Kbus

Kbus Barakaldo udalerri barneko autobus zerbitzu publikoaren marka komertziala da, Barakaldoko Udalaren menpe dagoena, eta Euskotren Autobusa, ADNOR eta Transitia eragileen behin-behineko enpresa elkarteak ustiatuta. Hasiera batean Barakaldoko tranbiak egingo lukeen ibilbide antzekoari jarraitzen bazion ere, eta lehenengo autobus linea behin-behinekoa zen arren, gaur egun zerbitzua bi lineaz osatzen da, eta tranbia linearen eraikuntza oraindik ez da hasi.

Kbus
Datu orokorrak
Garraio motaAutobusa
Lineak2
Geltokiak64
Bidaiariak830.705 (2017)
JabeaBarakaldoko Udala
Webguneawww.kbus.es
Ustiapena
Hasiera2011ko apirilaren 16a
EragileaEuskotren Autobusa, ADNOR, Transitia
Maiztasuna20' 30' 60'

Zerbitzua 2011ko apirilaren 16an jarri zen martxan, eta urte horretan 278.658 bidaiari izan zituen.[1] Ordutik, urtez urte bidaiari kopuruak gora egin du, eta 2017an bi lineek 830.705 bidaiari garraiatu zituzten.[2]

Ordutegiak

1. linea (Desertu - Lutxana)

Desertutik Lutxanara, lanegunetan, zerbitzua 6:40etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 20 minutuko maiztasunaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 23:00etan amaitzen da, 30 minutuko maiztasunaz.

Kontrako norantzan, Lutxanatik Desertura, lanegunetan zerbitzua 6:45etan hasi eta 22:45etan amaitzen da, 20 minutuko maiztasunaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:15etan hasi eta 23:15etan amaitzen da, 30 minutuko maiztasunaz.

2. linea (Errekatxo - Lasesarre)

Errekatxotik Lasesarrera, lanegunetan, zerbitzua 6:40etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Larunbatetan zerbitzua 6:40etan hasi eta 23:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:30etan hasi eta 22:40etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz.

Kontrako norantzan, Lasesarretik Errekatxora, lanegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 22:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Larunbatetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 23:00etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz. Igande eta jaiegunetan zerbitzua 7:00etan hasi eta 22:20etan amaitzen da, 60 minutuko maiztasunaz.

Ibilbideak

1. linea (Desertu - Lutxana)

2. linea (Errekatxo - Lasesarre)

  • Lasesarre - Errekatxo
    • Murrieta (Geltokia)
    • Herriko Plaza
    • Juntas Generales 32
    • Landeta
    • Lurkizaga
    • Resurección María de Azkue 12
    • Ansio (Euskadi etorbidea)
    • Retuerto (Euskadi etorbidea)
    • Ametzaga
    • Gorostiza Kiroldegia
    • Ureta 8
    • Ureta 29
    • Olarte (El Regato Ikastetxea)
    • Anbia 10
    • Anbia 3 (Eliza)
    • Urkullu

Tarifak

Hona hemen 2018. urteko txartel eta prezioak:[3]

Kbusen besterik ez erabiltzekoak

  • Txartel arrunta: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
gune 1
Txartel arrunta 1,29€

Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitakoak

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Garraio Partzuergoa»
  • Creditrans: Barik txartel batean kargatzen den txanpondegi titulua da, hobaridun prezioekin bidaiatzeko. Barik txartela anonimoa bada, transferigarria da eta bidaia berean behin baino gehiagotan erabiltzekoa da. Barik txartela pertsonalizatua bada, pertsonal eta transferiezina da.
gune 1
Creditrans Arrunta 0,68€
F20 (Familia Ugari Orokorra) 0,55€
F50 (Familia Ugari Berezia) 0,35€
gune 1
Gizatrans Arrunta 0,32€
F20 (Familia Ugari Orokorra)
F50 (Familia Ugari Berezia)

Autobusak

Irizar i4. 5 autobusekin egiten dira zerbitzuak, gehi erreserba autobus batekin, besteak erabiltzeko moduan ez daudenean. Arrapala bat dute atzeko atean, pertsona minusbaliatuentzat, eta autobus barruan 2 leku.

Erreferentziak

  1. Euskotren, Memoria 2011, 74. orrialdea http://www.euskotren.es/sites/www2.euskotren.es/files/docs/MEMORIA%202011%20EUSKOTREN.pdf%5B%5D
  2. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  3. «Tarifak | Kbus» www.kbus.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.