Kemi-Tornio

Kemi-Tornio (ipar samieraz, Giepma-Duortnus; suedieraz, Kemi-Torneå) Finlandia iparraldeko Lappi eskualdearen itsasaldean dagoen azpieskualdea da.

Artikulu hau Finlandiako azpieskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kemi-Tornio (argipena)».
65°48′05″N 24°32′40″E

Kemi-Tornio

Kemi-Tornioko kokapena
Berezko izena Kemi–Tornion seutukunta
Herrialdea
Eskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Udalerri-kopurua 2 hiri (kaupunki)
3 udalerri (kunta)
Lurralde historikoak Ostrobotnia eta Vestrobotnia
Azalera
- Ur-azalera
6.421,66 km²[1]
1.504,94 km² (%23,43)
Biztanleria
Dentsitatea
57.749 (2017.08.31)[2]
11,75 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala Finlandiera
Webgune ofiziala

Ingurunea

Simojokiko Hanskankoski ur-laster izoztuak.
Kemijoki edo Kemi ibaiaren ertz zuhaiztsua udarako egunean.
Perämeri Parke Nazional izoztua negualdean.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Kemi-Tornioko historia»

Administrazioa

Banaketa

Banaketa

Kemi-Tornio azpieskualdea bi hirik eta hiru udalerrik osatzen dute:

 Kemi-Tornioko hiriak 
Kemiko armarria
Kemiko armarria
Tornioko armarria
Tornioko armarria
KemiTornio
 Kemi-Tornioko udalerriak 
Keminmaako armarria
Keminmaako armarria
Simoko armarria
Simoko armarria
Tervolako armarria
Tervolako armarria
KeminmaaSimoTervola

Lappiko Kontseilua

Sakontzeko, irakurri: «Lappiko Kontseilua»

Lappiko batzar nagusiko ordezkariak eskualdea osatzen duten 21 udalerrietako udalbatzek aukeratzen dituzte. Hala, biztanle kopuruaren arabera, udalerri bakoitzak hainbat batzarkide hautatzeko aukera du; kasu honetan, Kemik eta Torniok zazpina ordezkari izendatzen dituzte, Keminmaak hiru, eta Simok eta Tervolak, azkenik, bana.

Ondorengoa da Kemi-Tornioko udalerriek 2013-2016 aldirako Lappiko Kontseilura bidalitako ordezkaritza [3]:

BatzarkideaAlderdiaUdalerriaBatzarkideaAlderdiaUdalerriaBatzarkideaAlderdiaUdalerria
--Ritva AheinenAlderdi Sozial-DemokrataKemi--Marja KaakkoEzker ElkartasunaKeminmaa--Anneli MikkanenEzker ElkartasunaKemi
--Paula Aikio-TallgrenKoalizio NazionalaTornio--Irma KähkönenZentroko AlderdiaKeminmaa--Matti MuranenKoalizio NazionalaKemi
--Markku AlataloZentroko AlderdiaTervola--Ilkka KapraaliEzker ElkartasunaTornio--Kosti OllilaAlderdi Sozial-DemokrataTornio
--Arto HakalaBenetako FinlandiarrakKeminmaa--Helena KristoZentroko AlderdiaTornio--Mauri TimonenZentroko AlderdiaTornio
--Jukka IkäläinenAlderdi Sozial-DemokrataKemi--Katri KulmuniZentroko AlderdiaTornio--Esko SärkeläBenetako FinlandiarrakKemi
--Jouko JuntunenZentroko AlderdiaKemi--Veikko KumpumäkiEzker ElkartasunaKemi
--Kaisa JuusoBenetako FinlandiarrakTornio--Sauli MartimoZentroko AlderdiaSimo

