Kenwood House
Kenwood House Londres iparraldean dagoen jauregi bat da, Hampstead barrutian, Camden udalerrian.
Kenwood House | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Camden |
Koordenatuak | 51°34′17″N 0°10′04″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1929 |
Jabea | English Heritage |
Kudeatzailea | English Heritage |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Robert Adam William Atkinson (en) |
Estiloa | Georgian architecture (en) |
Azalera | 47,02 ha |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1000142 eta 1379242 |
Bisitariak urtean | 159.556 |
Kontaktua | |
Helbidea | Hampstead Lane, London NW3 7JR |
Telefonoa | tel:+44 370 333 1181 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Hampstead Heath lurraldean kokaturiko XVII mendeko jauregia da, hasiera hartan Caen Wood House izena zuena. 1700 inguruan orangerie bat gehitu zitzaion eta 1754an William Murray Mansfield-go Earlak erosi zuenean bigarren orangerie bat gehitu zuen jauregia simetrikoa izan zedin. 1793 eta 1796 artean eraikin berriak gehitu zitzaizkion aurrealdean.
Edward Guinness (1847-1927) Iveagh-eko Lorda, Guinness garagardogileen ahaidea zena Hyde Parken bizi bazen ere Kenwood Housen jabea zen eta hiltzerakoan Gobernuari eman zizkion jauregia eta barruko bilduma guztiak. Iveagheko bilduma (Iveagh Bequest) barnean badira Rembrandt eta Vermeer margolarien artelanak ere.
Gaur egun museo bat da eta parkeko aintziraren ondoan kontzertuak antolatu izan ziren 1951 eta 2006 artean. 2008an berriz hasi ziren antolatzen kontzertuak baina mugatutako eremu batean.
Iruditegia
- Aurrealdea.
- Ataria.
- Atzekaldeko parkea.
- Eskenatokia.
- Jendea parkean.