Kike Diaz de Rada
Enrique Kike Diaz de Rada Zeberio (Donostia, 1959 - ) gipuzkoar antzezlea da.[1]
Kike Diaz de Rada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1959 (64/65 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta gidoilaria |
![]() ![]() |
Biografia
Antzerkigintzan ez ezik, zinemagintzan eta telebistan ere aritutakoa da. Orain gipuzkoar antzerki taldeko sortzaileetakoa izan zen. Antzerkigintzan, hainbat konpainiarekin lan egin du esaterako, 1993an Arteszena desagertutako egitasmoak plazaratu zuen La Cacatúa Verde produkzioko protagonistetako bat izan zen, baina lanik gehiena Tanttaka taldearekin egin du, talde horren Umekeriak, El Florido Pensil, Dakota eta Novecento: ozeanoko pianista produkzioetan hartu baitu parte. Azken antzerki lan horretan eginiko lanagatik, Palentzia Hiria XXI. Antzerki Jaialdian antzezle onenari eskainitako saria eman zioten 2000. urtean. Taxi 10 telebista saioaren aurkezle ere izan zen, baita Euskal Aktoreen Batasunaren buru ere. Zineman, Joseba Salegiren Ione, igo zerura (1999), Helena Tabernaren Yoyes (2000) eta Manuel Gutiérrez Aragónen Visionarios (2000) filmetan parte hartu du, besteak beste.
Lanak

Telebista
- Mugaldekoak (2010)
- U.C.O. (2008)
- Desaparecida (2008)
- Mi querido Klikowsky (2005 -)
- Hospital Central (2006)
- Al filo de la ley (2005)
- Aquí no hay quien viva (2004)
- Cuéntame (2003)
- Ana y los siete (2002)
- La noche del escorpión (2002)
- Periodistas (1998)
Antzerkia
- El florido pensil (1996)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.