Khersongo gudua

Khersongo gudua 2022ko otsailaren 24an hasi zen borroka militar bat izan zen, Errusiak Ukraina 2022an inbaditu zuenean Khersonen egindako erasoaldiaren zati gisa. Egun, Kherson da Errusiako indarren eskutan eroritako oblast-hiriburu bakarra.[1]

Khersongo gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Errusiak okupatutako lurraldearen eta Kherson Oblasteko aurrerapen militarren mapa, otsailaren 25ean.
Data2022ko otsailak 24martxoak 2
LekuaKherson, Kherson Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak46°38′N 32°36′E
EgoeraErrusiak irabazi[1]
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Indarra
Errusiako Indar Armatuak
  • 58. Arma Konbinatuen Armada
    • Guardiako Fusil Motordunen 42. Dibisioa[2]
  • 22. Armada Gorputza
    • 126. Kostako Defentsarako Brigada[2]

Errusiako Indar Aerotransportatuak

  • Guardiako Mendiko Aire Erasoko 7. Dibisioa[2]

Ukrainako Indar Armatuak

  • 59. Brigada Motorizatua[3]
Galerak
 Ukrainaren arabera:
Galera "handiak"[4]
ezezaguna
 Ukrainaren arabera: ~300 soldadu eta zibil ukrainar[1]

Gudua

2022ko otsaila

Errusiar indarrek Khersongo Oblasta inbaditu zuten hegoaldetik, Krimeatik.[5] Otsailaren 24ko iluntzean, indar errusiarrak Kherson hirira iritsi ziren,[6] bai eta Antonovskii Zubia ziurtatu ere,[7] Dnieper ibaiaren eta Mykolaiv hiri garrantzitsuaren arteko bidegurutze estrategiko bat emango ziena.[8]

Otsailaren 25eko lehen orduetan,[9] Ukrainako indarrek zubia berreskuratu zuten.[7] Bataila "oso basati" bezala deskribatu zen, hainbat soldadu hil eta suntsitutako zenbait ibilgailu militar utziz, zubian zehar.[10] Horren ondorioz, Errusiako indarrek iparralderantz jo behar izan zuten hurbilen zegoen Dnieperraren hurrengo bidegurutzeraino, Nova Kakhovka hiriraino,[11] indar errusiarren alde erori zena.[12] Geroago, otsailaren 25 bertan, tropa errusiarrek Antonovskii zubia berreskuratu zuten ere.[4]

Otsailaren 26an, Igor Kolikhaiev alkatearen arabera, tropa errusiarrak Khersonetik erretiratu ziren, ibilgailu blindatu errusiarren aurka Ukrainaren aire-eraso baten ondorioz, hiria ukrainarren kontrolpean utziz.[13][14] Ukrainako indarrek zubia berreskuratu zuten ere.[15] Ukrainako funtzionario batek geroago baieztatu zuen Ukrainako indarrek Errusiako armadaren zutabe bat garaitu zutela Oleshky hiritik gertu, Kherson hegoaldean.[16]

Iryna Venediktova-k, Ukrainako Fiskal Nagusiak, otsailaren 26an adierazi zuenez, Errusiako indarrek kazetari bat eta anbulantzia-gidari bat hil zituzten Zelenivka herritik gertu, Kherson iparraldeko auzo batean.[17]

Otsailaren 27ko goizean, Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi zuen Errusiako Armadak hiria inguratu zuela,[18][19] eta, Ukrainako funtzionarioen arabera, indar errusiarrek hiriaren zati bat hartu zuten, Khersongo Nazioarteko Aireportua barne.[20][21] Geroago, goizean bertan, Ukrainako Aire Armadak, ustez, droneekin eraso arrakastatsua egin zuen indar errusiarren aurka Txornobayivka herrian, Khersonetik iparraldera.[22]

Ukrainako funtzionarioen arabera, otsailaren 27tik aurrera, indar errusiarrak inguruko herrixketako zibilak Khersonera eramaten hasi ziren, Ukrainako indarren arabera, zibilak giza-ezkutu gisa erabiltzeko saiakera dena.[23]

2022ko martxoa

Martxoaren 1eko goizaldean, Ukrainako agintariek baieztatu zuten Errusiako indarrak Kherson erasotzen hasi zirela, eta Khersongo Nazioarteko Aireportutik Kherson eta Mykolaiv arteko autobiderantz zihoazela. Errusiar indarrek hiria inguratu eta autobidera iristea lortu zuten, Komixani herriraino aurrera eginez kontrol-postu bat ezarri aurretik.[24] Geroago, egun horretan bertan, Errusiako indarrak Khersonen sartu ziren ere.[25] Igor Kolikhaiev alkateak hiriko herritarrengan honek izandako eragina deskribatu zuen, asko euren etxeetan eta bonben aurkako babeslekuetan geratu zirela esanez, eta eskolak, Fabrika merkataritza-gunea eta altuera handiko eraikinak kaltetu zirela, borroken ondorioz, esan zuen ere, bai eta zibilen apartamentu-eraikinen aurka tiro egin zela ere. Alkateak baieztatu zuenez, martxoaren 1ean tropa errusiarrek Molotov koktelekin armaturiko herritarrak tirokatu zituzten, Naftovikiv kalean konboi bat geldiarazten saiatzen ari zirela.[26]

