Kennedy zentro espaziala
John F. Kennedy zentro espaziala (ingelesez: John F. Kennedy Space Center edo KSC) NASAren instalazio-multzo bat da, espazio-ontziak espazioratzeko erabilia. Estatu Batuetako Florida estatuko Cañaveral lurmuturrean dago. Estatu Batuetako John F. Kennedy lehendakari ohiaren omenez eman zitzaion izena.
Kennedy zentro espaziala | |
---|---|
Eastern Range | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Florida |
County of Florida | Brevard konderria (Florida) |
Kokapen fisikoa | Merritt Island (en) |
Koordenatuak | 28°35′07″N 80°39′03″W |
Altitudea | 3 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1959ko uztailaren 1a |
Kudeatzailea | NASA |
Izenaren jatorria | John Fitzgerald Kennedy |
Webgune ofiziala | |
Zentroa 55 km luze eta 10 km zabal da; guztira, 567 km²-ko azalera du, eta 15.000 pertsonak lan egin dute bertan. Bisitarientzako gune bat du, eta Floridako gune turistiko garrantzitsuenetariko bat da.
John F. Kennedy zentro espazialak jaurtitze-gune bat baino ez du hartzen (39 jaurtitze-konplexua). Gainerako jaurtiketak Cañaveral lurmuturrean egiten dira, AEBko aire-armadak zuzenduta. Eraikitze-lanak 1965ean amaitu zituzten.[1]
Erreferentziak
- «Senate» Congressional Record: 17598. 2004-9-8.
Kanpo estekak
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.