Kertzetina
Kertzetina flabonoide bat da. Flabonoideak substantzia naturalak dira polifenolez osatuta daudenak, eta forma naturalean aurkitzen dira fruitu, lore, barazki, hazi eta landareetatik datozen edarietan, hala nola, tean eta ardo beltzan. Gainera, guzti horien kolore bereizgarrien erantzuleak dira kertzetinak. 5000 flabonoide baino gehiago identifikatu dira eta talde ezberdinetan sailkatzen dira: flabonak, antozianinak, isoflabonak… Konposatu guzti hauetatik kertzetina ugariena da, izan ere, kontsumitutako flabonoide guztietatik %60-75 suposatzen du.
Kertzetina | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C15H10O7 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono, oxigeno eta hidrogeno |
Mota | flavone (en) ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,799 g/cm³ |
Fusio-puntua | 316 °C |
Masa molekularra | 302,043 Da |
Erabilera | |
Rola | Antioxidatzaile, Metabolito sekundario eta xanthine oxidase inhibitor (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | REFJWTPEDVJJIY-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 117-39-5 |
ChemSpider | 4444051 |
PubChem | 5280343 |
Reaxys | 317313 |
Gmelin | 16243 |
ChEBI | 579210 |
ChEMBL | CHEMBL50 |
EC zenbakia | 204-187-1 |
ECHA | 100.003.807 |
CosIng | 58944 |
MeSH | D011794 |
RxNorm | 9060 |
Human Metabolome Database | HMDB0005794 |
KNApSAcK | C00004631 |
UNII | 9IKM0I5T1E |
NDF-RT | N0000182642 |
KEGG | C00389 |
PDB Ligand | QUE |
Erabilera nutritiboa
Orokorrean, elikagaietan bere egitura azukre bati lotuta agertzen da, glukosido gisa. Modu honetan, ahoratzen dugunaren %52 xurgatzen dugu. Kertzetinari lotuta dagoen azukreak molekula hidrofilikoagoa bihurtzen du eta pisu molekularra handiagoa izatea eragiten du. Beraz, difusio pasiboaren bidezko absortzioa txikiagoa izango da, eta honela, garraio aktibo baten menpe egongo da. Horren adibidea glukosa-sodio menpekoaren garraiatzailea (SGLT-1) da, heste meharraren paretan aurkitzen dena.
Bestetik, aglikona glukosidoen zati ez gluzidikoa da, eta honen absortzioari dagokionez (%20), mintzen difusio pasiboaren bidez garraiatu daiteke heste lodian. Kertzetinaren kantitate baxu bat xurgatzen dugu, izan ere, behin liseri hodian dagoela, hesteko mikroorganismoek degradatzen dute, azido fenilazetiko, azido fenilpropioniko eta beste produktu batzuetan eraldatuz.
Behin odol zirkulazioan dagoela, kertzetina albuminari lotzen zaio eta organo ezberdinetara garraiatzen da (heste meharra, kolona, giltzurrunak, gibela). Zenbait metabolito berriz ere liseri hodira garraiatu eta xurgatzen dira, eta ziklo enterohepatikora sartzen dira. Beste metabolito batzuk, aldiz, ehun ezberdinetara garraiatzen dira.[1]
Funtzioak
Propietate onuragarriak bere egitura kimikoarekin erlazionatzen dira, antioxidatzaile naturala baita. Babeslea da oxigenoz osatutako konposatu batzuekiko: anioi superoxidoa, oxido nitrikoa, peroxinititoak… Zenbait entzima inhibitzen ditu, hala nola, xantina oxidasa, lipooxigenasa eta NADPH oxidasa, zelularen heriotza eragotziz. Gainera, ikerketek adierazi dute resberatrolarekin konbinatuz zelula adipotsuen produkzioa inhibitzen dutela. [1]
Gomendioak
Ez dago dosi zehatzik ezarrita. Hala ere, gizakietan egindako ikerketa batzuek erakusten dute egunean kertzetina gramo bat hartzeak ez dituela ondorio kaltegarriak eragiten osasunean. Hau da, eguneko gramo bateko dosia segurua izango da. [2]
