Hegoaldeko Ukrainako erasoaldia
Hegoaldeko Ukrainako erasoaldia –Kherson erasoaldi modura ere ezaguna– Errusiako Indar Armatuen eta Ukrainako Indar Armatuen arteko erasoaldi militar bat da, 2022ko otsailaren 24an hasi zena,[23] Ukrainako 2022ko errusiar inbasioaren zati gisa, Errusiako Indar Armatuek Ukrainako muga gurutzatzean hasitakoa.[24] Ukrainako Gobernuak adierazi duenez, erasoaldiaren helburua Kieveko hiriburua inguratuko duen pintza-mugimendu bat sortzea da,[25][26] Hegoaldeko Ukrainako oblastak kontrolatuz: Kherson Oblasta, Mykolaiv Oblasta eta Zaporizhia Oblasta.[24]
Hegoaldeko Ukrainako erasoaldia | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Errusiaren aurrerapen militarraren mapa, Ukraina hegoaldean, 2024ko martxoaren 5an.
Leienda: Ukraina Okupatutako Ukraina | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – egun (2 urte eta 9 egun) | ||
Lekua | Kherson Oblasta, Mykolaiv Oblasta, Zaporizhzhia Oblasta eta Krimea | ||
Koordenatuak | 46°30′N 34°00′E | ||
Egoera | Martxan
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Kherson Oblast guztia, Dnieper ibaiaren hegoaldean, Errusiaren kontrolpean dago; hala, Berislav Raiona baino ez dago ukrainarren kontrolpean. Errusiar destakamendu bat ipar-mendebalderantz zabaltzen ari da, Hegoaldeko Bug ibaiaren ezkerreko ertzean zehar. Hala ere, Gerraren Ikerketarako Institutuaren arabera, litekeena da Ukrainako indarrek aurrerapen horiek gelditu izana, indar errusiarrek hornidura- eta moral-arazo gero eta handiagoei egin behar baitiete aurre.[27] Erasoaldi honetako beste elementu batzuk ere Ekialdeko Ukrainako erasoaldiko elementuekin batu dira Mariupol hiria elkarrekin inguratu eta bonbardatzeko.
Testuingurua
2014ko Duintasunaren Iraultzaren ondoren, Errusiak Ukrainako Krimeako penintsula bereganatu zuen.[28][29] De facto gobernatuta, tropa errusiarrek beren Krimeako Errepublika okupatu dute hurrengo zortzi urteetan zehar. Penintsula presentzia militarrak errusiarrak gora egin zuen Errusiaren eta Ukrainaren arteko 2021-2022ko krisian, 10,000 soldadu gehigarrien ekartzearen ondorioz.[30]
Erasoaldia
Hegoaldeko Kherson Oblastaren errusiar bereganatzea
Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, Ukrainan operazio militar bat iragarri eta gutxira, Errusiako Aire Armadak gurutzaldi-misil eta misil balistikoak jaurti zituen Kherson Oblasteko hainbat hiritan. Aireko laguntzarekin, Errusiako Indar Armatuek Kherson Oblasta zeharkatu zuten Krimeako eremuetatik, Errusiak 2014. urtean anexionatutakoetatik, hain zuzen ere.[31][32][33]
Errusiako Itsas-Armadak itsas-blokeoa erabili zuen Itsaso Beltzean Ukrainaren Kherson Oblast inguruan zeuden unitateei laguntza ematea mugatzeko, baita Ukraina hegoaldean merkataritza- eta merkantzien fluxua murrizteko ere.[34] Goizaldeko 3:30 aldera, ordu lokalean, Ukrainak Azov Itsasoko nabigazio komertzial guztia itxi zuen, 100 itsasontzi baino gehiago portuetan harrapatuta utziz.[35]
Arratsaldean, errusiarrak Kherson hirira iritsi ziren, ukrainarrei aurre eginez Khersongo guduan. Errusiarrak Dnieper ibaia zeharkatzen saiatu ziren Antonovskii zubitik. Errusiar Armadak hasiera batetan gurutzatzea lortu bazuen ere, Ukrainako indar mekanizatuek zubia berreskuratzea lortu zuten.[36]
Ukrainako batailoi bat zabaldu zen Henitxesk Zubia suntsitzeko, Perekop istmoaren ondoan, Krimeatik aurrera zihoazen tropa errusiarren aurrerapena geldiarazteko.[37] Vitalii Skakun-ek, zubian lehergailuak jarri zituen borroka-ingeniariak, ez zuen zubitik erretiratzeko astirik izan, eta, ondorioz, minak leherrarazi zituen, bere burua hil eta zubia suntsituz.[38][39] Skakunek Ukrainako Heroi titulua jaso zuen, hil ondoren, Volodymyr Zelensky-ren eskutik, Ukrainako Presidentea.[40]
Krimeatik aurrera zihoazen tropa errusiarrek Ipar Krimeako Kanalaren gaineko kontrola lortu zuten.[41] 2014an Errusiak Krimea anexionatu ondoren, Ukrainak kanala blokeatu zuen,[42] Krimeako edateko uraren %85 ematen duena.[43] Sergei Aksionov-ek, Krimeako Errepublikako buruak, tokiko agintariei esan zien kanala presta zezatela Dnieperreko ura jasotzeko eta Krimeako ur-hornidurari berriro ekiteko, hurrengo egunerako aurreikusita baitzegoen.[44]
Otsailaren 25eko goizean, indar errusiarrek Nova Kakhovka hiria inguratu eta harrapatu zuten.[45] Ipar Krimeako Kanala ere desblokeatu zen, Krimeari ezarritako 2014. urteko ur-blokeoa bertan behera uztea ekarri zuena, Krimeako Gerraren testuinguruan.[46][47] Borrokak Zaporizhzhia Oblastera hedatzen hasi ziren, Errusiako indarrak Kherson Oblastaren hego-ekialdetik Melitopolera aurreratzen ari ziren bitartean, gutxira, iskanbila txiki baten ostean, eroritakoa.[48][49] Geroago, indar errusiarrek Antonovskii zubia erabat berreskuratu zuten.[50] Ukrainak bideratutako kotraeraso batean, Melitopol hiriaren kontrola berreskuratu zuten.[51]
Otsailaren 26an, –Khersongo alkatea– arabera, Ukrainaren aire-eraso batek errusiarrak Khersonetik erretiratzera behartu zituen, hiria ukrainarren kontrolpean utziz.[52][53] Ukrainako indarrek, halaber, zubia berreskuratu zuten.[54]
