Khoisan

Khoisana hegoaldeko Afrikako etnia-multzoa da, khoi eta san herriak biltzen dituena.

Khoisan

San etniako gizona
Biztanleak guztira
400.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hegoaldeko Afrika
Hizkuntza
Khoisan hizkuntzak
afrikaansa
Erlijioa
Kristautasuna, Afrikako erlijio tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak

Historia

Goi Paleolitotik, Sangoan kulturako ehiztari-biltzaileak finkatu ziren hegoaldeko Afrikan. Gaur egungo san eta khoi herrietako ezaugarri fisikoek bat egiten dute sangoan kulturetako hezurrekin. Biek itxura fisikoa eta hizkuntza-familia antzekoak dituzte. Argi dirudi khoiak sanengandik urrundu zirela aldameneko bantuen abeltzaintza (behiak eta ahuntzak) bereganatuta. Khoisan herriak, beraz, hegoaldeko Afrikako jatorrizko biztanleak izan ziren, bantuen migrazioek hegoaldera jo baino lehenagokoak eta, jakina, europarren kolonizazioaren aurretik ere.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.