Kherson Oblasteko errusiar okupazioa

Khersongo Administrazio Militar-Zibila (errusieraz: Херсонская военно-гражданская администрация; ukraineraz: Херсонська військово-цивільна адміністрація) edo Khersongo AMZa Errusiaren Ukrainako Kherson Oblastaren lurraldean duen okupazio militarraren eremua da, Kherson hiria zein honen oblastaren zatirik handiena erori ondoren eratu zena. Honen ondorioz, egun errusiar gobernuak eta bere azken honen indar armatuek Oblasteko lurraldeak de facto kontrolatzera eraman du.[5]

Khersongo Administrazio Militar-Zibila
Херсонская военно-гражданская администрация (ru)
Херсонська військово-цивільна
адміністрація
(uk)
Bandera (ezk.) eta armarria (esk.)[1]

Kherson Oblastaren mapa, 2023ko ekainaren 29rako.
  Khersongo AMZaren kontrolpeko lurraldea
  Khersongo AMZak aldarrikatutako lurraldea
Administrazioa
EgoeraErrusiaren okupazio militarra
Gobernua
Komandante MilitarraViktor Bedrik[2]
Khersongo AMZeko GobernadoreaVladimir Saldo[3]
Khersongo AMZeko GobernadoreordeaKirill Stremousov[3][oh 1]
LegebiltzarraBake eta Ordenarako Salbazio-Batzordea
Geografia
Administrazio-zentroaKherson
Area28,461 km2
Biztanleria (2021)1,016,707 biztanle[4]
Bestelakoak
Hizkuntza ofizialakErrusiera eta ukrainera
MonetaErrusiar errubloa eta ukrainar hryvnia
Historia
Khersongo gudua2022ko martxoak 2
Administrazio-sorrera2022ko apirilak 26

2022ko maiatzaren erdialdean, Khersongo Administrazio Militar-Zibileko buruzagiek urte amaierarako eskualde hau Errusiar Federaziora anexionatzeko zuen asmoa iragarri zuen.

Testuingurua

Otsailaren 24an, Errusiako indarrek Ukrainaren inbasioa hasi zuten; ondorioz borrokak Kherson Oblast osoan hasi ziren, non Errusia garaipen ugari lortu zituen. Martxoaren 2an, Errusiako Indarrek oblasteko hiriburua hartu zuten, Kherson, hiriaren zein oblastaren okupazio militarra hasiz.

Okupazioa

Okupazio militarra

Errusiako soldaduek Ukrainako Indar Armatuen base militar baten kontrola lortu zuten Radensk herritik gertu, Kherson Oblastean.

Kherson hartu eta gutxira, Errusiako Defentsa Ministerioak esan zuen Errusiako indarren eta hiriko administratzaileen arteko elkarrizketak egiten ari zirela, hiriaren ordena mantentzeko. Akordio batera iritsi ziren, non Ukrainako bandera hirian altxatzen jarraituko zen, Errusiak administrazio berria ezartzen zuen bitartean. Hiriko alkateak baldintza berriak iragarri zituen hiriko biztanleentzat; hala nola, herritarrak egunez bakarrik irten zitezkeela kanpora, autoak elikagaiak eta botikak emateko bakarrik sar zitezkeela hirian –ibilgailu horiek gutxieneko abiaduran zirkulatu behar zuten, erregistraturik zeudenak–. Hiritarrei ohartarazi zitzaien ere soldadu errusiarrak ez zirikatzeko, bai eta ematen zitzaien edozein agindu betetzeko ere.[6]

Inbasioaren lehen egunetan, Errusiako indarrek Ipar Krimeako Kanalaren kontrola ezarri eta hau desblokeatu zuten, Ukrainak 2014an penintsularen errusiar anexioaren ondoren Krimeari ezarritako ur-blokeoa baliogabetuz.[7][8]