Irina Venediktova-k, Ukrainako Fiskal Nagusiak, baieztatu zuen Errusiako indarrek kazetari bat eta anbulantzia-gidari bat hil zituztela Zelenivka herritik gertu, Kherson iparraldeko auzo batean.[55] Beste funtzionario ukrainar batek, geroago, baieztatu zuen ere Errusiako Armadaren zutabe bat garaitua izan zela Radensk eta Oleshki herrien artean, Kherson hegoaldean.[56]
Otsailaren 26ko arratsaldean, Kakhovka-ra, Dnieper ibaiaren ertzean, 12 tanke irekitzea lortu zuten, eta Mykolaiv aldera abiatu ziren.[57] Vitaly Kim-ek, Mykolaiv hiriko alkatea, esan zuenez, hiriak 5 ordu zituen prestatzeko, Errusiako indarrak ailegatu baino lehen.[58][59] Artilleria eta beste arma batzuk ere prestatu ziren, eta hiri-inguruko defentsa integrala prestatzen ari ziren ere.[60] Errusiar indarrak 13:40tan sartu ziren Prymorsk-en eta honen inguruko guneetan.[61]
Ukrainako funtzionario batek adierazi zuen Errusiako indarrek, Enerhodar hirirantz, aurrera egiten jarraitu zutela, Zaporizhia Oblasteko hego-mendebaldean kokaturiko hiria. Hiri horretan kokaturik dago ere Zaporizhiako Zentral Nuklearra. Funtzionarioek ere errusiarrak Grad misilak zabaltzen ari zirela adierazi zuten, bai eta zentralaren aurkako eraso batez ohartarazi zuten ere.[62] Zaporizhia Oblasteko Estatuko Administrazioak adierazi zuen Enerhodarren zeuden indar errusiarrak geroago itzuli zirela Bolshaya Belozerkara, hiritik 30 kilometrora dagoen herri batera.[63] Errusiako indarrek, ostean, kostaldeko hiria eguerdiko 13:40ak aldera bereganatu zuten.[16]
18:30ak aldera, tankeak Mykolaiv kanpoaldean zeuden, eta alkateak etxean geratzeko agindu zien herritarrei, leihoetatik ahalik eta urrunen.[64] Handik gutxira, tropak hirian sartu ziren, eta 10 minutu geroago borroka bat hasi zen Hegoaldeko Bugean.[65] Txosten batzuen arabera, tankeek "hiria zeharkatu zuten".[66] Hirian ere sute handiak izan ziren.[67]
Indar errusiarrak Melitopoletik Mariupolera joan ziren, non etengabeko borroka izan den. Indar hauek, ostean, Berdiansk hiria inguratu zuten.[68][69] Bertan, Berdiansken, Errusiako tropek hiri-portua eta Berdianskeko Aireportua bereganatu zituzen ere.[70][69]
Errusiar aurrerapenak iparraldeko Kherson, ekialdeko Mykolaiv eta mendebaldeko Zaporizhia Oblastetan
Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaile den Igor Konashenkov-ek adierazi zuen Henitxesk hiriak eta Khersongo Nazioarteko Aireportuak amore eman zutela Errusiako indarren aurrean, otsailaren 27ko goizean.[71][72][73] Geroago, errusiar indarrek Khersonen zati bat inguratu eta harrapatu zuten,[74][75] ukrainarrak ados zeuden informazioaren arabera.[75]
Egun hartan bertan, Errusiako indarrek Berdiansk harrapatu ahal izan zuten ere.[76][77] Hartualdian, tokiko agintariek jakinarazi zuten pertsona bat hil eta beste bat zauritu zela.[78][79] Berdiansken gutxienez zortzi gerraontzi ukrainar hartu zituzten: Gyurza-M klaseko bi artilleria-txalupa, bi Zhuk klaseko patruila-ontzi, Sorum klaseko atoiontzi bat eta sei patruila-ontzi txiki. Russia Todayk ez zuen Zhuk klaseko bigarren patruila-ontzia aipatu, ezta sei patruila-ontzi txikiak ere, baina harrapatutako ontzi horien artean Polnocny klaseko lehorreratze-ontzi bat, Ondatra klaseko lehorreratze-txalupa bat, Grisha klaseko korbeta bat, Matka klaseko misilen-aurkako txalupa bat eta Yevgenya klaseko dragamina bat zeudela adierazi zuen.[80] Geroago jakin zen sei ontzi txikienetatik bi UMS-1000 patruilako cutterrak zirela, hiru Kalkan-M ontziak zirela,[81] eta, azkenekoa, Adamant-315 laketontzi motordun bat zela.[82]
Geroago, baina oraindik otsailaren 27an, ukrainar borrokalari erromaniarren talde batek, ustez, tanke errusiar bat harrapatu zuen Kakhovka-tik gertu.[83]
Ukrainako funtzionarioek ere adierazi zuten errusiar indarrak Mykolaivtik erabat kanporatu zituztela,[84] hiriak kalte handiak jasan bazituen ere.[85][86][87] Errusiar indarrak, egunez, saiatu ziren Dniprorudne-n sartzen, baina atzera egin behar izan zuten protestatzen ari zirenei aurre egin ezinik.[88]
Errusiako Defentsa Ministerioak otsailaren 28an iragarri zuen Errusiako indarrek Berdiansk eta Enerhodar harrapatu zituztela, Zaporizhzhyako Zentral Nuklearraren inguruez gain. Hala ere, Ukrainak ukatu egin zuen zentralaren kontrola galdu izana.[89] Dmitri Orlov-ek, Enerhodarreko alkateak, ukatu egin zuen bere hiria eta aipatutako zentrala errusiarren harrapatu izana.[90] Geroago, bideo bat atera zen, non ikusten ziren bertako zibilek Enerhodarren konboi errusiar bat sartzea eragozten zutela, sarreran barrikadak eginez, eta, ondorioz, alde egin behar izan zutela.[91] Vadim Denisenko-k, Ukrainako Barne Ministroaren aholkulariak, Errusiako indarrei leporatu zien Kherson-inguruko herrixketan bildutako zibilak giza-ezkutu gisa erabiltzen saiatzea Khersonerako zubia zeharkatzeko, han misio humanitarioan zeudela sinetsarazi ondoren.[92]
Errusiar tropak Khersonetik Mykolaiv aldera joan ziren, hiriaren kanpoaldera iritsiz eta goizeko 11:00etan eraso bat eginez.[93][94]
