Killarneyko aintzirak

Killarneyko aintzirak (ingelesez Lakes of Killarney, irlanderaz Loch Léin) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian dauden aintzira multzo bat dira. Killarney Parke Nazionalaren barnean kokatzen dira, Killarney udalerritik oso hurbil. Hiru aintzira dira guztira, Leane aintzira, Muckross aintzira eta Upper aintzira. Ingurua menditsua da, eta bertan dago Irlandako mendirik garaiena den Carrauntoohil mendia (1.039m).

Killarneyko aintzirak
Lakes of Killarney (en), Loch Léin (ga)
Motaaintzira multzo
Geografia
Map
Koordenatuak52°02′30″N 9°33′00″W
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboa Kerryko konderria
Babestutako-eremuaKillarney Parke Nazionala

Leane aintzira

Hiruretan handiena da, 19 km²-ko azalera dauka. Irlanderazko Loch Léin izenak "ikasbidearen aintzira" esan nahi du, ziurrenik Inisfallengo uhartean zegoen monasterioari egingo dio erreferentzia. Aintziratik Laune ibaia ateratzen da Dingle badiarantz.

Inguruan dituen eraikinen artean aipagarriena Ross gaztelua da. Bestalde, hiru aintziren artean beheren dagoena izanik Killarney herria ere bertan dauka.

Ibilbideak markaturik daude oinez edo bizikletaz ibilaldiak egiteko. Txalupak ere aloka daitezke.

Muckross aintzira

Middle lake ere esaten zaio, beste bi aintziren artean baitago. Muckross izena Muckross abade-etxeak ematen dio. Owengarriff ibaiak 18 metrotako saltoa egiten du aintziran sartu aurretik. Urjauziaren izena "Torc waterfall" da. Dinis uharteak banatzen du Lane aintziratik.

Goiko aintzira

Ingelesez Upper lake, izenak dioen bezala altuen dagoen aintzira da, hiruretan txikiena ere bai. Long Range ibaiak elkartzen du Muckross aintzirarekin.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.