Iturriak
Kontzentrazio altuetan agertzen da O glukosido moduan fruta eta barazkietan, batez ere tipulan. Faktore ezberdinak daude kertzetina edukia baldintzatzen dutenak: begetalaren lokalizazioa, izan ere, kontzentrazio altuenak kanpoko zatietan daude, eta landarea hazten den urtaroak ere garrantzia du (udan hazten direnak flabonoide kantitate altuagoa dute, baina hau ez da denetan gertatzen) baita landarea kultibatzen den argi eta klimak ere (zenbat eta argi gehiago, eduki altuagoa izango dute). Tenperaturak ere eragina du (klima epela kertzetinaren sintesian lagungarria da) eta fruitua zenbat eta helduagoa egon, orduan eta kantitate gehiago edukiko dugu. Sukaldatzerakoan, hauen kantitatea gutxitu daiteke. Gainera, lehen aipatu bezala, kertzetinaren kontzentrazioa kanpoaldean nagusitzen denez, fruta edo barazkia zuritzean galtzen da. Nabarmentzekoa da, adibidez, tipula gorriaren pisu lehorraren %10 kertzetina dela, eta sagarrek, mahatsek, brokoliak eta teak ere asko dute. [1]

Elikagaiak | Kertzetina kantitatea (mg/100g) |
---|---|
Kaparra, gordinik | 234 |
Kaparra, latan | 173 |
Lutxarbi hostoak | 70 |
Algarroba-lekaren zuntza | 58 |
Aneta | 55 |
Martorria | 53 |
Mihilu hostoak | 49 |
Tipula gorria | 32 |
Aza kizkurra | 23 |
Ahabia | 15 |
Erlazionaturiko gaixotasunak
Azken hamarkadetan, substantzia antioxidatzaileen ingesta handitu egin da, kertzetinaren kasuan gertatu den bezala. Areagotze hau dietaren bidez egin daiteke baita gehigarrien bidez ere. Animalien bitartez ikusi da gehigarrien bidezko kertzetinaren ingestioak (dosia: 100-200mg/kg/eguneko) osasunean onurak dituela: kataraten eta alergiekiko intzidentzia baxuagoa da, eta efektu analgesikoa eta antibirala du. Pazienteetan (dosia: 500-1500mg/eguneko) efektu ezberdinak ikusi dira, esaterako, patologia ezberdinetan hobekuntzak eman dira, hala nola, prostatitisean eta zistitis interstizialean. Esan beharra dago pertsona osasuntsuetan gehigarriak ez direla baliozkoak gaixotasun kardiobaskular edo neurologikoen prebentziorako.[1]
Hala ere, hainbat ikerketek erakutsi dute kertzetinak hanturaren aurkako ezaugarriak erakusten dituela, eta obesitatearen, hanturaren eta 2 motako diabetesaren tratamendurako onuragarria izan daitekela. [4]
Gainera, kertzetinaren erabilera sustatu izan da minbiziaren tratamendurako, baina ez dago froga zientifikorik hori erakusten duenik [5]
Erreferentziak
- Vicente-Vicente, L.; Prieto, M.; Morales, A. I.. (2013). «Eficacia y seguridad de la quercetina como complemento alimenticio» Revista de Toxicología 30 (2) ISSN 0212-7113. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- (Ingelesez) «Flavonoids» Linus Pauling Institute 2014-04-28 (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- https://www.ars.usda.gov/ARSUserFiles/80400525/Data/Flav/Flav_R03.pdf
- Chen, Shuang; Jiang, Hongmei; Wu, Xiaosong; Fang, Jun. (2016). «Therapeutic Effects of Quercetin on Inflammation, Obesity, and Type 2 Diabetes» Mediators of Inflammation 2016 doi: . ISSN 0962-9351. PMID 28003714. PMC PMCPMC5149671. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- Ades TB, ed. (2009). Quercetina . Guía completa de la Sociedad Americana del Cáncer para terapias complementarias y alternativas para el cáncer (2ª ed.). Sociedad Americana del Cáncer . ISBN 9780944235713.