Berdiansk-eko alkate den Oleksandr Svidlo-ren arabera, errusiar indarrek hiria utzi zuten, errusiar polizia militarraren destakamendu bat hirian utzi ondoren.[95] Errusiar indarrek Mariupolera jo zuten Ekialdeko erasoaldiarekin bat egin eta hiria inguratzeko.[96] Hala, Errusiak Krimea eta DHEa batuko lituzkeen lurbide bat eratzea lortuko zukeen.[97]
Martxoaren 1eko goizaldean, indar errusiarrak Kherson erasotzen hasi ziren mendebaldetik, Kherson Nazioarteko Aireportutik Mykolaivrantz, autobidetik. Hiria inguratzea lortu zuten, bai eta ondoko Komixani herrira iritsi ere.[98] Geroago, Errusiako indarrak Khersonen sartu ziren.[99]
Melitopolgo alkateak, Ivan Fedorov-ek, errusiar indarrek hiria okupatu zutela iragarri zuen.[2] Estatu Batuetako Defentsa Departamentuko funtzionario batek ere baieztatu zuen, halaber, errusiar indarrek hiria harrapatu zutela.[100]
Errusiako indarrek Baxtanka eta Mikolaiv hiriak ere bonbardatu zituzten. Ukrainako funtzionarioek geroago adierazi zutenez, Ukrainako indarrek, aurreko gauean, Errusiako konboi handi bat erasotu eta garaitu zuten, errusiarrak ondoko hirira, Novii Buh-ra, erretiratzera behartuz. Erasoan "dozenaka ibilgailu blindatu [errusiar]" suntsitu zituztela adierazi zuten.[101] Vitalii Kim-ek, hala ere, adierazi zuen operazioan helikoptero ukrainar bat ere suntsitu zutela errusiarrek, pilotuak bizirik atera bazen ere.[102]
Ukrainako funtzionarioek adierazi zutenez, Errusiako indarrek Enerhodar inguratu zuten, errusiar konboi bat hirira zihoalarik 14:00ak aldera.[103] Alkatearen arabera, hiriak zailtasunak zituen elikagaiak lortzeko.[103]
Martxoaren 2ko goizalderako, indar errusiarrek Khersonen parte bat bereganaturik zuten, hiriko plaza nagusia barne.[104] Gau hartan bertan, Kolikhaievek iragarri zuen hiria errenditu zela indar errusiarren alde, eta komandante errusiarrak hirian administrazio militar bat ezartzeko asmoa zuela.[105]
Indar errusiarrek Voznesensk ere bonbardatu zuten, Mykolaiv inguruko zubia erabili beharrean, Hegoaldeko Bug ibaia zeharkatzeko erabil daitekeen zubi bat duena. Ondoren, paraxutista errusiarrak hiritik gertu dagoen baso-gailur batean lehorreratu ziren, hirira ere zutabe blindatu bat hurbiltzen zen bitartean. Itsas Infanteriako 126. Brigadako indar errusiarrek, bestalde, ezin izan zuten haiekin bat egin, haraino iristen saiatzen ari zirela eraso baitzieten.[106]
Errusiar tropek, ukrainar ofizialek 400ean estimatuak, Rakove herria harrapatu zuten ere, bertako etxeak frankotiratzaile-habi bat sortzeko helburuarekin. Ondoren, base bat ezarri zuten ere herriaren sarreratik gertu zegoen gasolindegi batean, eta, bertatik, inguruan Lurralde Defentsako Indarren base bati eraso zioten. Ukrainako indarrak artilleriarekin kontraerasotzen hasi ziren gauez, errusiar basearen koordenatuak eman zizkieten bertako boluntarioen laguntzarekin.[106]
Bitartean, Anton Geraxtxenko-ren arabera, Ukrainako Barne Arazoetako Ministroaren aholkularia, Mariupolgo bonbardaketen ondorioz, lau zibil hil ziren egun hartan.[107]
Egun horretan bertan ere, Bangladeshko MVS Banglar Samriddhi izeneko ontzi bat identifikatu gabeko misil batek jo zuen arratsaldeko 17:25etan. Itsasontzia Olviako portuan zegoen porturaturik, Mykolaiv Oblastean, inbasioa hasi zenetik. Erasoak ontzia erre zuen eta ingeniari bangladeshtar bat hil zuen ere.[108][109]
Martxoaren 3ko goizaldean, Khersongo alkateak iragarri zuen hiria Errusiako indarren eskuetan erori zela,[110] Kherson iparraldean eta Mariupol hirian oraindik erresistentzia handia zegoen arren.[111] Mariupoleko agintariek, halaber, martxoaren 3an zehar ehunka zibil hil zirela adierazi zuten ere.[112][113] Bestalde, Enerhodarreko alkateak, Dmitro Orlov-ek, konboi errusiar handi bat hirian sartu zela adierazi zuen.[114]
Errusiako indarrak Zaporizhzhiako Zentral Nuklearraren kontrola bereganatzen saiatu ziren. Errusiako bonbardaketen ondorioz, eraikin administratibo bat eta zentraleko sei unitateetako bat sutan piztu ziren.[115][116] Lehen informazioen arabera, erradiazio-mailak normal mantendu ziren denbora-tarte horretan, suteak ez baitzituen funtsezko ekipoak kaltetu eta langileek kalte gehiago saihesteko neurriak hartu zituztelako.[117][118] Suhiltzaileak, halere, ezin izan ziren sutera iritsi, borroken ondorioz.[119]
Tokiko boluntarioek eta soldadu ukrainarrek Voznesenskeko tropa errusiarrei aurre egitea lortu zuten egunean zehar; hala, horietako gehienak 64 kilometro ekialderantz erretiratzera behartu zituzten, eta, beste batzuk, berriz, inguruko basoetara ihes egitera, horietako hamar geroago harrapatuak izan zirelarik. Ukrainako funtzionarioek adierazi zutenez, Errusiako indarrek 30 ibilgailu galdu zituzten batailan, baita 100 soldadu inguru ere. Hamar zibil hil ziren borroketan.[106]
