Keith James Laidler
Keith James Laidler (Liverpool, Ingalaterra, 1916ko urtarrilaren 3a - 2003ko abuztuaren 26a) britainiar kimikaria izan zen.
Keith James Laidler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Liverpool, 1916ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2003ko abuztuaren 26a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Trinity College, Oxford (en) Liverpool College (en) |
Tesi zuzendaria | Henry Eyring (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Joseph Weber (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Amerikako Unibertsitate Katolikoa University of Ottawa (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society of Canada (en) |
Bere jaioterrian eta Oxford eta Princetongo unibertsitateetan ikasi ondoren, kimika-irakasle izan zen Ottawako Unibertsitatean. Entzimen kimikan eta beste prozesu biokimikoetan aditua zen, eta aitzindari izan zen zinetika kimikoaren eta konplexu aktibatuaren teorien alorretan. Argitalpen ugariren egile izan zen, besteak beste: Chemical Kinetics (1950, Zinetika kimikoa); Chemistry of Enzymes (1954, Entzimen Kimika); Reaction Kinetics (1963, Erreakzio Zinetika); Principles of Chemistry (1966, Kimikaren hastapenak); Theories of Chemical Reaction Rates (1969, Erreakzio kimikoen lastertasunei buruzko teoriak); The Chemical Elements (1970, Kimika osagaiak); eta The World of Physical Chemistry (1993, Kimika Fisikoaren mundua). Hainbat sari jaso zituen, horien artean Kanadako Royal Society elkartearen Tory eta Centenary dominak. 1981az geroztik kimika-irakasle emeritua izan zen Ottawako Unibertsitatean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.