Kiawentiio

Kiawenti:io Tarbell[1] (Akwesasne, Kanada, 2006ko apirilaren 28a[2]), Kiawentiio (ˌɡjɑːwənˈdiːjoʊ) izenez ezagunagoa, mohawk jatorriko kanadar aktore eta abeslaria da.

Kiawentiio
Bizitza
JaiotzaAkwesasne (en) Itzuli, 2006ko apirilaren 28a (17 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria

kiawentiio.com
IMDB: nm11019407 Allocine: 913554
Instagram: kiawentiio Youtube: UCr7E9gpg9UWosASWPrfLcvw TikTok: nicemorning_ Edit the value on Wikidata

Bizitza

Mohawk familian jaio zen Akwesasne erreserban[3][4]. Bere gurasoak Barbara eta Corey Tarbell dira[5]. Kiawenti:io izenak «goiz ederra» esan nahi du mohawk hizkuntzan[6].

Cornwall uhartean hazi zen eta Akwesasneko eskolan ikasi zuen[7]. Ottawan eta New Yorken lan egiten du eta herritartasun bikoitza du[8].

Kanadako 200 aktore indigenen artean aukeratu zuten Ka'kweten papera egiteko Anne with an E telesaileko hirugarren denboraldian[9]. Paper hori egiteko, mikmak herriaren hizkuntza, historia eta kultura ikasi zituen[10].

2021ean, Maya Thomas antzeztu zuen Rutherford Falls telesailean. Urte berean Katararen papera lortu zuen Avatar: The Last Airbender telesailean[11].

Sariak

  • 2019: Vancouver Film Critics Circle saria[12]

Filmografia

Zinema

Urtea Izenburua Pertsonaia
2020 Beans Beans

Telebista

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
2019 Anne with an E Ka'kwet 5 ataletan
2021 Rutherford Falls Maya Thomas 2 ataletan
2023 What If...? Wahta (ahotsa) Atal batean: "What If... Kahhori Reshaped the World?"
2024 Avatar: The Last Airbender Katara

Diskografia

Diskoak

  • In My Head (2021)[13]

Singleak

  • Light at the End (2020)[13]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Rising Star — Meet Kiawenti:io Tarbell from Anne with an E» CBC 2019-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  2. (Ingelesez) «Kiawentiio» TV Insider (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  3. (Ingelesez) «Kiawentiio Biography» Tribute.ca (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  4. (Ingelesez) Craig, Jo. «Who is Kiawentiio Tarbell? Explore the Instagram, Ethnicity and Roles of Avatar: The Last Airbender Actor» HITC 2021-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  5. (Ingelesez) Sumi, Glenn. «Beans star Kiawentiio starts her dramatic journey strong» Now 2021-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  6. (Ingelesez) «Acting up» Perch (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  7. (Ingelesez) Lafrance, Derrick. «Kiawentiio Tarbell» Indian Time 2017-08-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  8. (Ingelesez) Mehta, Sia. «Instagram Live with Kiawentiio» Tiff 2021-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  9. (Ingelesez) «Kiawenti:io Tarbell» CBC (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  10. (Ingelesez) «Rising Star Kiawenti:io Tarbell Talks about Her Experience on "Anne with an E"» Indian Times (Noiz kontsultatua: 2021-08-17).
  11. (Ingelesez) Webster, Andrew. «Netflix reveals cast for its live-action Avatar: The Last Airbender series» The Verge 2021-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  12. (Ingelesez) Castillo, Jorge Ignacio. «Vancouver Film Critics Name Violation Best Canadian Feature» Vancouver Film Critics Circle 2021-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  13. (Ingelesez) «Musician» Kiawentiio (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.