Martxoaren 3an, Ukrainako komunikabideetan egiaztatu gabeko informazioa agertzen hasi zen, Errusiako soldaduek Khersonen egindako gerra-urraketei buruz. Rubryka hedabide ukrainarrak tokiko iturriak aipatu zituen; horien artean, Karabelesh poliklinikako ustezko mediku bat, 11 bortxaketa kasu gertatu zirela zioena, zeinetatik horietatik 5 baino ez ziren bizirik atera.[9] Svetlana Zorina-k, CNNk elkarrizketatu zuen 27 urteko Khersongo bizilagunak, bertako emakumeak bortxatzea leporatu zien soldadu errusiarrei, hurrengoa esanez: "[Errusiarrak h]asi dira gure emakumeak bortxatzen. Pertsonalki ezagutzen dudan jendearen arabera, 17 urteko neska bat [bortxatu] (...) eta gero hil egin zuten".[10] Hala ere, Gennady Laguta-k, Khersongo Eskualdeko Administrazio ukrainarreko buruak, salaketa horiek ukatu zituen, desinformazioa zela esanez.[11]

Martxoaren 5ean, hiriko alkateak esan zuenez, hirian ez zegoen erresistentzia armaturik eta tropa errusiarrak "nahiko finkatuta" zeuden. Laguntza humanitarioa eskatu zuen, honako hau esanez: "Ekoizpena, azpiegitura kritikoa, bertan behera geratu da. Hiria elektrizitaterik eta urik gabe dago (...) Minbizia duten pazienteak ditugu, medikazioa behar duten haurrak. Botika hori ez zaie gaur egun iristen".[12] Bitartean, 2,000 manifestari inguru ibili ziren hiriko erdigunean Ukrainako banderak astinduz, ereserki nazionala abestuz eta lelo aberkoiak oihukatuz. Antza denez, tropa errusiarrek airera tiro egin zuten hurbiltzen ari zen jendetza uxatzeko. Era berean, bertako hiritar batzuek errusiarrek atxilotu nahi zituzten ekintzaile ukrainarren zerrenda bat zutela esan zuten ere.[13] Ukrainako Indar Armatuen Estatu Nagusiak martxoaren 9an adierazi zuen Errusiak 400 pertsona baino gehiago atxilotu zituela Khersonen, abian ziren protesten ondorioz.[14]

Martxoaren 12an, militar errusiarrek iragarri zuten erreferendum bat antolatuko zutela, hirian, "Khersongo Herri Errepublika" sortzeko, Donetsk eta Luhanskeko errepubliken antzera. Egun berean, Khersongo Eskualde Kontseiluak legez kanpokotzat jo zuen asmo hori,[15] bai eta kontseiluburuak eskatu zuen ere kontseiluko funtzionarioei uko egiteko okupatzaileekin lankidetzan aritzeari.[16] Zelensky presidenteak Errusiaren plana gaitzetsi zuen gau hartan emandako hitzaldi batean.[17] Lyudmyla Denisova-k ere, Ukrainako Herriaren Defendatzaileak, adierazi zuen erreferendum hori legez kanpokoa izango litzatekeela, "Ukrainako legediaren arabera, lurraldeari buruzko edozein gai nazio-mailako erreferendum baten bidez bakarrik konpon daitekeelako".[18]

Martxoaren 13an, Ukrainayinska Pravda egunkari ukrainarrak jakinarazi zuen milaka pertsonak parte hartu zutela "Kherson Ukraina da" (ukraineraz: Херсон – це Україна) izeneko elkarretaratze baketsuan.[19] Kostiantyna Ryzhenko-k, bertako kazetariak, adierazi zuen manifestazioan tiroak izan zirela, eta baieztatu zuen tropa errusiarrek gutxienez haur bati tiro egin ziotela, hankan, gomazko bala batekin.[19] Osteko informazioaren arabera, soldadu errusiarrek tiro, flash-granada eta gomazko balekin sakabanatu zuten protesta, hainbat pertsona zaurituz.[20][21]