Martxoaren 2ko goizaldeko lehen orduetan, tropa errusiarrek tren-geltoki bat eta ibai-portu bat hartzea lortu zutela jakinarazi zuten ere.[26] Geroago, goizean zehar, Errusiako indarrak Khersongo Svobody plazan ikusi zituzten, Kherson erdialdean, Khersongo Eskualde Administrazioaren eraikina dagoen lekuan.[27] Azkenean, geroago, Errusiako Defentsa Ministerioak hiria harrapatu zuela baieztatu zuen.[28] Funtzionario ukrainar eta estatubatuarrek, aldiz, baieztapena ukatu eta borrokek aurrera jarraitzen zutela adierazi zuten.[29][30]

Ostean, egun bertan, soldadu errusiarrak udaletxean sartu eta Kolikhaiev alkatearekin negoziatzen hasi ziren. Gauerako, azken honek hiria errenditu zuela baieztatu zuen, eta komandante errusiarrak administrazio militarra ezartzeko asmoa azaldu zuela adierazi ere. Kolikhaievek onartu zuen ere militar ukrainarrik jada ez zegoela Khersonen; halaber, Kherson Eskualdeko Administrazioko buruak adierazi zuen ere militar errusiarrak hiriko alde guztietan zeudela kokaturik. Akordio bat lortu zen, zeinaren arabera Ukrainako bandera bat mantenduko zen hirian, Errusiak administrazio berria ezartzen zuen bitartean. Kolikhaiev eta beste funtzionario baten arabera, guduak 300 bat zibil eta borrokalari ukrainar hil zituen, hiriko azpiegiturak larri suntsiturik amaitu zuten bezala, hiria "ur mugatua[rekin] eta janari gutxi[rekin]" utziz. Alkateak esan zuenez, hildakoetako asko hobi komunetan lurperatu zituzten boluntarioek, hildakoen gorpu asko ezagutezinak baitziren.[1][31]

Gudu-ostea

Errusiar-kontrolpeko Kherson

Indar errusiarrek hiria bereganatu ondoren, Kherson hiria zein Kherson Oblast osoa Errusiaren okupazio militar baten menpe geratu ziren.[32]

Martxoaren 23an, Ukrainako Indarrek kontraeraso bat egin zuten, Errusiako Indarren aurka, Kherson Oblastean.[33][34] AEBetako defentsako goi-kargu batek esan zuenez, Errusiako Indarrek jada ez zuten Khersonen kontrol osoa, ukrainarrek hiria berreskuratzeko "gogor" borrokatu ostean; halere, CNNk jakinarazi zuen hiriaren egoera ez zela aldatu, eta Khersongo bizilagunek hiria errusiar kontrol osopean zegoela baieztatzen zutela.[35] Khersongo ukrainarrek ere "Pentagonoaren balorazioa zalantzan jarri zuten, hiria errusiar eskuetan jarraitzen zuela esanez".[36][37]

Apirilaren 18an, Errusiako agintariek Igor Kastiukevitx izendatu zuten Khersongo de facto alkate.[38]

Apirilaren 23an, Ukrainak Errusiaren komando-postu bat jo zuela esan zuen, Khersonen. Erasoan, bi jeneral errusiar hil ziren, bai eta bat larriki zauritu. Inpaktu-momentuan, 50 bat agente zeuden bertan, guztira.[39]

Maiatzaren 6an, Errusia Batua alderdiko Kontseilu Nagusiko Idazkari den Andrei Turtxak-ek Errusiak kontrolatutako Kherson hirira egindako bisitan "Errusia bertan betirako egongo [zela]" esan zuen. "Honen inguruan ez da zalantzarik izan behar. Ez da iraganera [ukrainar kontrolpera] itzuliko", eta "elkarrekin biziko gara, eskualde aberats hau garatuz; ondare historikoan zein hemen bizi den jendez aberatsa". Gainera, Khersonen laguntza humanitariorako zentro bat irekiko zutela iragarri zuen ere.[40]

