Kecskemét

Kecskemét (IPA: ˈkɛt͡ʃkɛmeːt) Hungariako erdialdeko hiria da, Bács-Kiskun konderriko hiriburua. Budapestetik 80 km hego-ekialdera dago[1]. 2015ean 111.836 biztanle zituen[2].

Kecskemét
Kecskemét
town in Hungary (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Hungaria
KonderriaBács-Kiskun
AlkateaKlaudia Szemerey-Pataki (en) Itzuli
Izen ofizialaKecskemét
Jatorrizko izenaKecskemét
Posta kodea6000, 6001, 6008 eta 6044
Geografia
Koordenatuak46°54′27″N 19°41′30″E
Map
Azalera322,57 km²
Altuera122
Demografia
Biztanleria109.731 (2023ko urtarrilaren 1a)
1.611 (2022)
Dentsitatea340,18 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia76
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakDornbirn (en) Itzuli, Wadowice (en) Itzuli, Aomori, Hyvinkää, Rüsselsheim am Main, Coventry, Târgu Mureș, Tekirdağ (en) Itzuli, Simferopol, Berehove, Arcueil, Nahariya (en) Itzuli, Viborg, Großenhain, Subotica, Kuşadası (en) Itzuli eta Galanta
http://www.kecskemet.hu/

Biztanleria

2011n Kecskeméten 111.002 lagun bizi ziren; etniari dagokionez, %84,8 hungariarrak ziren, %1,3 alemaniarrak, %1,1 ijitoak eta %0,3 errumaniarrak[3].

Kecskeméteko bilakaera demografikoa (1784-2015)

Ekonomia

Kecskeméten inguruko lautada hareatsuan fruitu asko (batez ere albertxikoak) ekoitzen dira. Barazki ekoizpena, mahastizaintza eta abelazkuntzak ere garrantzi handia dute. Kontserbak, ziropak eta likoreak (bereziki barackpálinka izeneko albertxiko-brandia) ekoizten dira. Beste industria aipagarriak ehungintza eta nekazaritzako makineriagintza dira[1].

Erreferentziak

  1. Kecskemét. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc., britannica.com (Noiz kontsultatua: 2015-12-15).
  2. Detailed Gazetteer of Hungary: Kecskemét. ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.