Killarney Parke Nazionala
Killarney Parke Nazionala (ingelesez Killarney National Park, irlanderaz Páirc Náisiúnta Chill Airne) Irlandako Kerryko konderrian dagoen Killarney udalerriaren aldamenean kokatzen da.
Killarney Parke Nazionala Killarney National Park Páirc Náisiúnta Chill Airne | |
---|---|
Kokalekua | Killarney Kerryko konderria Irlandako Errepublika |
Azalera | 102.89 |
Sorrera | 1931 |
Historia
Irlandako Errepublikako lehendabiziko parke nazionala izan zen, 1932an Muckross etxearen jabetza irlandar estatuari eman zitzaionean[1]. Ordudanik parkea apika-apika bere lur eremua zabalduz joan da, gaur egungo 102.89 km² azalerara iritsi arte.
Ekologia
Bere barnean hainbat ingurugiro ekologiko ezberdin daude: Killarneyko lakuak, nazioarteko garrantzia duten haritz eta hagin basoak[2] eta mendi gailurrak daudelarik[3]. Orein gorriz osaturiko taldeak ere baditu, Irlandan aurkitu daitezkeen bakarrak[4], bai eta Irlandako jatorrizko edo berezko baso sail zabalenak ere[5]. Parkeak bere kalitatea, ugaritasuna, bere bizilekuen hedadura eta espezien aniztasunari esker balio ekologiko handia du, hauetako espezie batzuk arraro edo bereziak direlarik. 1981an UNESCO erakundeak parke hau Biosfera erreserba izendatu zuen[6]. Parkea bere paisaia eder eta zoragarriarengatik ere ezaguna da[7]. Parkearen ardura Dúchas, The Heritage Service erakundeak du.
Eraikin aipagarriak
Parke Nazionalaren barnean hainbat eraikin aipagarri aurki ditzakegu:
Iruditegia
- Torc urjauzia
Erreferentziak
- About Killarney National Park. 2009ko abuztuaren 12a.
- Perrin, Philip M., Daniel L. Kelly eta Fraser J.G. Mitchell. Long-term deer exclusion in yew-wood and oakwood habitats in southwest Ireland: Natural regeneration and stand dynamics. Forest Ecology and Management aldizkaria. 236. bilduma. 2-3 zbk. 356-367 orr. 2006ko abenduaren 1a.
- Parks and Wildlife Service. Killarney National Park Site Synopsis. 2009ko abuztuaren 12a.
- National Parks and Wildlife Service. Killarney National Park. 2009ko abuztuaren 12a.
- Kelly, Daniel L. The Native Forest Vegetation of Killarney, South-West Ireland: An Ecological Account. The Journal of Ecology aldizkaria. 69. bilduma. 437-472 orr. 1981ko uztaila.
- National Parks and Wildlife Service. Killarney National Park, Macgillycuddy's Reeks and Caragh River Catchment Site Synopsis. 2005-12-05. 2009ko abuztuaren 12a.
- Cross, J. R. The Establishment of Rhododendron Ponticum in the Killarney Oakwoods, S. W. Ireland. The Journal of Ecology. 69. bilduma. 3. zbk. 807-824. orr. 1981ko azaroa. 2009ko abuztuaren 11.