Kieveko Rusaren kristautzea
Kieveko Rusaren kristautzea Kieveko Rusak 867tik aurrera kristautasuna hartzeko prozesua da. 867an Fozio patriarkak Konstantinoplako beste patriarka ortodoxoei esan zien Rus etniako kideek kristautasuna gogotsu hartu zutela. Fozioren saiakerak herrialdea kristautzeko, hala ere, ez ziren oso arrakastatsuak izan, Nestorren Kronikak eta beste iturri eslaviar batzuek esan baitzuten X. mendean Rusa oro har paganoa zela. Kristautze definitiboa 980ko hamarkadan izan zen, Vladimir I.a Kievekoa Kersoneson batailatu zutenean. San Vladimirren katedralak markatzen du bataioaren lekua.

Kersonesoko aztarnategia eta San Vladimirren katedrala, Sebastopoldik gertu.
Honen ondorioz beste leku batzuetan ere batailatzeak eman ziren.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.