Kevin De Bruyne
Kevin De Bruyne (1991ko ekainaren 28a) futbolista belgiarra da. Erdilari moduan jokatzen du Manchester City talde ingelesean eta Belgikako selekzioan. Jokatzeko estilo berezia du, eta hedabideek, entrenatzaileek nahiz jokalariek “futbolista konpleto”tzat jotzen dute. 2017an The Guardian egunkariak munduko 4. jokalaririk onena izendatu zuen. [1]
Kevin De Bruyne | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Drongen (en) , 1991ko ekainaren 28a (32 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Belgika | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | nederlandera ingelesa alemana frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 17 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 76 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 181 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
De Bruyne hasi zen jokatzen Genk taldean, non sarri jokatzen baitzuen, 2010-2011 denboraldian Belgikako Liga Profesionala irabazi zutenean. 2012an Chelsea taldeak fitxatu zuen, baina han apenas jokatu zuen; horregatik, taldeak Werder Bremen talde alamanari utzi zion. 2014an Wolfsburg taldeak fitxatu zuen, 21 milioi euro ordainduta. 2015ean izendatu zuten Alemaniako Jokalaririk Onena. [2] Urte hartan Manchester City taldeak fitxatu zuen, 74 milioi euroren truke. Hiru denboralditan, De Bruynek jokatu zituen 140 partida, eta irabazi zituen Premier Liga eta bi Liga Kopa. Haren ekarpena ezinbestekoa izan zen City-ren helburua betetze aldera, alegia, denboraldi bakarrean 100 puntu lortzea. Gainera, birritan izendatu dute Manchester City-ko Urteko Jolakaria, 2016an eta 2018an.
De Bruynek 2010ean debutatu zuen Belgikako selekzioan. Harrezkero, 65 aldiz jokatu du, 15 gol sartuta. Belgikarekin jokatu zuen bere selekzioa iritsi zenean final laurdenetara, bai 2014ko FIFA Munduko Kopan eta baita 2016ko UEFA Eurokopan. 2018an Belgikarekin jokatu zuen Munduko Futbol Txapelketan, eta bertan hirugarren izan zen, Ingalaterrari irabazita.
Kirol ibilbidea
Genk
2003an debutatu zuen KVV Drongen futbol taldean, Gante hirikoa. Bi urte geroago Genk taldera pasatu zen, eta bertan jokatu zuen gaztetxoen mailetan, harik eta 2009ko maiatzaren 9an debutatu zuen Charleroi taldearen kontra, 3-0 galduta. Hurrengo denboraldian finkatu egin zen taldean, eta 2010eko otsailaren 7an bere lehen gola sartu zuen klubean, Standard Liège taldearen kontra. 2010-2011 denboraldian bost gol sartu eta 16 asistentzia egin zituen 32 partidatan, Genk taldeak Belgikako txapelketa hirugarrenez irabazi zuenean. 2012ko otsailaren 18an, De Bruynek bere lehen hat-tricka egin zuen, partida berean hiru gol sartuta, Brujas taldearen aurka, 5-4 irabazita.
Chelsea
2012ko urtarrilaren 31n, Chelsea eta Genk futbol taldeek iragarri zuten talde ingelesak De Bruyne fitxatu zuela neguko merkatuan, 7 milioi libra esterlinaren truke. Bost urte eta erdiko kontratua zen, baina jokalariak Genk taldean segituko zuen, 2011-2012 denboraldia amaitu arte. De Bruynek horrela idatzi zuen klubaren webgunean: “Chelsea bezalako talde batera etortzea amets bat da, baina orain gogor egin behar dut lan, behar den maila lortzeko”. 2012ko uztailaren 18an egin zuen debuta De Bruynek Chelsean, lagun arteko partida batean Seattle Sounders taldearen kontra, 4-2 irabazita. Halaber, lehen zatia jokatu zuen Paris Saint-Germain taldearen kontra, Yankee estadioan, New Yorken.
Werder Bremen (utzita)
2012ko abuztuan Chelseak iragarri zuen tratua egin zuela Werder Bremen Bundesligako taldearekin, De Bruynek bertan joka zezan, utzita, denboraldi batez.
Berriz Chelseara
De Bruynek ondo jokatu zuen Werder Bremen taldean, eta zenbait talderen arreta erakarri zuen. Horrela, Borussia Dortmund eta Bayer Leverkusen saiatu ziren belgiarra fitxatzen, baina Chelseako entrenatzaile berriak, José Mourinhok esan zuen De Bruyne Chelseako jokalaria zela, eta harekin kontatzen zuela etorkizunerako. 2013ko uztailaren 1ean Chelseara itzuli zen.
De Bruynek min hartu zuen belaun batean, justu lehen gola sartu zuenean Chelsearen alde, denboraldi aurrean. Hala ere, jokatu egin zuen Premier Ligako lehen partida, Hull City-ren aurka, eta lehen golerako asistentzia eman zuen, 2-0 irabazita.
Wolfsburgo
2014ko denboraldian VfL Wolfsburgo taldeak fitxatu zuen, 22 milioi euro ordainduta. Wolfsburgon izugarri nabarmendu zen De Bruyne, Bundesliga, Europa Liga eta UEFA Champions Liga jokatzeko sailkatuta. 2015ean izendatu zuten Bundesligako jokalaririk onena.