Biztanleria

Atzerritarrak (2010) [4]
Z.JaioterriaBiztanleak

1 Suedia255
2 Myanmar172
3 Errusia126
4 Irak67
5 Estonia53
6 Thailandia53
7 Txina43
8 Iran39
9 Somalia30
10 Turkia30

Kultura

Ondasun nabarmenak

  • Done Mikelen eliza (Pyhän Mikaelin kirkko) edo Keminmaako eliza zaharra: Keminmaaren jatorrizko eliza eta Kemiren antzinako parrokiaren egoitza da. Harrizko eliza hau 1520-1553 urteen artean eraiki zen eta zutik dirauen Lappi osoko eliza zaharrena da. Herrialdean iparren dagoen erdiaroko eliza da eta, gainera, Finlandian eraiki zen azkeneko eliza katolikoa ere bada. Tenpluaren aro oparoena XVII. mendea izan zen, garai hartan Nikolaus Rungius elizgizon luterano ospetsua elizako bikario izan baitzen. XIX. mendean, bestalde, Keminmaako eliza berria aurreko espaloiean eraiki zenean, Done Mikelen eliza hustua eta baztertua izan zen eta balio historikoagatik ez zen XX. mendearen erdira arte berreskuratuko. Hain zuzen, eliza bertan behera erortzeko zorian zegoenean, Udalaren eta herrialdeko kultura elkarteei esker, eliza goitik bera eraberritua izan zen eta aspaldian izandako itxura oparoa berreskuratu zuen 1957. urtean. Aipatzekoa da, barruan balio artistiko handiko XVII. mendeko margolanak eta erdiaroko suedieraren lekukotasunak daudela. Gaur egun elizkizun bereziak baino ospatzen ez diren arren, iparraldeko eliza ospetsuenetakoa eta bisitatuena da [5][6][7].
  • Elur-gaztelua edo Lumilinna: izotzez eta elurrez bakarrik eginik dagoen Finlandia osoko eraikin handiena da. Botniako badiaren ertzean dago, Kemiko Sauvosaari auzoan, eta urtez urte eraikitzen den munduko eraikin bakarra ere bada. Lumilinna hiriko erakunde nagusiek Itsas Lappiko negu turismoa sustatzeko abian jarritako egitasmo baten eskutik iritsi zen 1995ean eta irekirik egoten den bitartean, urtarrilaren bukaeratik apirilaren hasierara gutxi gorabehera, Kemiko ekitaldi garrantzitsu gehienak bertan antolatzen dira, hala nola, antzerkiak, izotz-arte erakusketak eta dantza- eta opera-saioak. Arkitektura edo eraikinaren diseinua urteko gaiaren arabera aldatu egiten da -aurtengoa, esaterako, komikigintza da-, baina leku finkoa duten hiru mugiezin daude: elur-jatetxea, elur-hotela eta elur-kapera. Lumilinna elur-sasoian baino irekirik ez dagoen arren, bisitari gehien jasotzen dituen Kemi-Tornioko eraikina da, iaz, guztira, 104.000 lagun inguru; eskualdeko eraikin arrakastatsuena da [8][9].
  • Harribitxi galeria edo Jalokivigalleria: Kemin dagoen Finlandia osoko harribitxi galeria handienetako bat da. Galeria 1986an ireki zen, Teuvo Ypyä kemitar gemologoak bilduma dagoen eraikina erosi zuenean. Hala ere, lehenbiziko harribitxien bilduma garrantzitsua 1994. urtekoa da, hiriari emandako harrribitxiek galeriaren garrantzia handitu zutenean; urtez urte, herrialdeko galeria baliotsuena bihurtu da. Besteak beste, frantses bitxigileek eginiko eta Marie Antoinette erreginak errefusatu zuen diamantezko lepokoa, Elisabet II.aren koroaren erreplika, daniar errege-familiaren harribitxiak, Errusiar Inperioaren aginte-makilan eta XVI. mendeko jainko hindu baten estatuako begi bat izandako Orlov diamantearen erreplika, eta objektu preziatuena den Finlandiako Erregearen koroa daude. Hain zuzen, bilduma honen balio material zehatza kalkulatzea ia ezinezkoa da eta ondorioz, ez da harritzekoa Jalokivigalleria Kemiko erakusketa erakargarriena izatea; 2007. urtean, esate baterako, 5.451 lagun izan zen bertan [10].
  • Kemiko eliza: hiriko parrokiaren egoitza nagusia eta Lappiko eliza luterano ikusgarriena da. Josef Stenbäck arkitekto finlandiarrak diseinatu zuen eta mortero adreiluz eraikia izan zen 1900. eta 1902. urteen artean. Eraikina arkitektura neogotikoaren eta nazional erromantikoaren arteko nahasketa arrakastatsuaren adibidea da, baina batik bat, izokin-kolore bereziagatik da ezaguna. Ouluko diozesiko gotzainak, Juho Koskimiesek inauguratu zuen 1903ko martxoaren 8an eta eskualdeko eliza handiena bihurtu zen. Guztira, 1.200 fededunentzako eserlekua dauka eta hegoaldean, Kemiko hilerria eta gerra-oroitarriak ere daude. Objektu baliotsuenak tamaina handiko botozko itsasontzi zuria eta Kangasalako Organo Fabrikan 1935an eginiko organoa dira. Hain zuzen, Eskandinaviako eraikuntza tradizioa, itsasoa eta azpieskualdeko kultura oso presente daude lan honetan eta kemitarrentzat balio handiko eraikina da. Gaur egun, Markku Korpela bikarioaren esku dago parrokia [11].
  • Sampo izotz-hauslea: munduko izotz-hausle turistiko bakarra eta Kemiko ondasun bereziena da. 1961. urtean itsasoratu zuten eta hogeita hamar urtez Botniako badiako merkataritza-bideak neguan irekirik mantentzeaz arduratu zen 1991 arte. Ontziaren egoitza, portuaren Ajosko kaia da eta Sampo Tours erakundeak kudeatzen du. Ontziak 75 m-ko luzera eta 17,4ko zabalera dauka; gainera, 70–120 cm-ko izotz geruza hausteko gai da eta eskifaia hamasei marinelek osatzen dute. Gaur egun, abendu bukaeratik apirilera, lau orduko ibilaldiak antolatzen dira ia egunero. Abenduaren 31ean, urtezaharrean, gaueko txangoak ere antolatzen dira urte berria Botniako golko izoztuaren erdian eta ipar argipean hasteko. Antolatutako txango hauetan ere, bidaiari ausartenak ur-izoztuan bainatzen dira. Iaz, guztira, 85.000 bidaiari inguru izan zituen izotz-hausleak [12].

