Karbala

Karbala[1] (arabieraz: كربلاء) Irakeko hiria da, Siriar basamortuaren ekialdeko ertzean, Bagdadetik 88 km-ra hegoalderantz. 572.300 biztanle (2003). Xiien erromesgune garrantzi handikoa da.

Karbala
كربلاء
hiria
Administrazioa
Herrialdea Irak
ProbintziaKarbalako eskualdea
Izen ofizialaكربلاء
Jatorrizko izenaكربلاء
Posta kodea56001
Geografia
Koordenatuak32°37′N 44°02′E
Map
Altuera28 m
Demografia
Biztanleria690.100 (2014)
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakQom

Historia

Karbalako guduan, Yazid I.a kalifa omeiarrak Hussein ibn Ali, Mahomaren biloba, menderatu eta hil zuen, 680. urtean. Gudu horren ondorioz sendotu zen islamaren barruan xiien eta sunnien arteko etena.

Klima

    Datu klimatikoak (Karbala)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.7 18.8 23.6 30.6 36.9 41.5 43.9 43.6 40.2 33.3 23.7 17.6 30.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.4 7.0 11.2 17.1 22.5 26.3 28.8 28.2 24.3 19.0 11.6 6.9 17.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 17.6 14.3 15.7 11.5 3.5 0.1 0.0 0.0 0.3 4.1 10.5 15.3 92.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7 5 6 5 3 0 0 0 0 4 5 7 42
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.