Kildare
Kildare (gaur egungo irlanderaz Cill Dara, jatorriz aintzineko irlanderaren Cell Dara izendapenetik eratorria) Irlandako Errepublikako Kildareko konderrian kokatzen den udalerria da. Udalerri honek 8.142 biztanle ditu (2011). Nahiz eta Kildare udalerriak konderriari bere izena eman, Naas da Kildare konderriko hiriburua. Udalerri hau R445 errepidean kokatzen da, Dublindik 50 km mendebalderantz.
Kildare Cill Dara Kildare | |
---|---|
Meanma agus Misneach "Izpiritua eta Adorea" | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Kildareko konderria |
Izen ofiziala | Cill Dara Kildare |
Jatorrizko izena | Kildare |
Posta kodea | K |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°09′25″N 6°54′32″W |
Altuera | 116 |
Demografia | |
Biztanleria | 7.538 (2006) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 045 |
Ordu eremua | UTC−01:00 |
Hiri senidetuak | Deauville |
http://www.kildaretown.ie www.kildaretown.ie |
Etimologia
Irlanderazko Cill Dara izenak "haritzaren eliza" esan nahi du, haritz handi baten ondoan eraiki baitzen monasterioa.
Historia
Santa Brigidak V mendean sorturiko "Haritzaren Eliza" monasterioan du jatorria. Garai hartan Irlanda osoko hiru monasterio katoliko garrantzitsuenen artean zegoen.
Kildareko historian aipatzeko beste momentu bat 1903an jazo zen. Erresuma Batuko lehen moto lasterketa ospatu zen uzatilaren 2an, Gordon Bennett Cup izena izan zuena.
Irlandako Brigidaren kondaira
Brigidaren ama kristaua zen baina hau hil zenean bere aitarekin eta amaordearen seme-alabekin hazi zen. Amak erakutsia zion nola zaindu abereak eta nola egin etxeko lanak eta horretan aritu zen kastitate santuaren bidea aukeratu zuen arte. Ardagheko St. Mel eta Mac Caille apezpikuak sagaratu zutenean, Santa brigidak komunitate bat sortu nahi izan zuen haritz handi baten ondoan Curragh muinoan. Horretarako Leinsterreko errege Dun Ailinne-ri lurrak eman ziezazkion eskatu zion eta honek erantzun zion Brigidaren kapak estaltzen duen lur guztia emango ziola. Santa Brigidak orduan mirari bidez muino guztia estali zuen bere kaparekin.
Ondasun nabarmenak
- Santa Brigidaren katedrala
- Santa Brigidaren putzua
Iruditegia
- Levitstown Milleko hondakinak
- Kildareko katedrala