Kepa Enbeita
Kepa Enbeita Rementeria Urretxindorra (Muxika, Bizkaia, 1878ko irailaren 8a - Areatza, Bizkaia, 1942ko abenduaren 12a) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen.
Kepa Enbeita | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Muxika, 1878ko irailaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Areatza eta Muxika, 1942ko abenduaren 12a (64 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, idazlea eta poeta |
Izengoitia(k) | Urretxindorra |
![]() |
![](../I/Otxar5.JPG.webp)
Biografia
Benita Goiriarekin ezkondu zen (1902) eta zazpi seme-alaba izan zituzten: Bixenta, Balentin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne eta Itziar. Abertzalea eta errepublika garaian mitinez mitin ibilitakoa. Osasun txarrekoa, Guardiara joaten zen aldi baterako 1919 ezkero. Gerra Zibilak Guardian harrapatu zuen (1936-1937); baserrira oso gaixorik itzuli zen eta ez zen bere onera gehiago etorri.[1]
Bertsolari ibilbidea
Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolaria eta bertsopapergilea zen, eta trebetasun handia erakutsi zuen bi molde horietan.
1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean.
Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren bere olerkien gai nagusiak.
Euzkadi, Euzkerea, Ekin eta Argia aldizkarietan eman zituen argitara bertsoak, eta bertsolari familia ospetsu eta emankor baten lehenengoa izan zen. "Urretxindorra" Bizkaiko bertsolari handiaren oihartzuna Euskal Herriko alde guztietara zabaldu zen eta bera izan zen Gipuzkoako bertsolarien alboan itzali xamar zeuden bertsolari bizkaitarrak gorengo mailara aterarazi zituen maisua.
Lanak
Biografia
- Kepa Enbeita Urretxindorra (1878-1942) (1978, Egilea editore)
Bertsoa
- Gure Urretxindorra (1971, Ekin)
Erreferentziak
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Kepa Enbeita "Urretxindorra" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).