Dmitro Falko-k, Mykolaiveko Udaleko idazkariak, adierazi zuen indar errusiarrek hiriaren kanpoaldeko gune batzuk harrapatu zituztela. Bitartean, Ukrainako indarrek Mykolaiveko Aireportua berreskuratu zuten.[120] Goizean, erradiazio mailan aldaketarik ez zegoela egiaztatu ondoren, tropa errusiarrek Zaporizhzhiako Zentral Nuklearra bereganatu zuten,[121][122] bai eta Errusiako militarrak Enerhodarren sartu ziren ere.[123]
Ukrainak tren-zubi bat lehertu zuen ere Transnistriako mugan, Moldaviako de iure-lurraldean zeuden 1,400 soldadu errusiarrak Ukrainara igarotzea eragozteko.[124]
Orlovek martxoaren 5ean adierazi zuenez, indar errusiarrak hiriaren perimetroaren zein zentral nuklearraren kontrola zuten, tokiko agintariek hiriaren ordena publikoaren, osasun-laguntzaren eta jarduera ekonomikoak antolatzearen kontrola zuten bitartean.[6] Indar ukrainarrek adierazi zuten indar errusiarrek Huliaipole eraso zutela gauean, bonbardaketa eta aire-erasoen bidez,[125] baina arrakastaz defendatu zutela hiria.[126]
Oleksandr Starukh-ek –Zaporizhia Oblasteko Gobernadoreak– martxoaren 7an adierazi zuen indar errusiarrek oblasteko Polohy, Vasylivka eta Tokmak hiriak bereganatu zituztela, bai eta jakinak ziren Berdiansk, Enerhodar eta Melitopol ere.[127][128] Bitartean, Vitali Kimek adierazi zuenez, Ukrainako indarrek Mykolaiveko Nazioarteko Aireportua berreskuratu zuten.[129] Ukrainako Indar Armatuek adierazi zuten ere egun hartan Vasily Bykov ontzi errusiarra hondoratu zutela, Sugeen Uharteari eraso zionetako bat, egunez, Odesa inguruan. Sare sozialetan argitaratutako bideoek gerraontziaren aurkako erasoa erakusten zuten.[130] Hala ere, martxoaren 16an, ontzia Sebastopolen sartzen ikusi zen, kalte nabarmenik gabe.[131]
Ukrainako Aire Indarrek Khersongo Aireportuko aire base militarrari eraso zion egunean zehar, eta Ukrainako funtzionarioek 30 helikoptero errusiar baino gehiago suntsitu zituztela adierazi zuten. Hala ere, satelite bidezko irudiek kopurua txikiagoa zela erakutsi zuten.[132]
Martxoaren 9an, tropa errusiarrak Skadovsk hirian sartu ziren. Bertako egoiliarren arabera, goizeko 8:45ean sartu ziren eta erdiko plazan jarri ziren, manifestariek tropak kanporatu aurretik. Ondoren, Errusiako Armadak Ukrainako Polizia Nazionalaren eraikin bat hartu zuten, udaletxearen eraikina bandalizatzeaz gain. Oleksandr Jakovlev alkateak adierazi zuenez, errusiarrek udaletxeko ordenagailuak eraman eta mitin politikorik ez egiteko agindu zuten.[133] Hurrengo egunean, Ukrainako Estatu Nagusiak jakinarazi zuen Errusiak Baltikoko Flotako Itsas Infanteriako 336. Brigadako batailoi bat zabaldu zuela Mykolaiven. Mykolaivetik ipar-mendebaldera, errusiar eta ukrainar indarrek Voznesensk-en borrokatu zuten. Gerraren Ikerketarako Institutuaren iritziz, "litekeena da indar errusiarrek zailtasunak izatea Inhul ibaitik haratago, ipar-mendebalderantz, aurrera egiteko".[134] Bonbardaketa gogor batek Mykolaiv hiria kaltetu zuen gauean, hainbat sute eraginez. Vitali Kim-ek "Guryivka-tik gertu, hiriaren iparraldean, borroka aktiboak" izan zirela jakinarazi zuen ere.[135] Zaporizhia-inguruan egindako borroketan, Serhii Kotenko koronela, Banatutako Infateria Motorizatuaren 9. Batailoiko komandantea, hil egin zen.[13]
Aurrerapenen moteltzea eta ukrainar kontraerasoak
Kimek esan zuenez, martxoaren 11n zehar indar ukrainarrek 15-20 kilometro atzera eragin zieten tropa errusiarrei, ekialderantz, bai eta errenditze bat negoziatzen ari ziren unitate batzuk ere inguratu zituztela.[136] Hurrengo egunean, Ukrainako indarrek adierazi zuten bi helikoptero errusiar suntsitu zituztela Skadovskeko Raionean, eta pilotuetako bat bizirik atera zela.[137] Sare sozialetan, suntsitutako helikopteroetako bat erakusten zuen bideo bat argitaratu zen.[138] Geroago, Jakovlevek esan zuen Skadovsk "askatu" egin zutela indar errusiarretatik, martxoaren 10ean utzi baitzuten hiria, tropa errusiarrak kanpoaldean kokaturik mantentzen ziren arren.[139]
Martxoaren 13an, Yevhen Matveyev, Dniprorudne-ko alkatea, atxilotu zuten soldadu errusiarrek. Otsailaren 27an, hiriko "ezkutu bizidunaren" protestekin bat egin zuen, Errusiaren okupazioaren aurka. Errusiar indarrak ere beren autoritatea Khersongo Oblastean ezartzen hasi ziren, Nova Kakhovka, Kakhovka eta Tavriisk-en mugak ezarriz.[140] Era berean, errusiar indarren talde bat Skadovskera sartu zen, berriro, arratsaldean, alkatearen arabera, eta hiriaren kanpoaldeko haur-kanpamendu batean kokatu zen.[141]
Mykolaiv Oblasteko Gobernadore den Vitali Kimek geroago baieztatu zuen errusiar indarren 200 ibilgailu suntsitu eta inguratu zituztela Melitopolen.[142] Anton Herastxenko-k geroago zehaztu zuen hau Vasylivka-tik gertu gertatu zela eta Ukrainako indarrek Melitopoletik gertu zeuden errusiar indarren 200 ibilgailuak suntsitu zituztela artilleria erabiliz. Errusiarren bertako kuartel nagusia ere suntsitua izan zela gaineratu zuen.[143]
