Kerman Orbegozo

Lehen urteak eta ikasketak

Gaztetan futbolean aritu zen Lengokoak eta Aldapeta taldeetan, eta taekwondoan trebatu zen.[1] Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean; Zuzenbide Ekonomikoan espezializatuta, 2002an lizentziatu zen.[2] Ondoren, 2004ean, Enpresen Abokatutza masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.[3] EAJren EGI gazte erakundearen Aberri Batzarreko kidea izan zen.[4] 2014ean Zerga Aholkularitzan masterra gauzatu zuen Deustuko Unibertsitatean.

Ibilbidea

Bere ibilbide profesionala ASLE aholkularitza enpresan hasi zuen.[5] Gerora Euskal Herriko Unibertsitatean eta Eusko Jaurlaritzan egin zuen lan, aholkulari juridiko gisa.[6] Politikan sartu arte, EHUren Donostiako kanpuseko teknikaria zen.[3]

2011n eusko legebiltzarkide kargua hartu zuen, Eider Mendoza ordezkatuz. Ordutik, lau legealditan egon da Eusko Legebiltzarrean.

Bizitza pertsonala

Donostian bizi da. Ezkonduta dago eta seme baten aita da.[1]

Hauteskundeak

Kerman Orbegozok lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Hautagaitza Barrutia Postua Emaitza
2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Gipuzkoa 11.a (25etik) Ez hautetsia[lower-alpha 1]
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Gipuzkoa 6.a (25etik) Hautetsia
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Gipuzkoa 4.a (25etik) Hautetsia
2019ko foru hauteskundeak EAJ Donostialdea 15.a (17tik) Ez hautetsia
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Gipuzkoa 6.a (25etik) Hautetsia
  1. 2011n legebiltzarkide izendatu zuten, Eider Mendoza ordezkatuz.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Políticos que sudan la camiseta» El Diario Vasco 2018-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  2. Eusko Legebiltzarra. Norberaren fitxa | Kerman Orbegozo Uribe. Eusko Legebiltzarra.
  3. (Gaztelaniaz) EFE. (2011). «Mireia Zárate y Kerman Orbegozo, nuevos parlamentarios vascos del PNV» Diario de Noticias de Navarra (Editorial Iparragirre) 2011-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Kerman Orbegozo, parlamentario vasco del PNV por Gipuzkoa» El Diario Vasco 2012-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  5. EAJ-PNV. (2016-10-13). Kerman Orbegozo. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  6. Batzar, Euzkadi Buru. «Gure Legebiltzarkideak Kerman Orbegozo Uribe» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.