Erreferentziak

  1. Pinta-alat kunnittain (Excel) 1.1.2017 Maanmittauslaitos. 2017.07.02
  2. Ennakkoväkiluku sukupuolen mukaan alueittain, elokuu 2017 Tilastokeskus. 2017.10.07
  3. Lapin liitto 2013.11.15
  4. Väestö kansalaisuuden mukaan Lapin seutukunnissa 2010.12.31
  5. Keminmaan seurakunta 2011.10.24
  6. Kulttuuriymparisto Keminmaan vanha kirkko. 2011.10.24
  7. Huusko, Jorma et al.: Lapin rakennusperintö. Oulu: Kirjapaino Oy Kaleva, 1984. ISBN 951-9152-74-1
  8. Lumilinna 2011.02.08
  9. Kemin Lumilinnassa yli 100 000 vierasta 2011.02.10
  10. Kemin jalokivigalleria Matkailu. 2011.01.17
  11. Kemin seurakunta 2011.02.06
  12. Jäänmurtaja Sampo Sampo Tours. 2010.09.11

Ikus, gainera

Norrbotten Torne ibarra Rovaniemi
Norrbotten Kemiko haize-arrosa Rovaniemi
Botniako golkoa Botniako golkoa Oulunkaari

|

  • Itsas Lappi

|

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.