Kensington (Londres)
Kensington Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Kensington eta Chelsea udalerria osatzen du Chelsea auzoarekin batera. 1965 urtean elkartu ziren biak.
Kensington Kensington | |
---|---|
Londresko esparrua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Kensington eta Chelsea |
Jatorrizko izena | Kensington |
Posta kodea | SW7 eta SW5 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°30′01″N 0°11′27″W |
![]() | |
Mugakideak | Notting Hill |
Demografia |
Kokapena
Auzoaren ipar-ekialdea Kensington Gardens lorategiek osatzen dute, merkataritza eremu nagusia Kensington High Street kalearen inguruan zabaltzen da eta hegoaldea du eremu populatuena, South Kensington barrutia hain zuzen ere.
Historia
Gilen I.a Konkistatzaileak Ingalaterra menperatu zuenean lur eremu hau Geoffrey de Montbray apezpikuaren eskutan utzi zuen eta honek Aubrey de Vere I menpekoari eman zion. Honek eliza bat eraiki zuen bertan eta Abingdon monasterioaren esku utzi zuen.
Vere familia Oxfordeko Earl bihurtu zen eta ondorioz Kensington lurraldea Earl's Court izenarekin ezagutu zen. Elizak berriz St. Mary Abbots Kensington izena mantendu zuen.
Ondasun nabarmenak
- Royal College of Art.
- Gloucester Road metro geltokiko sarreretako bat
- Kensington Arcade merkatalgunea.
- St. Stephens eliza.
Informazio praktikoa
- Metro geltokiak:
High Street Kensington
South Kensington
Gloucester Road