Martxoaren 14an, goizeko 06:00etan, Errusiak Snihurivka hiriaren aurka egindako aire-eraso batek zibil bat hil eta bost eraikin kaltetu zituen, Estatuko Larrialdi Zerbitzuaren arabera.[144] Mariupolen aurkako beste eraso baten ondoren, Gobernuak kalkulatu zuen Ukrainako biktimak, Mariupolen, 2,500 inguru zirela, erasoaren ostean.[145] Hurrengo egunean, Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi zuen Errusiako indarrek Kherson Oblasteko lurralde osoa hartu zutela.[146] Geroago, Ukrainako Aire Indarrek Khersongo Nazioarteko Aireportuko aire-base militarrari eraso zioten berriro, eta hainbat helikoptero errusiar suntsitu zituzten.[132]
Gennady Korban-ek, Dnipro Oblasteko Lurralde Defentsako Indarren Estatu Nagusiko buruak, eskualdea errusiarren erasoaldi baterako prest zegoela adierazi zuen, Kherson eta Zaporizhia Oblastetan gertatu ez bezala. Gaineratu zuen, halaber, indar errusiarrak Velyka Oleksandrivka, Novovorontsovka eta Arkhanhelskeko hirietara ailegatu zirela.[147]
Bien bitartean, Errusiako Itsas Armadako lehorreratze-ontziak Odesako kostaldera hurbiltzen ari ziren hiru taldetan, horien artean Pyotr Morgunov Ivan Gren klaseko lehorreratze-ontzia.[148] Errusiako gudu-hegazkinek eta gerraontziek Odesa Oblasteko gune ezberdinei eraso zieten ere, egunez, Ukrainako funtzionarioen arabera; hala, besteak beste, goizeko erasoetako batek bi pertsona zauritu zituzten.[149]
Ukrainaren kontraerasoaldia
Martxoaren 16an, Starukhek adierazi zuenez, Errusiako indarrek Zaporizhia hiriko gune zibilak eraso zituzten lehen aldiz; hala nola, Zaporozhye-2 tren-geltokia. Hiria –baino, bereziki, tren-geltokia–, Mariupoletik ihesi doazen errefuxiatuentzako lehen portu segurua izan da.[150]
Oleksandr Jakovlev, Skadovskeko alkatea, soldadu errusiarrek atxilotu zuten egunean zehar. Ordu batzuk geroago, ordea, askatu egin zutela adierazi zuen.[151] Bien bitartean, Ivan Fedorov –Melitopolgo alkatea– ere askatu zuten. Ukrainako funtzionario batzuek adierazi zutenez, alkatea "operazio berezi" batean askatu zuten.[152][153][154] Hala ere, Volodymyr Zelensky Ukrainako Presidentearen prentsa-laguntzaileak, Darya Zarivnaya-k, geroago esan zuen Ukrainako indarrek harrapatutako bederatzi errekruta errusiarrek trukatu zutela alkatea askatzearen trukean.[155]
Ukrainako Gobernuak egun bertan esan zuen ere bere indarrak kontraeraso bat hasi zutela, Mykolaiv inguruan, Khersonrantz, eta Posad-Pokrovske herria indar errusiarretatik askatua izan zela baieztatu zuen ere.[156] Herri honen kontrol ukrainarra independenteki egiaztatu zen bertatik bost egunetara.[157]
Martxoaren 20an, Errusiak, itxuraz, bake-elkarrizketetatik alde egin eta Mariupol infanteriaz erabat inguratu zuen, hiriaren erabateko errendizioa eskatzen zuen bitartean. Zelensky zein hiriko alkateak errendizio-eskakizunari zuzenean kontra egin zion, hari uko eginez.[158] Martxoaren 24an, indar errusiarrak Mariupol hiriaren erdigunean sartu ziren inbasioaren bigarren fasearen zati gisa, hiriko Jainkoaren Amaren Atsedenaldiaren Eliza hartuz.[159] Hiri-administrazioak argudiatu zuenez, errusiarrak egoiliarrak desmoralizatzen saiatzen ari ziren, errusiarren garaipenen baieztapenak publikoki oihukatuz; hala nola, Odesa harrapatu zutela esanez.[160] Martxoaren 27an, indar errusiarrak Ukrainako inbasioaren bigarren fasean sartu zirenean, Olha Stefanixyna, Ukrainako lehen ministrordeak, adierazi zuen Mariupol "jada ez zela existitzen" eta Errusiaren helburuek "ez zutela gizateriarekin zerikusirik". Stefanixynak honela laburbildu zuen Mariupolgo setioa: "[Mariupolgo biztanleek] ez dute ez urik, ez elikagai-hornidurarik, ez ezer (...). Hiri osoaren %85a suntsiturik dago".[161]
Apirilaren 10erako, indar ukrainarrek aurrerapen handiak egin zituzten eta, ondorioz, errusiar armada Kherson-inguruan atzerarazi zuten, Osokorkivkan eta Oleksandrivka herriak hartuz. Errusiarren kontraerasoek ez zuten galdutako lurraldea berreskuratzea lortu, eta, gainera, Ukrainak bertako aerodromo errusiarrak erasotzen jarraitu zuen.[162] Momentu horretan, Ukrainako kontraerasoak Errusiaren defentsa-lerroak arazo larrietan jarriak zituen Ukraina hegoaldean, errusiarrak Kherson hiria gotortzera eta beren aire-defentsak hobetzera behartuz.[163] Ukrainarren gerrillak ere errusiar kontrolpeko kokaguneak erasotzen hasi ziren hegoaldean; dirudienez, Melitopolen lan egiten zuen talde baten burupean.[22] Apirilaren 18rako, borrokek aurrera jarraitzen zuten, eta Ukrainak baieztatu zuen bere Aire Erasoko 80. Brigadak Mykolaiv-inguruko herri batzuk berreskuratu zituela.[21] Bi egun geroago, Errusiak kontraerasoa jo zuen eta aurrerapen txikiak lortu zituen Oleksandrivkan.[164]
Ekainaren 1ean, Vitalii Kim-en arabera, Ukrainako eskualde-gobernadoreetako bat, indar errusiarrak zubiak lehertzen hasiak ziren Khersonetik gertu, "Ukrainako Armadaren kontraeraso baten beldur".[165]
Oharrak
- Luhanskeko Herri Errepublika 2014ko maiatzean independentzia aldarrikatu zuen estatu bat da, Errusia (2022tik aurrera) eta Hego Osetia onartu gabeko ia-estatuaren onarpena jasoz.[8][9]
- Donetskeko Herri Errepublika 2014ko maiatzean independentzia aldarrikatu zuen estatu bat da, Errusia (2022tik aurrera) eta Hego Osetia onartu gabeko ia-estatuaren onarpena jasoz.[10]
- Ukrainaren arabera.
