Keminmaako armarria

Keminmaako armarria (finlandieraz, Keminmaan vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Keminmaa udalerriaren ikur nagusia da.

Keminmaako armarria
Keminmaako armarria

Armarria udalerria sortu baino beranduago onartu zuen udalbatzak, zehazki, 1955eko urtarrilaren 14an (Barne Ministerioak uztailaren 4an); ordura arte Kemiko parrokiaren ikurra izan zen izokinaren irudia ordezkatu zuen. Armarri berria Ahti Hammar artista helsinkiarrak margotu zuen lehenbizikoz eta bere helburua, bertan agertzen diren objektuekin, udalerriaren ezaugarri nagusiak adieraztea izan zen. Zelai gorri baten gainean, ezkerrera begira dagoen izokin bat azaltzen da, ahoan sarrail beltza duen zilarrezko giltzarrapo itxi bat duena. Hain zuzen ere, izokinarekin, Hammar margolariak antzinatetik udalerriak arrantzarekin eta Kemi ibaiarekin izan duen lotura adierazi nahi izan zuen; eta giltzarrapo itxiarekin, aldiz, herrigunea dagoen lekuaren garrantzia, sendotasuna eta gotortasuna irudikatu nahi izan zituen [1][2].

Erreferentziak

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 137 or. ISBN 951-773-085-3..
  2. Keminmaan kunta Vaakuna. 2013.07.25

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.