Kenmare
Kenmare (irlanderaz An Neidín, halere ingelesezko izena irlanderazko Ceann Mara izenetik dator) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerry konderriko udalerri bat da. 2011ko erroldaren arabera 2.175 biztanle zituen. Iveragh penintsula eta Beara penintsularen artean kokatua dago.
Kenmare An Neidín | |
---|---|
herria | |
Kenmare udalerriko herrigunea. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Lurralde Historikoa Konderria | Munster Kerryko konderria |
Izen ofiziala | Kenmare |
Posta kodea | K |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°52′48″N 9°35′01″W |
Altuera | 8 |
Demografia | |
Biztanleria | 2.175 (2011) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.kenmare.ie/ www.kenmare.ie |
Etimologia
Irlanderazko An Neidín izenak "kabi txikia" esan nahi du eta Ceann Mara izenak "itsasoaren burua", izan ere Kenmare badiaren muturrean kokatua baitago.
Historia
Brontze Aroko harrespila bat badagoenez pentsatzekoa da aspaldi populatua izan zela Kenmare. Irlanda hego-mendebaldeko harrespila handienetakoa da "Druid's Circle".
IX mendearen inguruan vikingoek ere erasotu omen zuten Ceann Mara izeneko herria. XVII mendean Oliver Cromwellek lur hauek konkistatzerakoan Sir William Petty geografo ingelesari eman zion inguru guztia. Pettyk 1670 urtean sortu zuen herria.
Iruditegia
- Kale nagusia 1996an.
- Eliza.
- Gurdia.
- Kenmare zubia.
Kanpo estekak
- Kenmare udalerriko udal webgunea (Ingelesez)
- Kenmare.com (Ingelesez)