Keb' Mo'
Kevin Roosevelt Moore, ezagunagoa Keb 'Mo' bezala, (Compton, Kalifornia, AEB), 1951ko urriaren 3a) Nashvillen (Tennessee) bizi den blues abeslari, gitarrista eta konpositore estatubatuarra da. Bost Grammy Sariren irabazle da[1]. Keb 'Mo' ezizena bere jatorrizko bateria jole Quentin Dennardek jarri zion eta halaxe mantendu zuen[2].
Keb' Mo' | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kevin Roosevelt Moore |
Jaiotza | Los Angeles eta Compton (Kalifornia), 1951ko urriaren 3a (72 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Williamson konderria (Tennessee) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Compton High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, egile abeslaria eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Robert Johnson |
Izengoitia(k) | Keb’ Mo’ |
Genero artistikoa | bluesa rock |
Musika instrumentua | gitarra Mandolina aho-soinua ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music Chocolate City Records (en) Concord Records Epic Records |
kebmo.com | |
|
Bizitza
Keb' Mo'-ren gurasoak Louisiana eta Texasekoak ziren eta txiki txikitatik blues eta gospel musikarekiko zaletasuna irakatsi zioten. Nerabezarora iristerako gitarra jole trebea zen[3].
21 urte zituela, Moore R & B-ko talde batean sartu zen, eta talde hau Papa John Creach Jefferson Airplane-ko biolinista ohia biran laguntzeko kontratatu zuten. Creachen lau diskotan parte hartu zuen: "Filthy!", "Playing My Fiddle for You", "I 'm the Fiddle Man" eta "Rock Father". 1975ean Papa John Creach-ekin batera "Git Fiddler" kantu instrumentala idatzi zuen, Jefferson Starship-en "Red Octopus" albumean agertzen dena[4]. Album hau Billboard 200-eko lehen postura iritsi zen 1975ean[5].
Kevin Moorek 1980an egin zuen debuta bakarka "Rainmaker" lanarekin. 1983an, Monk Higgins bandarekin bat egin zuen gitarra-jotzaile gisa. Bertan, blues musikari ugari elkartu ziren eta, ondorioz, Moorek generoa sakonago ulertu zuen. Ondoren, The Rose Brothers izeneko ahots talde batean sartu zen. 1994an estudioetara itzuli zen berriro, hamalau urteren ondoren, Keb 'Mo' bezala bere bigarren lana grabatzera, izen bereko albuma, Robert Johnson bluesman mitikoaren bi bertsio zituena: "Come On In My Kitchen" eta "Kind Hearted Woman Blues" eta baita hamaika kantu propio ere[3]. Martin Scorseseren The Blues dokumental telesailean, Keb 'Mo' k esan zuen Robert Johnson izan zela bere influentziarik handiena.
1996an, "Just Like You" kaleratu zuen, bere bigarren diskoa, Delta blues erritmoz betetako 12 abesti biltzen zituena. Bere lehen Grammy saria irabazi zuen disko honengatik; Jackson Browne eta Bonnie Raittek gonbidatu gisa parte hartzen dute bertan[6][1].
1997ko ekainean, Moorek "Sessions at West 54th" telebista-programan parte hartu zuen blues musikari batzuekin batera, horien artean Dr. John piano jolearen figura nabarmentzekoa izan zen. Emanaldia 2000. urtean kaleratu zen DVDan, "Sessions at West 54th: Recorded Live in New York" izenarekin[7]. 1998an, Keb 'Mo' k Peter Maffay alemaniar musikariaren "Begegnungen (Topaketak)" proiektuan parte hartu zuen, eta elkarrekin "Am I wrong" kantuaren bertsio berri bat interpretatu zuten.
Bere hurrengo lana "Slow Down" izan zen, 1998an argitaratua. Album honekin bigarren Grammy Saria irabazi zuen. Hamabi abestiz osatuta dago, eta horietako lehena, "Muddy Water", Muddy Waters bluesman ospetsuaren omenezkoa da[8].
Bere bosgarren albuma, "The Door", 2000. urtean argitaratu zuen eta blues album onenaren Grammy sarirako izendatua izan zen (kasu honetan, ordea ez zuen irabazi). Urte berean "Big Wide Grin" argitaratu zuen, haurrei zuzendutako albuma (honek ere lortu zuen Grammy nominazioa)[1]. 2001ean, Sesame Street programaren atal batean agertu zen, Kermit the Frog, Grover eta Elmo-rekin batera, "Everybody Be Yo 'self" abestia abestuz[9].
