Kenny Roberts
Kenneth Leroy Roberts, ezagunagoa Kenny Roberts gisa (Modesto, Kalifornia, AEB, 1951ko abenduaren 31 -), estatubatuar moto-gidaria da.
Kenny Roberts | |
---|---|
(1978) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kenneth Leroy Roberts |
Jaiotza | Modesto (Kalifornia), 1951ko abenduaren 31 (72 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | motoziklista eta team manager (en) |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Motoziklismoko munduko txapelduna izan zen hiru aldiz (1978, 1979 eta 1980. urteetan), 500 zentimetro kubikoko mailan.
Hasiera-hasieratik gidatzeko oso modu berezia erakutsi zuen Robertsek lasterketetan; bihurguneetan, motorretik ia erabat ateratzen zen, belaunak lurra ukitzeraino okerturik. Robertsen ezaugarria zen, orobat, lasterketa irabazten zuenean zirkuitu osoari motorra gurpil baten gainean jarrita bira ematea.
Bere karreran, 31 sari nagusi irabazi zituen, 500 cc-ko mailan gehienak (22 sari); beste bi irabazi zituen 250 cc-ko mailan, eta zazpi, 750 cc-koan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kenny Roberts |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.