Kia Motors

Kia Motors (기아자동차 주식회사) Hego Koreako bigarren automobil-fabrikatzaile handiena da; egoitza nagusia Seulen daukate. Kia gaur egun Hyundai Motor Companyarena da nagusiki (mundu osoko laugarren fabrikatzaile handiena), eta Ford konpainiarako automobil modelo arrakastatsuak ekoiztu izan dituzte.

Kia Motors
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli, negozioa, kapital irekiko enpresa eta automobil marka
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaHego Korea
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
  • Seul
  • 37.4947°N 126.548°E / 37.4947; 126.548
Legezko formakapital irekiko enpresa
JabeaHyundai Motor Company eta National Pension Service (en) Itzuli
Zeren jabe
Hyundai Mobis (en) Itzuli, Hyundai Steel (en) Itzuli, Hyundai AutoEver (en) Itzuli, Hyundai WIA (en) Itzuli, Hyundai Engineering and Construction (en) Itzuli eta Rimac Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera1944ko abenduaren 21a
SorlekuaSeul
webgune ofiziala
Facebook: Kiaworldwideofficial Twitter: Kia Instagram: kiaturkiye Youtube: UCptyYDiGZ9hs1pH0AaoBTxA Edit the value on Wikidata

Historia

Hasieran, Kia altzairuzko tutuak eta bizikleta zatiak eskuz egiten hasi zen. 1951. urtean bizikletak osorik ekoizten hasi ziren, eta ekoizpena zabalduz, 1957tik aurrera, motozikletak, 1962tik aurrera kamioiak, eta 1974an automobilgintzari ekin zioten.

1986. urtetik aurrera beste konpainia batzuekin lan egin izan du, Ford eta Mazda besteak beste. 1992an Ameriketako Estatu Batuetan saltzeari ekin zioten.

Asiak jasan zuen krisialdiaren eraginez, 1997an enpresak lurra jo zuen eta 1998an Hyundai Motor konpainiak enpresaren zati handia eskuratu zuen.

2005. urtean sartu zen Kia Europako merkatuetan. 2006. urtean Estatu Batuetan ipini zuten autoak muntatzeko hango lehenengo planta, West Pointen, Georgian. Gaur egun Kia automobilak 100 herrialde baino gehiagotan saltzen dira.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.