak dio San Marnoch-ek (Meàrnag) eliza eraiki zuela bertan VII mendean. Haren inguruan sortuz joango zen herria, baina gaur egungo eraikinik zaharrenak XVII mendekoak dira, izan ere 1668an sute ikaragarri batek herri guztia suntsitu baitzuen.
Aurrez, 400 urtetan zehar Kilmarnock eremuaren jabetza izan zuen Boyd familiak Dean gaztelua eraiki zuen 1350 urtean.
1800 urtetik aurrera industrializazioaren eraginez herria nabarmen handitu zen eta herri berria planifikatu behar izan zen. Ordukoak dira King Street, Portland Street, Saint Marnock Street eta beranduago John Finnie Street, azken hau Eskozian victoriar estiloan planifikaturiko ederrenetakoa.
Ekonomia
Ehungintzan oinarritu zen Kilmarnockeko ekonomia eta bertan egindako alfonbrek mundu mailako sona hartu zuten. Ikatz meategiak eta harrobiak ere baziren herriaren inguruko mendietan. Hau dela eta munduko aurreneko trenbideetako bat bertan ezarri zen.
Azkenik Johnnie Walker eskoziar whisky markaren jatorria Kilmarnocken dago.
Ondasun nabarmenak
- Dean gaztelua
- Rowallan gaztelua (5 kilometro iparraldera)
- Johnnie Walker lantegia
- Antzoki jauregia
Ondasun nabarmenak
- Antzoki jauregia.
- Dick Institutua.
- Johnnie Walker lantegia.
- St. Marnock parrokia.
- Riccarton parrokia.
- Tren geltokia.
- Epaitegi zaharra.
- John Finnie Street.
- King Street.
- Irvine ibaia.
- Howard parkea.
Hiritar ezagunak
- John Boyd Orr (1880-1971), Bakearen Nobel Saria
- Alexander Fleming (1881-1955), Medikuntzako Nobel Saria
Herri eta hiri senidetuak
- Alès (Frantzia)
- Herstal (Belgika)
- Joué-lès-Tours (Frantzia)
- Kulmbach (Alemania)
- Santa Coloma de Gramenet (Katalunia)
- Kilmarnock (Virginia) (AEB)
Erreferentziak
- Brinkhoff , T. (2007) City Population: Great Britain and Northern Ireland: Scotland
- Mid-2006 Population Estimates for Localities in Scotland. .
- Smellie, Thomas (1898) "Sketches of Old Kilmarnock", II. Atala, Kilmarnock: Dunlop & Drennan