Kilimak (musika taldea)
Kilimak, 2018an Hernanin sortutako runba musika taldea da.
Kilimak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Hernani (Gipuzkoa) |
Musika mota | Runba |
Urteak | 2018 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Baga-Biga |
Taldekideak | |
Agustin Garmendia Ione Zozaya Ihintza Zozaya Ander Larrañaga Antxon Mirena Oskitz Gorrotxategi |
Ibilbidea
Taldea 2018an sortu zen eta aurreneko bi urtetan kontzertu ugari egin zituzten harik eta COVID-19 pandemiak etenaldia ekarri zuen arte. Bi urtetako etenaldi horretan aurreneko diska osatu duten sei kantak prestatu zituzten eta 2021eko urrian kaleratu zuten Euskal Herriko runba izeneko diskoa[1]. Aurrez 2020an Gaztea maketa lehiaketako Entzuleen saria irabazi zuten[2].
Diskografia
- Euskal Herriko runba (Baga-Biga, 2021)[3]
Erreferentziak
- Atxikallende, Alex Uriarte. «Bizitza, runbaren tempoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
- «Raitx, Maketa Lehiaketaren 29. edizioko irabazlea» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-06-25 (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
- «Euskal Herriko runba» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.