Keri Hilson

Keri Lynn Hilson (Atlanta, Georgia; 1982ko abenduaren 5a[1]) Grammy sarirako izendatutako R&B-ko abeslari eta musikagile estatubatuarra da, egun Zone 4/Mosley Music Group/Interscope enpresak kontratatua. Keri The Clutch izenarekin ezagutzen den musikagileen eta ekoizleen kolektibo bateko kidea da. 2000ko hamarkadan zehar, Hilsonek rap-kantari eta abeslari ugarirentzako abestiak idatzi ditu, horien artean Britney Spears eta Ludacris. 2007an, Timbalandekin "The Way I Are" eta "Scream" arrakastetan kolaboratu zuen eta horrela hasi zuen bakarkako ibilbidea. Keri-k cameo batzuk egin ditu Usher, Ne-Yo eta Nelly abeslarien bideoklipetan, besteak beste.

Keri Hilson

Bizitza
JaiotzaDecatur, 1982ko abenduaren 5a (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaEmory Unibertsitatea
Tucker High School (en) Itzuli
Oxford College of Emory University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, kantugilea, dantzaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoarhythm and bluesa
pop musika
hip hop musika
hip hop soul (en) Itzuli
R&B garaikidea
crunk (en) Itzuli
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaInterscope Records
Mosley Music Group (en) Itzuli
Zone 4 (en) Itzuli

kerihilson.com
IMDB: nm2778747 Rottentomatoes: celebrity/keri_hilson_2 Allmovie: p680568 TV.com: people/keri-hilson
Facebook: kerihilson Twitter: kerihilson Instagram: kerihilson MySpace: kerihilson Youtube: UCGaotBFKgoaZamPb4sbEIYg Spotify: 63wjoROpeh5f11Qm93UiJ1 iTunes: 17768347 Musicbrainz: b76c616a-ec0d-4f0c-b986-f249c4a04d77 Songkick: 577338 Discogs: 241531 Allmusic: mn0000664272 Deezer: 75206 Edit the value on Wikidata

Bere lehen diskoa, In a Perfect World ..., 2009 hasieran kaleratu zuen, "Energy", "Turnin' Me On", "Knock You Down" eta "I Like" bezalako arrakastak sortuz, azken honek arrakasta handia lortuz Alemanian, Zweiohrküken filmeko soinu bandaren parte baita.

Biografia

Hasierako urteak

Hilson Decatur-en (Georgia) jaio zen. [2] Tucker-eko (Georgia) Tucker High School-en ikasi zuen. Nerabezaroan Hilson pianoa eta kantua ikasi zuen, eta 14 urte zituela By D'Signe nesken taldeko kide izan zen.[3] Batxilergoan konpositore eta bigarren mailako ahots bihurtu zen eta Emoryko Unibertsitatean ikasi zuen, antzerkian espezializatuz.

2001-2007: Konposizioa eta bigarren mailako ahotsa

Keri Hilson bakarlari ezberdinentzako musikagilea da 2000. urtetik. Musika idatzi du Britney Spears, Xzibit, Toni Braxton, Mary J. Blige, Usher, Ciara, The Pussycat Dolls, Avant, Ruben Studdard, B5, Diddy, Chingy, Armand Van Helden, LeToya Luckett, Rich Boy, Shawn Desman, Kelly Rowland, Nicole Scherzinger, Lloyd Banks, Timbaland abeslarientzat eta oraindik kaleratu gabe dauden beste hainbatentzat.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.