Martxoaren 22an, Ukrainako Gobernuak ohartarazi zuen Kherson "hondamendi humanitario" baten aurrean zegoela, hiria janari- eta medikuntza-hornikuntzarik gabe gelditzen ari baitez; gainera, Errusiari leporatu zion zibilak Ukrainak kontrolatutako lurraldera ebakuatzea oztopatzea.[22][23] Errusiak informazio honen kontra egin zuen, bere militarrek hiri-biztanleriari laguntza ematen saiatzen ziela esanez.[24] Bertako kazetari batek adierazi zuen antzeztutako ekitaldi bat baino ez zela, non Krimeako preso-ohiak ekartzen ziren, errusiarrei ongietorria eman eta haien laguntza onartzen zuten bertako herritar gisa jarduteko.[25] Hainbat hedabideren arabera, bizilagunek kontrol-puntu intrusiboak, bahiketak eta denden arpilaketak salatu zituzten ere.[26][27]

Ukrainar kontraerasoa

Martxoaren 16rako, Ukrainako soldaduek kontraeraso batean ziharduten, Khersonerantz hurbilduz;[28][28] hala nola, Khersongo Aireportuko aire-erasoaren bidez.[29] Martxoaren 25ean, defentsako goi funtzionario estatubatuar batek baieztatu zuen Errusiako indarrek jada ez zutela Khersongo erabateko kontrola, ukrainarrak hiria berreskuratzeko "gogor" borrokatzen ari zirelako.[30] Hala ere, Khersongo egoiliarrek "Pentagonoaren balorazioa zalantzan jarri zuten, hiriak errusiarren eskuetan jarraitzen zuela esanez".[31] CNNk jakinarazi zuen hiriko egoera ez zela aldatu, Kherson Errusiaren kontrolpean zegoela baieztatzen zuten egoiliarrak aipatuz. Egoiliar baten arabera, indar errusiarrek herrixka batzuk baino ez zituzten galdu Oblastean zehar; CNNk, berriz, aurretik jakinarazi zuen kontraeraso ukrainarra eskualdeko iparralderenean egiten ari zela.[32]

Administrazio Militar-Zibila

Khersongo AMZa eta de facto alkatea.
Vladimir Saldo
Oleksandr Kobets
Kirill Stremousov

Apirilaren hasierarako, Errusiako banderak erabiltzen eta erakusten hasi ziren Kherson oblasteko lurraldean.[33][34]

Apirilaren 18an, Igor Kastiukevitx, Errusiako politikari eta 8. Estatu-Dumako diputatua, ustez, Errusiako Gobernuak Errusiako indarren de facto alkate izendatu zuen.[35][36] Kastiukevitxek, bestalde, ukatu egin zituen informazio horiek.[37]

Apirilaren 26an, tokiko agintariek zein Errusiako estatu-hedabideek jakinarazi zuten Errusiako tropek hiri-administrazioaren egoitza hartu zutela, bai eta alkate berria izendatu zutela ere:[38] KGBko agente-ohi den Oleksandr Kobets. Era berean, eskualdeko administratzaile zibil-militar berri bat ere izendatu zuten, Khersongo alkate-ohi den Vladimir Saldo.[39] Biharamunean, Ukrainako Fiskal Nagusiak esan zuen errusiar tropek negar-gasak eta flash-granadak erabili zituztela hiriaren erdigunean, Ukrainaren aldeko protesta bat barreiatzeko.[38]

Ukrainatik aurreikusitako banaketaren adierazgarri, apirilaren 28an administrazio militar-zibil berriak iragarri zuen maiatzetik aurrera eskualdeko ordainketak errublo errusiarrean egingo zirela. Gainera, errusiera-hiztunen ustezko diskriminazioa aipatzen zuen informazioa aipatuz, Kirill Stremousov-ek, administrazioaren buruordeak, esan zuen "Kherson eskualdea berriro Ukraina Nazi batean berriro sartzea ezinezkoa zela".[40]

