Kent
Kent[1] Ingalaterrako hego-ekialdean dagoen konderria da, Erresuma Batuan.
Kent | |||
---|---|---|---|
Kent | |||
| |||
Kent UK locator map 2010.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Maidstone 51°16′18″N 0°31′46″E | ||
Azalera | 3.736 | ||
Mugakideak | Essex, Ekialdeko Sussex, Surrey, Londres Handia eta County of London (en) ![]() | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.868.199 (2020)![]() | ||
Dentsitatea | 499,72 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
kent.gov.uk |
Canterburyko katedrala bertako artzapezpikuaren egoitza da, Ingalaterrako Elizaren buruzagiarena, Erreforma anglikanoaren garaietatik. Bestela, Leeds gaztelua bake elkarrizketen egoitza izan zen 1978an Egipto eta Israel artean eta 2004an Ipar Irlandarekin. Ingalaterrako Guduan ere garrantzitsua izan zen konderria Munduko Bigarren Gerran.
3.736 kilometro karratuko area du eta 2003an 1.599.912 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerririk populatuena Maidstone du (113.137 biztanle 20110an).

Mugakideak
Mugakide hauek ditu: Hegoaldean East Sussex, mendebaldean Surrey eta Londres Handia eta iparraldean Essex. Itsasoan bestaldean Frantziarekin ere muga du ekialdean (Nord-Pas-de-Calais), eta bi bidetik lotuta dago lurralde horrekin: Mantxako kanalatik Dover eta Calais lotuta daude eta Eurotunelaren bidez Folkestone eta Coquelles.
Hiri nagusiak
Konderriaren hiri biak Rochester (62.982 biztanle (2011an) eta Canterbury (54.880) dira. Hala ere, 1998an Rochester-rek hiriaren titulua galdu zuen.
Barrutiak
- Dartford
- Gravesham
- Sevenoaks
- Tunbridge and Malling
- Tunbridge Wells
- Maidstone
- Swale
- Ashford
- Shepway
- Canterbury
- Dover
- Thanet
- Medway
Pertsonaia ezagunak
Kent konderriko biztanle famatuenak Charles Dickens idazlea eta Charles Darwin biologoa ziren.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Kenteko webgune ofiziala