Khmer Inperioa
Khmer Inperioa, gaur egun Kanbodia gisa ezaguna hego-ekialdeko Asiako inperiorik garrantzitsuena eta boteretsuena izan zen. Inperioa, aurretik zegoen Chenla erresumatik garatu zena, gaur egungo Laos, Tailandia eta Vietnamgo lur eremuak hartu zituen. Inperioaren sorrera garaian jemereek Javarekin harreman estuak zituzten, eta ondoren Srivijaya inperioarekin, hegoaldean. Utzitako ondasun handiena Angkor da, inperioaren momenturik gorenean hiriburua izan zena. Angkorrek erakusten du Khmer inperioaren botere eta ondasun handia eta, era berean, zituen sinismen anitz eta abeartsak. Inperioan hinduismoa praktikatzen zen, eta Mahayana budismoa eta Theravada budismoa, goi zein behe klaseetan. Gaur egungo satelite bidezko irudiek erakutsi dute Angkor izan zela Industria Iraultza aurreko munduko hiribururik handiena.
Khmer Inperioa Kambujadesa erresuma Kampuchea ចក្រភពខ្មែរ | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
802 – 1431 | |||||||
Monarkia absolutua | |||||||
Khmer inperioaren mugak, gorriz | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Yasodharapura
Angkor | ||||||
Biztanleria | 4.000.000 (1150 est.) | ||||||
Azalera | 1.200.000 km² | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako khmerera Sanskrito | ||||||
Erlijioa | Hinduismo, Mahayana Budismoa, Theravada Budismoa | ||||||
Historia | |||||||
|