Erreferentziak
- https://www.reuters.com/world/europe/russia-says-it-captures-ukrainian-city-kherson-ria-2022-03-02/
- https://www.marca.com/en/lifestyle/world-news/2022/02/24/6216fca2ca4741a0458b4599.html
- https://www.tbsnews.net/world/nova-kakhovka-has-fallen-russia-ukraine-media-377014
- https://en.interfax.com.ua/news/general/801461.html
- https://edition.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-news-02-27-22/index.html
- https://m.gazeta.ua/ru/articles/regions/_rossijskie-vojska-pokinuli-energodar-posledstviya-obstrelov-utochneno/1074035
- https://www.understandingwar.org/backgrounder/russian-offensive-campaign-assessment-february-28-2022
- (Ingelesez) «Ukraine’s rebel ‘people’s republics’ begin work of building new states» the Guardian 2014-11-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- «Общая информация | Официальный сайт Главы Луганской Народной Республики» web.archive.org 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- https://tass.com/world/738110
- https://theins.ru/news/249409
- https://www.verkkouutiset.fi/a/sodan-nopeaa-paatosta-luvanneen-kenraalin-sanotaan-kuolleen/#908bce34
- (Ukraineraz) «Щоб боротися з рашистами, командир «дев’ятки» полковник Сергій Котенко залишив крісло голови райдержадміністрації…» armyinform.com.ua (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- https://www.nytimes.com/2022/04/22/world/europe/ukraine-front-line-zaporizhzhya.html
- https://www.reuters.com/news/picture/ukraine-buries-its-war-dead-idINRTS76SE9
- https://www.criticalthreats.org/analysis/russian-offensive-campaign-assessment-february-25-2022
- https://www.criticalthreats.org/analysis/russia-ukraine-warning-update-russian-offensive-campaign-assessment-february-27-2022
- https://www.faz.net/aktuell/politik/ausland/russische-armee-kommt-kaum-voran-logistik-probleme-in-der-ukraine-17876675.html
- https://www.nytimes.com/2022/03/06/world/europe/ukraine-beats-russia-mykolaiv.html
- https://web.archive.org/web/20220318091625/https://militaryland.net/ukraine/invasion-day-22-summary/
- (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 18» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Ingelesez) «Melitopol: guerrillas operating at night killed 70 Russian occupiers within 3 weeks - Ukrainian Chief Intelligence Directorate» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Ingelesez) CNN. (2022-02-23). «Ukraine says it was attacked through Russian, Belarus and Crimea borders» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
- (Ingelesez) Agencies. (2022-02-24). «Russian forces seize Chernobyl, parts of Kherson region» Daily Sabah (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Battles flare across Ukraine after Putin declares war» POLITICO 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ingelesez) «'Pincer move to cut off Ukraine army': Russia's war plan, as laid out by top US official» The Week (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 11» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ingelesez) Myers, Steven Lee; Barry, Ellen. (2014-03-18). «Putin Reclaims Crimea for Russia and Bitterly Denounces the West» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Ukraine crisis: Putin signs Russia-Crimea treaty» BBC News 2014-03-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) Schwirtz, Michael. (2022-02-04). «Russian Troops in Final Stages of Readiness Add to Worries for Ukraine» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- «Ukraine conflict: What we know about the invasion - BBC News» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- «Russia-Ukraine Crisis: Invasion Map, Airstrike Location and Military Movement» web.archive.org 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Watch | Russian vehicles enter Ukraine via Crimea» The Hindu 2022-02-24 ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Black Sea blockade: Ukraine accuses Russia of major maritime escalation» Atlantic Council 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Ukraine Closes Sea of Azov Amid Military Action by Russia» WSJ (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ukraineraz) «Імовірність прориву на Миколаїв знизилася: військові відстояли Антонівський міст» www.ukrinform.ua (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Ukrainian serviceman Skakun blows up Henichesk bridge to stop advance of tank column» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- (Ingelesez) «Ukrainian soldier blew himself up on bridge to block advancement of Russian tanks» www.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- «Ukrainian soldier blew himself up on bridge to block advancement of Russian tanks | The Independent» web.archive.org 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- «Vitalii Skakun, who blew up the bridge in Henichesk at the cost of his own life, is a graduate of Lviv Polytechnic | Lviv Polytechnic National University» lpnu.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- (Ingelesez) Reuters. (2022-02-24). «Russian forces unblock water flow for canal to annexed Crimea, Moscow says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- (Ingelesez) AFP. (2022-02-25). «Russia Says Captured Key Water Supply Route to Crimea» The Moscow Times (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- (Ingelesez) Mirovalev, Mansur. «Dam leaves Crimea population in chronic water shortage» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- (Ingelesez) «Canal in annexed Crimea to be readied for water from Ukraine's Dnieper, official says» National Post 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- (Ingelesez) desk, The Kyiv Independent news. (2022-02-24). «Russian troops moving towards town of Nova Kakhovka in Kherson Oblast.» The Kyiv Independent (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) Schwirtz, Michael; Schmitt, Eric; MacFarquhar, Neil. (2022-02-25). «Russia Batters Ukraine With Artillery Strikes as West Condemns Invasion» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Errusieraz) Новости, Р. И. А.. (20220224T2015). «Российские войска вышли к Херсону и восстановили подачу воды в Крым» РИА Новости (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Ukraine’s Zelenskyy says he is Russia’s ‘number one target’» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Russia Ukraine news: Melitopol city is taken by the Russian army» MARCA 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Ingelesez) «Ukraine loses control over crossing to Kherson» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
- (Errusieraz) «В Мелитополе опять идут бои - взрывы и стрельба в разных районах города» Актуальные новости Мелитополя и региона - Местные вести (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- «https://twitter.com/kyivindependent/status/1497483346640703489» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- «Херсон наш: на линии вышли троллейбусы, водоснабжение в обычном режиме, в бомбоубежищах родились двое малышей | Новости Одессы» dumskaya.