Erreferentziak

  1. https://www.nytimes.com/2022/03/02/world/europe/kherson-ukraine-russia.html
  2. https://www.criticalthreats.org/analysis/russian-offensive-campaign-assessment-february-25-2022
  3. https://www.nytimes.com/2022/03/06/world/europe/ukraine-beats-russia-mykolaiv.html
  4. https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3412906-ukraine-loses-control-over-crossing-to-kherson.html
  5. (Ingelesez) «Most Problematic Situation In South, Fierce Battles Taking Place Near Kherson - Zelenskyy» ukranews_com 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  6. (Ingelesez) Schwirtz, Michael; Schmitt, Eric; MacFarquhar, Neil. (2022-02-25). «Russia Batters Ukraine With Artillery Strikes as West Condemns Invasion» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  7. (Ingelesez) Schwirtz, Michael; Schmitt, Eric; MacFarquhar, Neil. (2022-02-25). «Russia Batters Ukraine With Artillery Strikes as West Condemns Invasion» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  8. (Ukraineraz) «Російські війська хочуть прорватися до Миколаєва, йдуть бої в околицях Чернігова» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  9. (Ukraineraz) «Імовірність прориву на Миколаїв знизилася: військові відстояли Антонівський міст» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  10. 'They'll kill us all': Ukrainian children talk to CNN as Russian forces get closer to their town - CNN Video. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  11. (Ingelesez) desk, The Kyiv Independent news. (2022-02-24). «Russian troops moving towards town of Nova Kakhovka in Kherson Oblast.» The Kyiv Independent (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  12. (Ingelesez) «Soldiers Raise the Russian Flag Over Ukraine Power Plant» GreekReporter.com 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  13. Kherson mayor: City under Ukrainian control. After an aircraft attack on Russian armored vehicles, the enemy forces backed off from the city. Mayor Ihor Kolyhaiev said trolleybuses were operating, the food situation was “being resolved.” The Kyiv Independent
  14. «Херсон наш: на линии вышли троллейбусы, водоснабжение в обычном режиме, в бомбоубежищах родились двое малышей | Новости Одессы» dumskaya.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  15. CNN, Nick Paton Walsh. «Battle rages for strategic bridge in southern Ukraine after days of fighting» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  16. (Ingelesez) «Column of Russian occupiers defeated in Kherson region – Interior Ministry» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  17. (Ingelesez) «Journalist shot dead by Russian occupiers in Kherson Region» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  18. (Ingelesez) «War in Ukraine: Russian army makes a "breakthrough" in the country's second city, the battle for Kiev continues» Blaze Trends 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  19. (Ingelesez) Agencies. (2022-02-27). «Russia claims to have besieged Ukraine's Kherson, Berdyansk» Daily Sabah (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  20. (Ingelesez) «Russian forces advance on Kyiv: fighting on fourth day of invasion» the Guardian 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  21. (Ingelesez) «Russia says it "blocks" Ukraine's Kherson, Berdyansk - RIA» Reuters 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  22. (Ingelesez) CNN. (2022-02-28). «Ukraine's Air Force claims successful drone strike on Russian forces near Kherson» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  23. (Ingelesez) «Russian invaders plan to use Kherson residents as human shield» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  24. (Ukraineraz) Білоус, Світлана. (2022-03-01). «"Перший день весни. Херсон, як і раніше Україна" - Херсонський міський голова» Суспільне | Новини (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  25. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-01). «Russian forces have entered Kherson, says Ukrainian official» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  26. (Ukraineraz) «У Херсоні ворог захопив залізничний вокзал та річковий порт» ФАКТИ ICTV 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  27. (Ingelesez) CNN. (2022-03-01). «Russian military vehicles seen across Kherson after heavy shelling» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  28. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-02). «Russia says it captures Ukrainian city of Kherson -RIA» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  29. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-02). «Russian advances on Ukrainian cities stall» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  30. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-03). «Ukraine's second city heavily bombed as U.N. assembly denounces Russia» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  31. «Russia claims it has seized Kherson as mayor agrees to conditions to keep city running | The Independent» web.archive.org 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  32. (Ingelesez) James, Liam. (2022-03-03). «Russian claims it has seized Kherson as city's mayor agrees to curfew» The Independent.
  33. Williams, Nathan; Waterhouse, James. (23 March 2022). «Ukraine changes the narrative» BBC News.
  34. Williams, Nathan. (23 March 2022). «Where are Ukrainian forces fighting back?» BBC News.
  35. Cooper, Helene. (25 March 2022). «Russia is not in full control of Kherson anymore, the Pentagon says.» The New York Times.
  36. Cooper, Helene. (25 March 2022). «Conflicting reports emerge on whether Russia is still in full control of Kherson.» The New York Times.
  37. «Russian military remains in full control of city of Kherson, residents say» CNN 25 March 2022.
  38. «Russia has already appointed Igor Kastsyukevich, a Russian MP from Putin's United Russia party, as a "mayor of Kherson." The photo shows Kastyukevich (L) meeting Sergei Aksyonov (R), the head of Russia's occupation administration of Crimea.» Twitter (Euromaidan Press).
  39. «Ukraine says it hit Russian command post» APNEWS 23 April 2022.
  40. «Russia To Stay in Southern Ukraine ‘Forever’ – Senior Lawmaker» themoscowtimes.com 6 May 2022.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.