Ke arteko egunak
Ke arteko egunak 1990 urtean Antxon Ezeizak eginiko euskal filma da. Urte hartako Donostiako Zinemaldiaren Donostia Saria lortu zuen.
Ke arteko egunak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Ke arteko egunak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | drama politikoa |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Antxon Ezeiza |
Gidoigilea(k) | Antxon Ezeiza Koldo Izagirre Usoa Urbieta |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luis Goya |
Edizioa | José Salcedo (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michel Portal |
Argazki-zuzendaria | Alfredo F. Mayo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Donostia |
Argumentu nagusia | Euskal Herriko gatazka |
Bere garaian, euskarazko elkarrizketak zituen inoizko laugarren pelikularik ospetsuena izan zen: 51.663 ikusle izan zituen, 103.536,43 €-ko kopurua bilduz[1].
Sinopsia
Hogei urte pasa eta gero, Pedro Sansinenea Euskal Herrira itzultzen da. Mexikon egon da luzaz eta inguruak itotzen zuelako joan zen hara. Donostiara itzuli denean, oso bestelako mundu bat aurkitzen du, gaztaroan ezagutu zuen hartatik oso desberdina. Egokitu ezin horrek, daukan adin handiak eta alkoholarekin duen problemak pertsona bakarti eta arlote bihurtzen dute. Euskal gatazkak zigortutako hiri batean dabil batetik bestera, errukarri. Harreman bat hasten du Lurdesekin, aspaldi laga zuen familiaren bila hasten da -orain, alaba preso politikoa du-... Baina alferrik dira ahalegin guztiak. Pertsonaiak ez du lortzen hogei urte lehenago utzitako gizartean berriz sartzea. Jasanezinak egiten zizkion inguruabar batzuk hor dirau eta badaude beste inguruabar berriak.
Pertsonaiak
- Pedro Armendáriz Jr.
- Patxi Biskert
- Teresa Calo
- Xabier Elorriaga
- Elena Irureta
- Iro Landaluze
- Elene Lizarralde
- Pilar Rodriguez
- Jose Ramon Soroiz
- Carlos Zabala
- Ikerne Letamendi
- Patxi Ugalde
Ezaugarri teknikoak
Zuzendaritza | Antxon Ezeiza |
Gidoia | Antxon Ezeiza, Usoa Urbieta eta Koldo Izagirre |
Ekoizlea | Luis Goya eta Iñaki Ros |
Musika | Michel Portal |
Argazkilariak | Alfredo F. Mayo |
Edizioa | José Salcedo, Rosa Ortiz eta Meco Paulogorran |
Apainketa | Peio Villalba eta J. Ignacio Burgueño |
Efektu bereziak | Iñaki Gomez |
Erreferentziak
- Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..