Kelsey Mitchell (txirrindularia)

Kelsey Mitchell (Sherwood Park, Alberta, Kanada, 1993ko azaroaren 26a) pistako txirrindularitzan lehiatzen den Kanadako atleta da[1]. 2019ko Panamerikar Jokoetan, urrea irabazi zuen emakumeen banakako esprintean. Mitchell 2017an hasi zen txirrindularitzan, 23 urterekin, RBC Training Ground-en, atleten finantzaketa eta talentu ID programan, parte hartu ondoren[2]

Kelsey Mitchell (txirrindularia)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKelsey Marie Mitchell
JaiotzaBrandon (en) Itzuli, 1993ko azaroaren 26a (30 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaSalisbury Composite High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

kelseymitchell.ca
Instagram: kelsey.mitchell9 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Kelsey 23 urterekin hasi zen txirrindularitzan, Albertako Unibertsitatean lizentziatu eta gutxira; aurretik, unibertsitateko futbolean jokatu zuen[3].

2019an, 200 m-ko pistako esprinteko munduko errekorra hautsi zuen UCI pistako txirrindularitza txapelketa panamerikarrean, Cochabamban, Bolivian[3]. 2019ko Panamerikar Jokoetan, esprinteko urrea ere irabazi zuen, eta, 2020ko munduko txapelketetan, laugarren postuan sailkatu zen[1].

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen urrezko domina lortuz esprinteko banakako proban[1]. Brontzezko domina irabazi zuen 2021eko Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, modalitate berean[1].

Nazioarteko ohoreak

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2020 Tokio (Japonia Japonia) 1. postua, urrezko domina abiadura bakarka
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2021 Roubaix (Frantzia Frantzia) 3. postua, brontzezko domina abiadura bakarka

Erreferentziak

  1. «Kelsey Mitchell». the-sports.org (Ingelesez).
  2. (Ingelesez) Kelsey Mitchell (cyclist). 2021-12-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  3. (Ingelesez) Kelsey Mitchell (cyclist). 2021-12-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.