Apirilaren 27an, Siberiako Krasnoyarsk Kraiko Batzar Legegileak Kherson eskualdeko aleak desjabetzea onartu zuen. Okupatutako Kherson eskualdeko nekazaritza-makineria ere urruneko Errusiako lurraldeetara garraiatu zuten, Txetxenia barne.[41] Lyudmyla Denisova-k Ukrainako Parlamentuko Giza Eskubideen Komisarioak, ekintza hau "Holodomor-aren errepikapen bezala" deskribatu du; hau da, 19321933ko Ukraina Sobietarrean izandako gosetea, milioika ukrainar hil zituena.[42]

Apirilaren 29an, Saldok adierazi zuen Kherson Oblasteko hizkuntza ofizialak ukrainera eta errusiera izango zirela, bai eta Hego Osetiako Nazioarteko Likidazioen Bankuak 200 bulego irekiko zituela, laster, oblastean zehar.[43]

Maiatzaren 1ean, errubloetarako trantsizio osoa egiteko lau hilabeteko plana onartu zen. Aldi berean, Ukrainako hryvniak, errubloarekin batera, moneta ofizial izaten jarraituko zuena, lau hilabetez.[44]

Maiatzaren 7an, Errusiar Inperioko Kherson Gobernazioarearen 1803ko armarrian oinarritutako armarri berria onartu zen.[45][46][47][48]

Maiatzaren 8an, Stremousovek iragarri zuen Oblastak "2022an" errusiar pasaporteak ematen hasiko zela.[49]

Maiatzaren 9an, Erregimentu Hilezkorraren ekitaldi bat antolatu zen hirian, Garaipen Eguna ospatzeko; ekitaldian, Sobietar-garaiko garaipen banderak eta pankarta gorriak erabili ziren.[50]

Maiatzaren 11n, Kirill Stremousovek Vladimir Putin presidentearengana jotzeko prest zegoela iragarri zuen, Kherson Oblasta Errusiar Federazioan sartzeko eskaerarekin. Adierazi zuenez, ez zen "Khersongo Herri Errepublika" sortuko edo oblast-estatusari buruzko erreferendumik egingo.[51] Azken adierazpen horiei buruz, Dmitri Peskov-ek Putinen prentsa-idazkariak esan zuen estatus-aldaketa hau eskualdeko biztanleek erabaki behar zutela eta "erabaki (...) hauek erabat argia den oinarri juridikoa eduki behar dute, legezko justifikazioa eta guztiz zilegiak izan, Krimearekin gertatu zen bezala".[52]

Bestelako gertaerak

2022ko apirilaren 20an, Odesako eskualde-hedabideek jakinarazi zuten Errusiako Valeri Kulexov blogaria ukrainar partisanoek hil zutela, Khersonen.[53]

Apirilaren 23an, Ukrainako Defentsa Ministerioak Errusiaren Arma Konbinatuen 49. Armadako komando-postu batean misil-jotze bat aldarrikatu zuen Kherson inguruan, bi jeneral hil eta beste bat larri zaurituz; halere, jeneralen izenak ez ziren kaleratu.[54][55]

Biharamunean, apirilaren 24an, Ukrainako Hegoaldeko Komando Operatiboak jakinarazi zuen Ukrainako Armadak Kherson Oblastean zortzi kokagune errusiar eskuetatik askatu zituela.[56]

Apirilaren 25ean, Ihor Kolykhaievek iragarri zuen Errusiako Indarrek Khersongo Udalaren kontrola lortu zutela.[57]

Apirilaren 27an, Ukrainako Aire Indarrek Khersongo Telebista-Dorrea jo zuten, misil batekin, Errusiako telebista airetik kanpo aldi baterako utziz.[58]

