Kelso (Eskozia)

Kelso, Eskoziako gaeleraz: Cealsaidh, Eskoziako Scottish Borders eskualdeko hirugarren herria da. 2011ko erroldaren arabera 5.639 biztanle ditu.

Kelso
Cealsaidh
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaScottish Borders
Posta kodeaTD5
Geografia
Koordenatuak55°35′55″N 2°26′01″W
Map
Demografia
Biztanleria6.910 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01573
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakKelso (Washington) eta Orchies
kelsoscottishborders.co.uk

Historia

1128a Kelsoko abadia sortu zen eta aurrez herrixka txiki bat bazegoen ere monjeek bultzada eman zioten herriari. Tweed ibaiaren beste aldean Roxburgh eratu zen. XVI mendeko Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren abadia bertan behera utzia izan zen eta Kerr familiak hartu zituen monjeenak ziren lurrak. XVII menderako Kertarrak herriaren jabe bihurtu ziren.

XVIII mendean hainbat jauregi eraiki ziren Kelso inguruan, aipagarrienak Floors gaztelua eta Mellerstain House. Sir Walter Scott idazle handia Kelsoko Grmatika eskolara etorri zen 1783an eta Kelso "Eskoziako herri polit eta erromantikoena" zela esan zuen. 1803an ibaia gurutzatzeko Rennie's Bridge eraiki zen, izena John Rennie of Haddingtonek eraikia izanagatik jaso zuen baina gaur egun Kelsoko zubia izenaz ezagutzen da. Zubiaren kostoa asumitzeko bertatik pasatzeko ordaindu beharra zegoen eta herritarrek matxinada ezaguna egin zuten 1854an. Hiru urte beranduago bada ere peajea kendu egin zuten.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.