Khalid Saudi Arabiakoa

Khalid bin Abdulaziz Al Saud (arabieraz: خالد بن عبد العزيز آل سعود Khālid ibn ‘Abd al ‘Azīz Āl Su‘ūd; Riad, 1913ko otsailaren 13a - Ta'if, 1982ko ekainaren 13a) Saudi Arabiako erregea izan zen.

Khalid Saudi Arabiakoa

Saudi Arabiako errege

1975eko martxoaren 25a - 1982ko ekainaren 13a
Faisal Saudi Arabiakoa - Fahd Saudi Arabiakoa
Prime Minister of Saudi Arabia (en) Itzuli

1975eko martxoaren 25a - 1982ko ekainaren 13a
Bizitza
JaiotzaRiad, 1911ko otsailaren 13a
Herrialdea Saudi Arabia
HeriotzaRiad, 1982ko ekainaren 13a (71 urte)
Hobiratze lekuaAl Oud cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaAbd al-Aziz ibn Saud
AmaAl Jawhara bint Musaed Al Jiluwi, Tarfah bint Abdullah Al Sheikh
Ezkontidea(k)Sita bint Fahd Al Damir (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSaudiak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, monarka, estatu-politikaria eta militarra
Jasotako sariak
GraduaSupreme Commander of all military forces (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 14818059 Edit the value on Wikidata

Biografia

Erresumaren sortzaile Abdulaziz ibn Sauden semeetako bat izan zen. 1932an Hejazeko erregeorde izendatu zuten eta 1934an Yemenen aurkako gerran parte hartu zuen. Urte berean Barne ministro izendatu zuten. Ondoren, Saudi Arabia ordezkatu zuen Nazio Batuetan. 1965eko martxoaren 25ean, Faisal erregearen printze oinordeko izendatu zuten.

1975eko martxoaren 25ean tronura igo zen bere anaia Faisal hil ondoren. Bere erregealdian herrialdeak garapen ekonomiko handia izan zuen 1973ko petrolioaren krisiaren ondoren.

1979ko azaroaren 20an, oposiziogile armatuek Mekako meskita handia hartu zuten. Erasotzaileen helburua jatorrizko islamera itzultzea zen. Abenduan meskita berreskuratu eta errepresioa jasan arren, kontserbadurismo erlijiosoa nagusitu zen Saudi Arabiako gobernuan. 1979an ekialdeko xiitak ere matxinatu ziren, eta horrek haienganako politika aldaketa positiboa eragin zuen.

Bere erregealdian Irango Iraultza islamiarra, Anuar as Sadat Egiptoko presidentearen hilketa eta Afganistango Sobietar Inbasioa gertatu ziren. Hiru gertakariek eragina izan zuten herrialdeko politikan. Khalid 1982ko ekainaren 13an hil zen eta bere erdi-anaia Fahd bihurtu zen errege berria.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.