Oharrak

  1. Salbazio-Batzordeko Presidentea da ere.

Erreferentziak

  1. https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3477439-invaders-plan-to-restore-russian-empire-coat-of-arms-in-kherson-region.html
  2. https://investigator.org.ua/ua/news-2/242154/
  3. https://www.bbc.com/russian/news-61407021
  4. .
  5. Schwirtz, Michael. (2022-03-02). «First Ukraine City Falls as Russia Strikes More Civilian Targets» The New York Times 0362-4331.
  6. «Russia claims it has seized Kherson as mayor agrees to conditions to keep city running | The Independent» web.archive.org 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  7. (Ingelesez) Schwirtz, Michael; Schmitt, Eric; MacFarquhar, Neil. (25 February 2022). «Russia Batters Ukraine With Artillery Strikes as West Condemns Invasion» The New York Times ISSN 0362-4331..
  8. (Errusieraz) Российские войска вышли к Херсону и восстановили подачу воды в Крым. 25 February 2022.
  9. «Kherson: Girls are asked to stay at home and not go outside. There are rape cases» Rubryka 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  10. (Ingelesez) «Ukrainian woman claims Russian troops raping women in Kherson» New York Post 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  11. (Ingelesez) «With fakes about the situation in Kherson, the enemy wants to cause panic and destabilization» Mail BD 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  12. (Ingelesez) CNN. (2022-03-05). «Kherson has no more armed resistance against Russia forces, mayor tells CNN» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  13. (Ingelesez) «War in Ukraine: Thousands march in Kherson against occupiers» BBC News 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  14. (Ingelesez) Agencies. (2022-03-09). «Shelling continues to hamper civilian flight as Kremlin decries U.S. oil sanctions» Ynetnews (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  15. (Ingelesez) Wolff, Stefan; Malyarenko, Tatyana. «Ukraine: how Putin could try to split the country into regional puppet governments» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  16. (Ingelesez) «Russia plotting sham referendum to create 'Kherson People's Republic', says Ukrainian official» inews.co.uk 2022-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  17. (Ingelesez) AP. «Zelensky: ‘They are blackmailing local leaders’» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  18. (Ingelesez) AFP. «Ukraine says Russia plotting to create a pro-Moscow ‘people’s republic’ in Kherson» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  19. (Ukraineraz) «У Херсоні тисячі людей вийшли на мітинг проти окупанта, росіяни відкрили вогонь» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  20. (Ingelesez) «Russian soldiers fire on Kherson protesters» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  21. (Ingelesez) «Ukraine says Russian forces violently disperse Kherson protest» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  22. (Ingelesez) «Ukraine says 300,000 people are running out of food in occupied Kherson» Reuters 22 March 2022.
  23. (Ingelesez) «Medicine shortages and Russian army searches: life in occupied Kherson» France 24 2022-03-31.
  24. Ukraine: UN chief calls on Russia to end 'unwinnable' war — as it happened | DW | 22.03.2022. 23 March 2022.
  25. «Kherson Diary: A first-hand account documenting three weeks of life in a Russian-occupied Ukrainian city. Posted by The Guardian» The Milwaukee Independent 23 March 2022.
  26. Peterson, Scott; Naselenko, Oleksandr. (2022-04-06). «Tear gas, arrogance, and resistance: Life in Russia-occupied Kherson» Christian Science Monitor ISSN 0882-7729..
  27. (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. Snapshot of daily life in Russia-occupied Kherson | DW | 02.04.2022. .
