Kelvin Ogilvie
Kelvin Kenneth Ogilvie (Summerville, Kanada, Eskozia Berria, 1942ko azaroaren 6a) kanadar kimikaria da.
Kelvin Ogilvie | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2009ko abuztuaren 27a - 2017ko azaroaren 6a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Summerville (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Ottawa | ||
Enplegatzailea(k) | McGill Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() ![]() |
Azido erribonukleikoaren (RNA) sintetizatzailea asmatu zuen. Acadia eta Northwesterneko unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta kimika irakasle izan da Acadia Unibertsitatean. Hogei urte zerematzan lanean azido erribonukleikoaren sintesia egitea lortu zuenerako, McGill Unibertsitatean, 1987an. Garrantzi handiko aurkikuntza izan zen birusak eragindako eritasunen tratamenduan. RNA sintetikoaren bidez zientziaz haragokotzat jotzen ziren sendagai berriak eskuratzeko aukera dago egun. 1980an, bestalde, gene sintetizatzaile automatikoa asmatu zuen, DNA sekuentziak epe askoz laburragoan (ordu batzuetan) sortzeko aukera ematen duena. Halaber, Glanciclovir sendagaia aurkitu zuen, zitomegalobirusaren aurkakoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.