Kazuo Ishiguro

Sir Kazuo Ishiguro (japonieraz: カズオ・イシグロ edo 石黒 一雄 Ishiguro Kazuo, Nagasaki, Japonia, 1954ko azaroaren 8a) japoniar jatorriko idazle britainiarra da. 2017an Literaturaren Nobel Saria eman zioten.

Kazuo Ishiguro
Bizitza
JaiotzaNagasaki, 1954ko azaroaren 8a (69 urte)
Herrialdea Japonia  (1954 -  1982)
 Erresuma Batua  (1982 -
Familia
AitaShizuo Ishiguro
AmaShizuko Ishiguro
Ezkontidea(k)Lorna MacDougall  (1986 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWoking konderriko mutilen eskola publikoa
(1966 - 1973)
Kenteko Unibertsitatea
(1974 - 1979) Bachelor of Arts (Honours) (en) Itzuli : English studies (en) Itzuli, filosofia
Ekialdeko Angliako Unibertsitatea
(1979 - 1980) : Arte-masterra
Hizkuntzakingelesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea, gidoilaria, autorea, zientzia-fikzio idazlea, kanta-idazlea eta kantugilea
Enplegatzailea(k)London Cyrenians Housing  (1979 -  1981)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakMargaret Atwood, Marcel Proust eta Fiodor Dostoievski
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

IMDB: nm0410958 Allmovie: p317006
Facebook: KazuoIshiguro Last fm: Kazuo+Ishiguro Musicbrainz: 48753592-312e-4196-b1d3-db0dd54ebd4c Discogs: 1883693 Edit the value on Wikidata

Biografia

Sei urte zituela joan zen Britainia Handira. Kenteko Unibertsitatean ikasi ondoren, sormen-idazketan doktoratu zen East Angliako Unibertsitatean, Malcolm Bradbury idazlea irakasle zen ikastaldean.

1980an, zenbait ipuin eta artikulu argitaratu zituen aldizkarietan. 1982an argitaratu zuen lehen nobela: A Pale View of Hills ("Muinoetako argi margula"). Eleberri horri esker, Winifred Holtby saria irabazi zuen. The Remains of the Day (1989, "Egunaren hondarrak") nobelak laudorio ugari jaso zuen, eta Booker saria irabazi zuen. Lan horretan, maiordomo ingeles baten oroitzapenak kontatzen dira lehen pertsonan, tonu harro eta erreprimituan, eta agerian gelditzen da zer-nolako kostua izan duen zerbitzari-bizitzak. Miresmen handia sortu zuten ingeles kutsu erabatekoa duten kontatzeko erak eta pertsonaiek, xehetasun historikoen ikerketa zorrotza dutela oinarrian. 1993an, James Ivoryk izen bereko filma egin zuen nobela horretan oinarrituta, eta ospe handia izan zuen filmak. Hurrengo eleberriak harrituta utzi zituen kritikariak; izan ere, The Unconsoled (1995, "Nahigabetua") lanak ez zuen aurrekoarekin batere zerikusirik, Kafka gogorarazten duen eta amets gaiztoa dirudien kontakizun luze, surrealista eta argumenturik gabea baita. Orduz geroztik, When We Were Orphans (2000, "Umezurtz ginela"), Never Let Me Go (2005, "Ez iezadazu sekula utzi alde egiten") eta The Buried Giant (2015, "Erraldoi lurperatua") idatzi ditu. 2010ean, film bat egin zuen Mark Romanek zuzendariak, azken eleberri horretan oinarrituta. 2021ean Klara and the Sun (Klara eta eguzkia) argitaratu zuen.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.