Kerobia
Kerobia pop-rock estiloan aritzen zen eta euskaraz abesten zuen musika talde bat izan zen, Iruñekoa (Nafarroa Garaia), 2001. urtearen amaieran sortua. Maketa bat kaleratu zuen 2003. urtean, eta baita sei disko ere: Kerobia (2004), Rose Escargot (2006), Materia organikoa eta gainerakoak (2008), Papera eta kartoia (2009), Ontziak (2010) eta Supernova (2012). 2014ko uztailaren 16an bere ibilbideari amaiera ematea erabaki zuen taldeak. [1] 2021eko azaroaren 26an, Iruñeko Baluarte Jauregian eman zuen kontzertuan, taldeak oholtzetara bueltatuko zela jakitera eman zuen.
Kerobia | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea (Nafarroa) |
Musika mota | Pop, Rock |
Urteak | 2001 - 2014, 2021 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GOR Diskak, Y las ardillas mágicas |
Taldekideak | |
Xabi Bandini Mikel Zorrilla Alberto Isaba Mikel Isaba | |
Informazio gehigarria | |
kerobia.com | |
Taldekideak
Hauek dira 4 taldekideen izenak:
Taldearen historia
Kerobia 2001eko abenduan jaio zen, Xabi Bandini, Mikel Zorrilla eta German San Martin elkartuta. 2003. urteko martxo arte hirukotetzat konposatu zituzten abestiak, baina orduan Karlos Ortiz baxu-jotzailea batu zitzaien. Urte horretan bertan grabatu zuten maketa eta Euskadi Gazteko maketa lehiaketako garaile izan ziren[2].
2004. urtean Kerobiak bere lehen lan luzea atera zuen, Kerobia izenekoa. Gor zigiluarekin egin zuten, eta Euskal Herri osoan harrera oso ona izan zuen. Urtebete osoz lana taula gainean defendatzen egon ondoren, bigarren lana prestatzen hasi ziren. Orduan, Karlos Ortizek taldea utzi eta Alberto Isabak hartu zuen baxua jotzearen ardura. Laukote berri honekin ekin zioten bigarren diskoa prestatzeari.
Bigarren diskoak Rose Escargot izena du eta 2006. urtean kaleratu zen, Gor zigilupean hau ere. Disko honekin lortu zuen taldeak Euskal Herriko pop eskaintzaren barruan sendotzea, bere estilo pertsonal eta landuarekin.
Osotara 100 kontzertu baino gehiago eman ondoren, hirugarren diskoaren prestakuntzari ekin zioten. Taldeak 2008ko apirilaren 15ean argitaratutako agiri baten esan zuenez,[3] taldeak SGAEren parte izateari utzi eta hurrengo lanak ekoizpen propioan oinarrituta izango ziren, Interneten webgunearen bitartez eskuragarri utzita.
Horrenbestez, 2008ko apirilaren 29an webgunean doan deskargatzeko moduan aurkeztu zuten Materia organikoa eta gainerakoak, Kerobiaren hirugarren diskoa, trilogia baten parte izango dena. Lan honetarako German San Martinek taldea utzi zuen eta Mikel Isaba da orain teklatu jotzailea.
Etenaldi baten ondoren 2021ean bi disko berrirekin itzuli zen taldea, bigarrena gainera bikoitza.
Diskografia
- Maketa (2003)
- Zauriz betetako ura
- Denbora
- Gainezka
- Itsasoa
- Paradisua
- Astelehena
- Ertzetik
- Hutsunean
- Kerobia (2004, GOR)
- Belarrira Esan
- Oihukatu
- Zuen Tragediak
- Itsasoa
- Paradisua
- Maiatzak 6; ezinegona, Maiatzak 7; beldurra, Maiatzak 8; zurekin nago, ez dago beldurrik
- Garuna eta Gorputza
- Ertzetik
- Denbora
- Zenbait gela betetzeko, zorionaz zuretzako
- Rose Escargot (2006, GOR)
- Isburt
- Rose
- Esnatu naiz
- Maite zaitut, Tina
- Rose II
- Buruerahileen farola
- Izan ere
- Grabitatea, oxigenoa, maitasuna eta gure existentziarako beste zenbait baldintza
- Rose III (egunsenti berri baten epilogoa)
- Hiri ikusezinak
- +
- Materia organikoa eta gainerakoak (2008)
- Asteroideen antzokian artista eraila
- aurkitu dute
- eta telefono gorrian
- mezu bat zuretzako
- 'Gauza sinesgaitzak ikusi ditut han kanpoan'
- Papera eta kartoia (2009)
- Oreka ezina zen indibiduo baten azken pentsamenduak
- Le monde est crue et j'ai été un connard
- Gris, triste, zoriontsu egun bat
- Nondik irtetzen da barrura
- Horma txurira hil da
- Esaldi sinple bat galdera handiegirako
- Ontziak (2010)
- Dena hasi zen bezala
- Amerika
- Agur Anna
- LRP 02 Jupiter misioa
- Suit Van Hollerman-en etze zaharkitua
- Berlgrado
- 24ºko latitudean
- Asteroideek norabide zuzenean kolpatzen dute lurra
- Pozoina esne boteiletan edaten da
- Supernova (2012)
- Merkurio
- Birak
- Zure pangearen hitzaldi kartografikoa
- Pedro Espantosaren hiletak
- Anbar zatien metraila
- (galdetzen dut)
- Ihes egitea zer den
- Ontzi zeharrargia, eztia eta gure miseriak
- Supernova
- Nia estatua
- Las nubes de venus
- Let’s go to the funny misery
- Hiri setiatua ez zuten inbaditu
- (tundra)
- (inbasioak)
- Hilak (2021)[4]
- Konbate grabitatorioa
- 03 globo espaziala
- Oh! Juno
- Azken gatazka
- Europa
- Hurrengo maiatza
- Haize oihal beltzak hondoratutako Herriarentzat
- Gurekin (heroiaren Agurra)
- Kostelazioa/Hondakinak (2021)[5]
- Tina txikia
- Madrid inbaditu genuen
- Mundu okerra
- Quiero
- Esnatu naiz (zuzenean Kafe Antzokian)
- Hil aurretik
- Bada ez bada
- Etsai perfektua
- Islada
- Isburt (zuzenean Kafe Antzokian)
- Kostelazioa (2021)[6]
- Zure pangearen hitzaldi kartografikoa
- Aurkitu dute
- Izan ere
- Asteroideen antzokian artista eraila
- Birak
- Hiri ikusezinak
- Gris, triste, zoriontsu egun bat
- Esaldi sinple bat galdera handiegirako
- Le monde est cruel
- Agur Anna
- Itsasoa
- Amerika
Sariak
- Gaztea maketa lehiaketa: 2003
Erreferentziak
- Agur Kerobia
- «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- Kerobia.com: Taldeak SGAE utzi eta diskoa autoekoiztuko duenaren agiria.
- «Hilak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- «Konstelazioa / Hondakinak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- «Konstelazioa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).