2003an, Martin Scorsesek The Blues dokumental saila ekoitzi zuen, Blues musikaren historiari buruzko zazpi filmeko serie bat, hainbat zinema zuzendarik zuzenduta, Blueseko musikari ugarirekin lanean[10]. Dokumentalekin batera bilduma album batzuk argitaratu ziren, eta Keb 'Mo' k ere parte hartu zuen album bat kaleratuz[11].
2004ko otsailaren 10ean "Keep It Simple" argitaratu zuen, urteko Blues disko onenaren hirugarren Grammy Saria jaso zuen[1]. Urte berean, estudioko zazpigarren diskoa argitaratu zuen, "Peace... Back by Popular Demand"[12]. 2006ko ekainaren 13an, Moorek "Suitcase" argitaratu zuen[13] eta 2009ko urriaren 20an, "Live and Mo' " zuzeneko albuma[14].
2011ko abuztuaren 2an, Keb 'Mo' k "The Reflection" argitaratu zuen[15], eta 2012ko otsailaren 21ean Etxe Zurian izan zen "In Performance at the White House: Red, White and Blues" izeneko ekitaldian parte hartzen, B.B. King, Jeff Beck, Buddy Guy, Warren Haynes, Mick Jagger, Susan Tedeschi eta Derek Trucks ospetsuekin batera[16].
2014an "BLUESAmericana" albuma argitaratu zuen, Blues Music Awards sarietan Blues Garaikideko Diskorik Onena irabazi zuena[17]. 2016ko apirilaren 15ean zuzeneko disko bat argitaratu zuen, "Keb 'Mo' Live – That Hot Pink Blues Album" izenarekin[18].
Urtebete beranduago, Taj Mahalekin elkartu zen "TajMo" disko bateratua kaleratzeko, 2017ko maiatzaren 5ean[19]. Diskoak Bonnie Raitt, Joe Walsh, Sheila E. eta Lizz Wrighten parte-hartzea du, eta sei konposizio original eta bost bertsio ditu, John Mayer eta The Who bezalako artista eta taldeenak. Diskoak 2018ko Grammy saria irabazi zuen Blues Disko Garaikide Onenari[1].
2019ko ekainean "Oklahoma" estudioko diskoa argitaratu zuen, gonbidatuen ekarpenekin: Rosanne Cash, Jaci Velasquez, Robert Randolph eta Taj Mahal, bere emazte Robbie Brooks Mooreekin duo batean[20]. Lan honekin ere Grammy sari bat jaso zuen[1].
Erreferentziak
- «Keb' Mo'» www.grammy.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Jazz, All About. (2019-06-30). «Keb' Mo' with Jontavious Willis at The Space at Westbury article @ All About Jazz» All About Jazz (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) «Keb' Mo' Biography, Songs, & Albums» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Jefferson Starship - Red Octopus Album Reviews, Songs & More | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Cabison, Rosalie. (2013-01-02). «Billboard 200» Billboard (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Keb' Mo' - Just Like You Album Reviews, Songs & More | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Keb' Mo': Sessions at West 54th (Video 2000) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- «George Graham Reviews Keb' Mo's "Slow Down"» georgegraham.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- Sesame Street Everybody Be Yo Self. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- «The Blues . About the Film Series | PBS» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Keb' Mo' - Martin Scorsese Presents the Blues: Keb Mo Album Reviews, Songs & More | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Keb' Mo' - Peace... Back By Popular Demand. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Gaztelaniaz) Keb' Mo' - Suitcase. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Gaztelaniaz) «Keb’ Mo’: ‘Live & Mo’» distritojazz.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Keb' Mo' - The Reflection. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Stone, Rolling. (2012-02-22). «In Performance at the White House: Red, White and Blues» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- «Keb’ Mo’ Awarded Contemporary Blues Album Award At 36th Annual Blues Music Awards» aristopr.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Keb' Mo' - Live - That Hot Pink Blues Album. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Ingelesez) Taj Mahal, Keb' Mo' - TajMo Album Reviews, Songs & More | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- (Gaztelaniaz) Keb' Mo' - Oklahoma. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).