Kickstarter
Kickstarter proiektu sortzaile eta berriak finantzatzeko erabiltzen den mikromezenasgo webgunea da. Arlo teknologikoan ezezagunak diren asmakizun berriak ezagutzeko oso baliagarria da. Plataforma hau 2009ko apirilaren 28an sortu zen.
Kickstarter | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | public-benefit corporation (en) ![]() ![]() ![]() |
Jarduera sektorea | Interneta eta Crowdfundinga |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2009ko apirilaren 29a |
Sortzailea | Perry Chen (en) ![]() Yancey Strickler (en) ![]() Charles Adler (en) ![]() |
Jasotako sariak | National Design Awards |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jendea saiatu behar da bere produktua saltzen, aurkeztuz eta azalduz. Ondoren, inbertitzaileek dohaintzen bitartez diru eskaini dezakete etorkizunera begira. Webgunearen bilakaera esponentziala da, eta pertsona ezezagunentzat aukera bikaina da. Baita curriculum vitae moduan erabiltzen da. Izan ere, enpresa handiek langile berriak hemen bilatzen dituzte.
Proiektu arrakastatsuak eta polemikoak
Badira zenbait proiektu milioi dolarreko laguntzak jaso dituztenak. Star Citizen bideo-jokoak, adibidez, 80.000.000 dolar lortu zituen urte batean. Era berean, ordu batean milaka euro lortzen dituzten ideiak badaude.
Dena den, webguneak eskaintzen duen askatasuna askotan eragiten du polemika egotea partaideen artean. Adibidez, 2014. urtean Estatu Batuetako mutil batek ideia maniako bat aurkeztu zuen: bideokoko biolentokin jolasten zenituen bitartean odola xurgatzen zizun hodia, jotzen edo tiro egiten zizutenean.