  28. (Ingelesez) «As it happened: Ukraine war latest: Nato to boost forces in eastern Europe as Ukraine war rages» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  29. (Ingelesez) Trofimov, Alan Cullison, Isabel Coles and Yaroslav. (2022-03-17). «Ukraine Mounts Counteroffensive to Drive Russians Back From Kyiv, Key Cities» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  30. (Ingelesez) Cooper, Helene. (2022-03-25). «Conflicting reports emerge on whether Russia is still in full control of Kherson.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  31. (Ingelesez) Troianovski, Anton; Shear, Michael D.; Levenson, Michael. (2022-03-25). «Russia Says Focus Is Shifting Away From Kyiv, Toward Eastern Ukraine» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  32. (Ingelesez) CNN. (2022-03-25). «Russian military remains in full control of city of Kherson, residents say» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  33. Bowman, Verity. (2022-04-11). «‘Intimidating’ Russian soldiers tear down Ukraine flag in occupied Kherson» The Telegraph 0307-1235.
  34. «Херсонщина: в Олешках на будівлі адміністрації окупанти вивісили російський прапор» www.radiosvoboda.org.
  35. (Ukraineraz) Окупанти призначили нового "мера" Херсона (фото). UA News 18 April 2022.
  36. (Ukraineraz) В Херсоні росіяни призначили окупаційного "голову". 18 April 2022.
  37. (Errusieraz) «Игорь Кастюкевич опроверг слухи о его назначении на должность главы Херсона» ИА REGNUM.
  38. (Ingelesez) Prentice, Alessandra; Zinets, Natalia. (2022-04-27). «Russian forces disperse pro-Ukraine rally, tighten control in occupied Kherson» Reuters.
  39. (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-04-28). «Russian-Occupied Kherson Names New Leadership Amid Pro-Ukraine Protests, Rocket Attacks» The Moscow Times.
  40. (Ingelesez) Vasilyeva, Nataliya. (2022-04-28). «Occupied Kherson will switch to Russian currency, puppet government says» The Telegraph ISSN 0307-1235..
  41. (Ingelesez) «Looting Officially: Russia intends to steal grain and other products from occupied Ukraine» news.yahoo.com.
  42. (Ingelesez) «Russia can cause famine in Ukraine and the world again» Національний музей Голодомору-геноциду.
  43. (Errusieraz) «Назначенный РФ "руководитель" Херсонской области заявил об открытии в регионе банка, который работает в "ЛДНР"» strana.news.
  44. Brian Evans. «The Kremlin orders a Russian-occupied city in Ukraine to start using rubles, state media says» Markets Insider.
  45. (Ukraineraz) «У Херсоні тисячі людей вийшли на мітинг проти окупанта, росіяни відкрили вогонь» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  46. «Херсонская область вернет герб времен Российской империи - Газета.Ru | Новости» Газета.Ru.
  47. «Invaders want to make residents of Kherson Oblast take Russian citizenship» english.nv.ua.
  48. «Герб Херсона» Heraldicum.
  49. Kherson region will start issuing Russian passports. RIA Novosti.
  50. Russians hold parades with Soviet flags in occupied Ukrainian cities. .
  51. (Errusieraz) «Оккупационные власти Херсона заявили о плане включить регион в состав России» Радио Свобода.
  52. (Ingelesez) «Ukraine's Occupied Kherson Seeks to Join Russia, Moscow-Installed Leader Says» WSJ.
  53. «Notorious pro-Russian blogger Kuleshov was killed in Kherson» Odessa Journal 21 April 2022.
  54. (Ingelesez) «Russia-Ukraine war: Zelenskiy holds press conference; two Russian generals killed near Kherson, says Ukraine – live» the Guardian 2022-04-23.
  55. «Cooler than Chornobayivka: the Armed Forces destroyed the command post of the occupiers in the Kherson region» Fakty 23 April 2022.
  56. «Ukrainian forces liberate eight settlements in southern Ukraine.» Twitter (The Kyiv Independent).
  57. Russian invaders seize building of Kherson City Council – mayor. Ukrinform.
  58. «https://ca.news.yahoo.com/live-updates-russia-cuts-gas-063722471.html?guccounter=1&guce_referrer=aHR0cHM6Ly9lbi53aWtpcGVkaWEub3JnLw&guce_referrer_sig=AQAAAEwr9UMaxhw2z57-4xz7j-Dvn6uRStd_kMEPB7ovhC8iB_rn-3tESoW9J6SDy2j1F1y4OMakjYqxl9KSUQHetF8VWYlwRszSIRj6R4nH_MXWoEtDOLQQAQDMZc081u_l5v5OFrGd4UZ23TXdInIpTXnoOLa6LVm6nur-4ckwAFEG» Yahoo! News (The Canadian Press).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.