Khoikhoi
Khoikhoi[1] (afrikanerrek mespretxuz hotentote deitua[2]) Hegoafrikako mendebaldeko herri nomada da, gaur egun Namibiako hegoaldean soilik bizi dena. Boskimanekin batera, Hegoafrikako antzinako biztanleak diren arren, bantuen eta europarren eraso etengabeek haien kopurua murriztu eta Orange ibaitik iparraldera ihes egitera bultzatu zituzten. Abeltzain eta ehiztariak dira. Egun, 20.000 inguru dira guztira eta, egitura tradizionala hautsita, irauteko modu gutxi geratzen bide zaie. Haien hizkuntza khoe familiakoa da eta lau dialekto nagusi ditu: antzinako hotentoteena, nama, korana eta gona.
Khoikhoiak | |
---|---|
Khoikhoi gizona | |
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hegoafrika Namibia | |
Hizkuntza | |
Khoikhoiera | |
Erlijioa | |
Animismo, islam | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
San |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-6-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (PDF) 90. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- Web.mit.edu. (1995-6-15). Bring Back the 'Hottentot Venus'. .
Kanpo estekak
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.