Kidal eskualdea
Kidal Mali ipar-ekialdeko eskualdea da. 151.430 km²ko azalera du, zati handiena Adrar des Ifoghas mendigunean. Hiriburua Kidal da.
Kidal eskualdea | |
---|---|
Mali | |
Administrazioa | |
Estatua | MLI |
Izen ofiziala | Région de Kidal |
ISO 3166-2 | ML-8 |
Hiriburua | Kidal |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°58′24″N 0°44′49″E |
Azalera | 151.430 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 67.638 (2009) |
Dentsitatea | 0,45 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu-eremua | UTC (UTC±0) |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
2012ko apiriletik de facto Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduak (MNLA) dauka eskualdearen kontrola. MNLAk eta Ansar Dine talde islamistak Azawaden independentzia aldarrikatu zuten, baina nazioarteak Maliren parte dela irizten dio.
Geografia
Kidal eskualdeak mendebaldean Tonbuktu eskualdearekin du muga, hegoaldean Gao eskualdearekin, ekialdean Nigerrekin eta iparraldean Aljeriarekin. Hiri handienak Kidal, Tessalit eta Aguel'hoc dira.
Basamortuko klima dauka. Egunez tenperatura 45 °C-ra irits daiteke eta gauez 5-12 °C-ra.
Demografia
2009an 67.638 biztanle zituen[1]. Tuareg (Kel Tamasheq) da etnia nagusia eta songhai, kunta eta arabeak ere daude.
Banaketa administratiboa
Kidal eskualdea lau barrutitan (cercle) banaturik dago: Abeïbara, Kidal, Tessalit eta Tin-Essako.
Erreferentziak
- Artikulu hau hasteko Frantsesezko Wikipediako Région de Kidal artikuluko informazioa erabili zen.