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- CNN, Nick Paton Walsh. «Battle rages for strategic bridge in southern Ukraine after days of fighting» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ingelesez) «Journalist shot dead by Russian occupiers in Kherson Region» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ingelesez) «Column of Russian occupiers defeated in Kherson region – Interior Ministry» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ukraineraz) «Миколаїв готується до кругової оборони: до міста прориваються 12 танків» 24 Канал (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ukraineraz) «Миколаїв готується до кругової оборони: пруть ворожі танки» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ingelesez) «Russian invasion update: Mykolaiv preparing for all-round defense, tanks break through from Kakhovka» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ukraineraz) «Миколаїв готується до кругової оборони» Телеграф 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ukraineraz) Суспільне. (2022-03-04). «Ситуація на Запорізькій АЕС. Що відомо. Текстовий онлайн» Суспільне | Новини (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «Wojna Rosja-Ukraina. Syreny alarmowe przerwały relację reportera Polsat News Andrzeja Wyrwińskiego - Polsat News | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «В каком состоянии дороги в Днепропетровской области 26 февраля | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ukraineraz) «Миколаїв готується до оборони: розвели міст через річку, а людей просять не виходити» ТСН.ua 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Errusieraz) «Бои за Николаев: в городе слышны выстрелы, объявлен сбор медиков» 24 Канал (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ukraineraz) «Танки пройшли через Миколаїв зі стріляниною - ОДА» www.unian.ua (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Errusieraz) «В Николаеве русские танки прошли через город с боем, - губернатор Ким | Inshe.tv» inshe.tv (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- «https://twitter.com/nexta_tv/status/1497605510887100420» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ingelesez) «Military vehicles of Russian Federation occupy territory of former Berdiansk airport» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- «Власти Бердянска заявляют о том, что вражеская техника заняла территорию бывшего аэропорта | Новини» web.archive.org 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- «В Минобороны сообщили об уничтожении 975 военных объектов Украины - Парламентская газета | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Ingelesez) «Russia says it "blocks" Ukraine's Kherson, Berdyansk - RIA» Reuters 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ingelesez) CNN. (2022-02-27). «Russia claims two southern cities "completely blocked" by Russian troops» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- (Ingelesez) Admin. (2022-02-27). «War in Ukraine: Russian army makes a "breakthrough" in the country's second city, the battle for Kiev continues» Blaze Trends (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) «Russian forces advance on Kyiv: fighting on fourth day of invasion» the Guardian 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Ingelesez) «Ukraine crisis: Russian forces enter Sea of Azov port Berdiansk - report» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- «Бердянськ захопили бойовики, у Харкові та Сумах – тиша: Арестович про ситуацію в Україні | Факти ICTV» web.archive.org 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) «Russian troops take control of Berdiansk district - regional administration» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) «Berdiansk temporarily occupied by Russian invaders – Zaporizhia Oblast Administration» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) «List of Ukrainian Navy ships would have been destroyed or captured by Russian armed forces» Navy Recognition (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Nederlanderaz) «Oorlog in Europa. Deel 61» DefensieFotografie 2022-03-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) «Captured Ukrainian ships and boats in Berdyansk» ВПК.name (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- «Roma from Kherson oblast in Ukraine capture tank from Russian occupiers» romea.cz (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Ukraineraz) «Миколаїв залишається під контролем України» ТСН.ua 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «Mykolaiv's center after the night battle. Welcome to hell. #RussiaInvadedUkraine #UkraineUnderAttac #WARINUKRAINE #StopPutin #StopRussia» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «Инсайдер Украина Новости Война» Telegram (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «After fierce fighting, Ukrainian troops repulses the enemy attack on #Mykolaiv #Ukraine #UkraineInvasion» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Alemanez) «Im Video: Unbewaffnete Ukrainer stellen sich Russen-Panzern entgegen» MOPO 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- (Ingelesez) Reuters. (2022-02-28). «Ukraine ceasefire talks begin» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Ukraineraz) «Енергодар і Запорізька АЕС під контролем ЗСУ: мер міста просить не вірити фейкам» ФАКТИ ICTV 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- «Жители Энергодара без оружия остановили колонну российских оккупантов, – ВИДЕО | Первый запорожский» web.archive.org 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Denysenko: Column of Russian military equipment near Makariv, Kyiv region destroyed» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- (Ingelesez) «Several killed as Russian rockets pound Ukraine’s Kharkiv» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, FEBRUARY 28, 2022» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Errusieraz) «В оккупированном Бердянске горожане прогнали технику РФ и оставили украинские флаги» Украинская правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «RUSSIA-UKRAINE WARNING UPDATE: RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, FEBRUARY 27» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) Trevithick, Joseph. «Strategic Ukrainian Port Of Mariupol Now Surrounded By Russian Forces» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ukraineraz) Білоус, Світлана. (2022-03-01). «"Перший день весни. Херсон, як і раніше Україна" - Херсонський міський голова» Суспільне | Новини (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Ingelesez) Reuters. (2022-03-01). «Russian forces have entered Kherson, says Ukrainian official» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Ingelesez) «As it happened: Ukraine live updates: Deadly blast at Kyiv TV tower after Russia warns capital» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Errusieraz) «Окупанти обстріляли Градами місто під Миколаєвом» ua.korrespondent.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- (Ingelesez) «Enemy column destroyed in Mykolaiv Region consisted of 800 vehicles» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- The Energodar Defense Council has switched to round-the-clock operation, the city is surrounded
- (Ingelesez) CNN. (2022-03-01). «Russian military vehicles seen across Kherson after heavy shelling» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- (Ingelesez) Schwirtz, Michael; Pérez-Peña, Richard. (2022-03-02). «First Ukraine City Falls as Russia Strikes More Civilian Targets» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- (Ingelesez) Journal, Yaroslav Trofimov / Photographs by Manu Brabo for The Wall Street. (2022-03-16). «A Ukrainian Town Deals Russia One of the War’s Most Decisive Routs» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) «Civilians killed in cruise missile strike as Russia steps up bombardment of Ukrainian cities» ABC News 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- «Missile Sets Bangladeshi Vessel Ablaze in Ukraine Port, One Dead» www.bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- (Ingelesez) «Ukraine conflict: Bangladeshi killed in rocket attack on ship» unb.com.bd (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- (Ingelesez) Schwirtz, Michael; Pérez-Peña, Richard. (2022-03-02). «First Ukraine City Falls as Russia Strikes More Civilian Targets» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- (Ingelesez) «Russian forces lay siege to Ukrainian port city of Mariupol» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- (Ingelesez) «Russian forces strike, seize a nuclear plant as they pound southern Ukraine» Los Angeles Times 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- «Russian, Ukrainian Officials Meet for Peace Talks as War Rages | World Report | US News» web.archive.org 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