Bat-batean, talde asko saiatu ziren De Bruyne fitxatzen. Azkenean, 2015eko, abuztuaren 27an, Manchester Cityk fitxatu zuen, 74 milioi euro ordainduta.
Manchester City
2015eko abuztuaren 12an debutatu zuen Manchester Cityn, Crystal Palace taldearen kontra. Harrezkero, eta batez ere Pep Guardiola iritsi zenetik Cityra, Kevin De Bruyne bihurtu da ezinbesteko jolakaria, erakutsi baitu denetik egin dezakeela zelaian, ezkerretik, eskuinetik, erasoko erdilari moduan, edo kontentzioko jokoa egiten.
Hiru denboralditan, De Bruynek jokatu ditu 140 partida, eta irabazi ditu Premier Liga eta bi Liga Kopa. Haren ekarpena ezinbestekoa izan zen City-ren helburua betetze aldera, alegia, denboraldi bakarrean 100 puntu lortzea. Gainera, birritan izendatu dute Manchester City-ko Urteko Jolakaria, 2016an eta 2018an.
2018ko abuztuaren 15ean, min hartu zuen belaun batean, entrenatu bitartean. Klubak baieztatu zuenez, lotailu haustura izan zuen, eta hiru hilabete beharko zituen berriz jokatzen hasteko.
Belgikako selekzioarekin
De Bruinek maila guztietan jokatu izan du Belgikako selekzioarekin: 18 urte azpiko selekzioan, 19 urte azpikoekin eta 21 urte azpikoekin. Nagusien selekzioarekin 2010eko abuztuaren 11n debutatu zuen, lagun arteko partida batean, Finlandiaren kontra. Belgikako sselekzio nagusiarekin hasi debutatu aurretik, De Bruynek aukera izan zuen Burundiko selekzioarekin jokatzeko, bere amaren jaioterria.
Hasi zen modu jarraian jokatzen Belgikako selekzioarekin, 2014ko Munduko Kopa aurretiko sailkapen fasean, non lau gol sartu baitzituen. Txapelketa hartan 7 zenbakia jantzi zuen.
2016an ere, hautatu zuten UEFA Euro Txapelketa jokatzeko, eta han ere nabarmendu egin zen.
2018ko Munduko Kopan ere, Errusian jokatu zena, izugarri nabarmendu zen, Belgikako selekzio osoa bezala. Kroaziarekin batera, Belgikak eman zituen ezustekorik handienak, Brasil kanporatzea, esate baterako. Partida hartan, De Bruynek gol bat sartu zuen eta partidako jokalaririk onena izendatu zuten. [3] Azkenean, Belgika hirugarren izan zen, Ingalaterrari irabazita.
Joko estiloa
Zelaiaren erdian jokatzen du, erasoko erdilari moduan, baina baita albo batera lerratuta edo bigarren aurrelari gisa. Askoren iritziz, futbol modernoaren adibiderik onenetakoa da De Bruyne, bere teknikari esker, pase ugaritasuna tarteko, eta urrutitik txutatzeko abileziagatik. [4]
Bizitza pertsonala
De Bruyneren ama belgiarra da, Burundin jaioa, eta Boli Kostan bizi izandakoa. Kevin bera Drongen herritxoan jaio zen, Ganten, Flandriaren bihotzean, non nederlandera hitz egiten den. Jokalariak berak oso ondo hitz egiten du nederlanderaz, frantsesez eta ingelesez.
2013an Daily Mail egunkari ingelesak kaleratu zuen Thibaut Courtois Chelseako taldekidea afera bat izan zuela De Bruyneren orduko neskalagunarekin. De Bruynek eraso egin zion Courtois-eri Belgikako selekzioarekin entrenatzen ari zirela, baina geroago adiskidetu egin ziren. 2014a ezkero Michele Lacroix neskalagunarekin irteten da, zeinarekin haurtxo bat izan duen, Mason Milian De Bruyne. 2017ko ekainean De Bruyne eta Lacroix ezkondu egin ziren. [5]
2014an autobiografia bat argitaratu zuen, Raoul de Groote kazetariarekin batera: Keep It Simple / Ez konplikatu.
Erreferentziak
- (Ingelesez) sport, Guardian; sport, Guardian. «The 100 best footballers in the world 2017» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
- De Bruyne is Speler van het Jaar volgens de Duitse journalisten. 2016-07-16 (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
- (Ingelesez) Wilson, Jonathan. (2018-07-06). «Brazil knocked out of World Cup by Kevin De Bruyne and brilliant Belgium» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
- (Ingelesez) «Do Manchester City need Kevin De Bruyne this summer?» Squawka Football News (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
- (Ingelesez) «Meet the stunning blonde WAG married to Manchester City star» Dailystar.co.uk 2017-06-27 (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
Kanpo estekak
- Kevin De Bruyne-ren profila.
- Kevin De Bruyne eta FIFAren datuak.
- Kevin De Bruyne SoccerWay aldizkarian.