Buruhandi

Buruhandiak, Nafarroan kilikiak ere deituak, buru osoa estaltzen duen maskara handi batez mozorrotutako jaietako pertsonaiak dira, ohikoak Euskal Herrian, Espainian eta Latinoamerikako zenbait tokitan. Maskara handiz mozorrotuta, itxura izugarria hartu eta inguruko haurren atzetik ibiltzen dira korrika, eskutan daramaten puxika batez jotzeko azkenean.

Buruhandiak Granadan.

Kilikiak

Nahiz eta sarritan buruhandiekin identifikatuak izan, kilikiak desberdinak dira. Haien jatorria XVI. mendean dago, Iruñean non hasiera betean "gigantillo"ak deitzen zieten. Geroago, XIX. mendean "buruhandiak" eta "bokaparterak" ere deitu zieten. Haien ezaugarriak hauek dira:

  • Buruhandiak baino txikiagoak dira
  • Guztiek hiruadarreko sonbreirua daramate
Iruñeko sei kilikiak

Iruñeko kilikiak sei dira:

  • Barbas: zaharrenetario bat, ziur aski Tadeo Amorenak egindakoa, 1860an
  • Coletas:zaharrenetario bat, ziur aski Tadeo Amorenak egindakoa, 1860an
  • Caravinagre, Iruñeko kilikia
    Caravinagre: Valentziako Porta-Coeli tailerretan egina, 1941an. Hau, zalantzarik gabe, ospetsuena da.
  • Napoleon: Benito Escalerrek egin, Bartzelona 1912an
  • Patata: Benito Escalerrek egin, Bartzelona 1912an
  • Berrugon: Valentziako Porta-Coeli tailerretan egina, 1941an

1977an zazpigarren kiliki egin zen, Ribero. Tuterako Orden del Volantinek egindako oparia da baina bere estetika ez doa besteekin bat eta, horregatik ez da ateratzen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.