- (Ingelesez) «Russians advance towards Ukraine’s largest nuclear power plant» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Russian forces strike Ukraine from multiple fronts, nuclear reactor building damaged but plant still operating» ABC News 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Ukraine says Russia seized its largest nuclear power plant but radiation levels are stable» Business Insider Australia 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Live updates: Johnson to seek UN Security Council meeting» AP NEWS 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Fire breaks out at Ukraine's Zaporizhzhia nuclear power plant amid shelling» MSN (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Fire extinguished at Ukraine nuclear plant after Russian attack» NBC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «In a surrounded Ukrainian city, residents vow to fight to the end» The Seattle Times 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Russia’s capture of Europe’s largest nuclear plant in Ukraine raises global alarm - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «Russia Seizes Ukraine Nuclear Plant Hours After Attack: 10 Points» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «Енергодар: окупанти знову зайшли в місто (фото)» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Ukraine blows up bridge to Transnistria after Tiraspol reasserts its independence» www.intellinews.com 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- «У Запорізькій області тривають бої: окупанти бомблять Гуляйполе та його околиці | Перший Запорiзький» web.archive.org 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ingelesez) Gibbons-Neff, Thomas; Yermak, Natalia; Hicks, Tyler. (2022-03-30). «‘Like Living in a Horror Movie’: A Ukraine Town Dying a Slow Death» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ukraineraz) Цензор.НЕТ. «Біля Гуляйполя та Оріхова на Запоріжжі триває оборонна операція, - голова ОВА Старух» Цензор.НЕТ (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) «Ukraine after 11th night of war: Mayor killed, towns taken, Moscow promises civilian corridors to Russia» Baltic News Network - News from Latvia, Lithuania, Estonia 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- (Ingelesez) Reuters. (2022-03-07). «Ukrainian forces have retaken Mykolayiv regional airport, says governor» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- (Ingelesez) staff, T. O. I.. «Ukrainians sink Russian warship that attacked Snake Island – report» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- (Ingelesez) Trevithick, Joseph. «The Curious Case Of Russia's 'Back From The Dead' Warship That Ukraine Supposedly Struck» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) Rogoway, Joseph Trevithick and Tyler. «Ukraine Strikes Back: Barrage Leaves Russian-Occupied Kherson Airbase In Flames (Updated)» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ukraineraz) «У Скадовськ зайшли військові РФ, із міськради винесли комп’ютери» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- (Ingelesez) «Russia Offensive Campaign Assessment - March 10» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ingelesez) CNN. (2022-03-11). «Heavy Russian shelling has erupted in the southern city of Mykolaiv» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ingelesez) «Battle for Mykolaiv: 'We are winning this fight, but not this war'» BBC News 2022-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ukraineraz) «Два російські вертольоти збиті у Скадовському районі на Херсонщині – Сухопутні війська ЗСУ» Інтерфакс-Україна (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ukraineraz) «Українські військові збили два вертольоти окупантів над Скадовським районом (відео)» ТСН.ua 2022-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- «Війна з Росією: Скадовськ повністю звільнили від окупантів | Новини на Gazeta.ua» web.archive.org 2022-03-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ukraineraz) «Окупанти викрали мера міста Дніпрорудного» ukrainenews.fakty.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Errusieraz) Цензор.НЕТ. «Колонна российских оккупантов заехала в Скадовск и разместилась в одном из детских лагерей, - мэр Яковлев» Цензор.НЕТ (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Errusieraz) «Под Мелитополем разбили стоянку из 200 единиц техники оккупантов — Геращенко» nv.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Errusieraz) «Под Мелитополем ВСУ уничтожили около 200 единиц техники оккупантов» www.unian.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ukraineraz) Ворошилова, Ольга. (2022-03-14). «Внаслідок авіаційного обстрілу на Миколаївщині загинула одна людина» Суспільне | Новини (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ingelesez) CNN. (2022-03-14). «Ukraine puts death toll in Mariupol bombardment at more than 2,500» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- (Ingelesez) «Russian forces take control of Ukraine’s Kherson region: Agencies» Al Arabiya English 2022-03-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- «Дніпропетровська область готова до опору - Корбан - Korrespondent.net» web.archive.org 2022-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) Sutton, H. I.. (2022-03-15). «Russian Navy Landing Ships Seen Approaching Ukrainian Coast Near Odessa» Naval News (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- «Російські кораблі стріляли по населених пунктах Одещини, 2 поранених | Українська правда» web.archive.org 2022-03-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) «Train station targeted in Ukraine refugee hub near Mariupol» Times of Malta (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) «Mayor of Skadovsk says occupiers talked to him and released him» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) «Melitopol mayor freed after kidnapping by Russian forces» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) «Captured Melitopol Mayor Ivan Fedorov rescued by Ukrainian forces: Report» Washington Examiner 2022-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Errusieraz) «Мэра Мелитополя освободили из плена русских» Украинская правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) Reuters. (2022-03-16). «Ukraine swapped nine Russian soldiers to free detained mayor -Interfax» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) Trofimov, Alan Cullison, Isabel Coles and Yaroslav. (2022-03-16). «Ukraine Mounts Counteroffensive to Drive Russians Back From Kyiv, Key Cities» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- Inside Ukraine's fight to take back Russia-controlled Kherson - CNN Video. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) Ukraine refuses to surrender Mariupol. (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) «Ukraine war in maps: Tracking the Russian invasion» BBC News 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 24» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) Scully, Rachel. (2022-03-27). «Ukrainian official: Mariupol ‘simply does not exist anymore’» The Hill (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 10» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 12» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 20» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Ingelesez) Nanu, Maighna; Parekh, Marcus; Zagon, Chanel; Murphy, Michael. (2022-06-01). «Russian troops retreating in Kherson blow up bridges to prevent counterattack» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
Kanpo estekak