Kegon ur-jauzia

Kegon ur-jauzia (japonieraz: 華厳滝 Kegon Taki) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean, Tochigi prefeturan dagoen ur-jauzia da. Chūzenji aintziraren hustubidea da eta Oshiri ibaia sortzen du. Nikkō Parke Nazionalaren barnean dago eta 1927an Japoniako "zortzi ikuspegi ederrenen" zerrendan sartu zuten.

Kegon ur-jauzia
Kegon ur-jauzia.
Kegon ur-jauzia is located in Japonia
Kegon ur-jauzia
Kegon ur-jauzia
Kegon ur-jauzia (Japonia)
EskualdeaNikkō
Koordenatuak36°44′16″N 139°30′07″E
Garaiera1.269 m.
Altuera97 m.
Zurrustarik altuenam.
Luzera osoam.
Batez besteko
emaria
m³/s

Nantai sumendiak erupzioa egin eta labak Daiya ibaia blokeatu zuenean sortu zen. Kegon ur-jauziak 97 metrotako altuera du eta Japoniako hirugarren garaiena da. Tokiotik hubilen dagoena izanik oso turistikoa da, batez ere udazkenean. Igogailu batek turistak barreneraino jeisten ditu.

Kegonen inguruan badaude beste hamabi urjauzi txikiago ere.

Kegon ur-jauziak ospe txarra du suizidengatik, batez ere Japoniako gazteen artean (Werther efektu).[1]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Suizidio oharra

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.